Discover millions of ebooks, audiobooks, and so much more with a free trial

Only $11.99/month after trial. Cancel anytime.

Lehen enperadorearen hilobia: Txano eta Oscar 7
Lehen enperadorearen hilobia: Txano eta Oscar 7
Lehen enperadorearen hilobia: Txano eta Oscar 7
Ebook124 pages56 minutes

Lehen enperadorearen hilobia: Txano eta Oscar 7

Rating: 0 out of 5 stars

()

Read preview

About this ebook

Kaixo!
Txano dut izena eta anaia biki bat dut: Oscar.
Ezagunak zaizkizu Xiango gerlari ospetsuak?
Bada, abentura honetan haiek ikustera gonbidatu gaituzte! Txinara, bai! Oso esperientzia liluragarria izan da!
Baina hoberena zera da: bisita hori beste esperientzia zirraragarriago baten hasiera besterik ez dela izan. Izan ere, antzinako armada horrek misterio harrigarri bat ezkutatzen zuen, ordura arte inork argitu gabea.
Gainera, zerikusi handia du gurekin. Baina oraingoz ez dizut besterik esango.
Etorri nahi duzu gurekin Txina inperialera?
LanguageEuskara
PublisherXarpa Books
Release dateJul 20, 2021
ISBN9788418875151
Lehen enperadorearen hilobia: Txano eta Oscar 7

Read more from Julio Santos García

Related to Lehen enperadorearen hilobia

Related ebooks

Reviews for Lehen enperadorearen hilobia

Rating: 0 out of 5 stars
0 ratings

0 ratings0 reviews

What did you think?

Tap to rate

Review must be at least 10 words

    Book preview

    Lehen enperadorearen hilobia - Julio Santos García

    Capítulo 1: Sorpresas en la oscuridad

    Oraingoan, gure abentura ez zen 51 eremuan hasi, azken aldietan bezala. Oraingo honetan, Oscar eta biok gure logelan geunden, argia itzalita eta pertsiana jaitsita.

    Iluntasunik beltzenaren erdian, kontzentratzen saiatzen ari ginen. Segundo batzuk geroago, lau argi berde agertu ziren airean, gure aurrean, eta guregana hurbiltzen hasi ziren, gure aurpegiak distira espektral batez argituz.

    Beste egoera batean, horrelako agerpen baten aurrean, ikaratuta alde egingo genukeen handik, baina orduko hartan bagenekien ez genuela zeren beldurrik izan.

    Izan ere, airean dilindan ageri ziren argi haiek gure eskuak ziren. Eta gure aurreko liburuan kromatikekin bizitako abentura irakurri ez baduzu, jakin beharra daukazu, telepatiaz gainera, gure eskuak nahierara argitzeko ahalmena ere eman zigula meteoritoak.

    Eta ez hori bakarrik. Praktikaren poderioz, edozein koloretako argia igortzea lortu genuen, eta une hartan, gure gelan, ikuskizun txiki bat entseatzen ari ginen, Raul eta Sonia harri eta zur uzteko asmoz.

    Txano y Óscar practicando el espectáculo de luces

    Arratsalderako gelditu ginen lagunekin, 51 eremuan, egin berria genuen aurkikuntza bat erakutsi nahi geniela esanez, eta urduri geunden, horretarako unea noiz iritsiko zain.

    Baina ez ginen gu erakusteko zerbait zeukaten bakarrak. Itxura zenez, Sonia ere zerbaitetan aritua zen lanean —telefonoz, ez zigun ezer aurreratu nahi izan—, eta arratsalde hartan bertan erakutsi nahi omen zigun bere aurkikuntza. Bai, oso arratsalde interesgarria izateko itxura zuen.

    Bazkaldu ondoren, eskuoihal eta trapu batzuk eraman genituen 51 eremura, zoruko oholen arteko zirrikituak ixteko, eta, gure erakustaldia egiteko unea iristean, iluntasuna erabatekoa izango zela ziurtatzeko.

    Horretan ari ginen gure lagunak iritsi zirenean.

    Ohiko agurren ondoren, Oscar eta Sonia elkarri zirika hasi ziren. Egia esan, hala ibiltzen ziren beti, elkarri zirika, beren proiektu frikiak aurrera eramateko orduan bakoitzak bere aldetik jarduten zuenean.

    Gure aurreko abenturak irakurri badituzu, jakingo duzu biak elkarlanean aritzen direnean makina hutsak direla; baina bakarka jarduten dutenean, elkar tentatzen pasatzen dute gero eguna. Tira, batez ere nire anaiak, asmatzaileen erregea bera dela uste baitu.

    —Gaur erakutsiko diguzuna benetan ona izatea espero dut. Guk, behintzat, zeharo fli-pa-tu-ta utziko zaituztegu! —esan zuen Oscarrek, beti bezain apal.

    —Tira, ez izan hain harroputza, ez da hainbesterako izango eta! —erantzun zion Soniak, nire anaiaren aurrean uzkurtu gabe—. Kontua da, nire asmakizuna erakusteko, gela ilunpetan egotea behar dudala, eta ez dakit hori posible izango den hemen —erantsi zuen, ingurura begira.

    Oscarrek eta biok harrituta begiratu genion elkarri. Soniak ere ilunpetan behar zuen gela? Zer bururatu ote zitzaion oraingoan?

    —Hara, zer kasualitatea! —esan nuen nik—. Gela ilunpetan egotea behar dugu guk ere, eta toalla eta trapu pila bat ekarri ditugu horretarako, zirrikitu guztiak ondo ixteko.

    Minutu gutxiren buruan, ondo zigilatuta genituen zirritu guztiak, eta gelan argi egiten zuen argi bakarra gauez 51 eremura etortzeko erabiltzen genuen argiontzi piladun batena zen.

    —Kito! Zure iluntasun arazoak konponduta! Zure ezinbesteko porrota atzeratzeko beste aitzakiarik? —erasoari ekin zion berriro Oscarrek.

    Soniak, Oscarri batere jaramonik egin gabe, motxilatik gauzak atera eta mahai gainean ipini zituen, txukun-txukun.

    —Baina, lasai, ondo ulertzen dut zer gertatzen zaizun —jarraitu zuen nire anaiak—. Nire super-botereei aurre egin beharrak edonor kikiltzeko modukoa izan behar du. Maila emango ez duzula uste baduzu, oraintxe bertan erretiratu zaitezke, nahi baduzu.

    —Super-botereak? Zer super-botere, ordea? —galdetu zuen Soniak, harritu-itxurak eginez—. A bai! Pentsamenduaren bidez mandatutxoak bidaltzeaz ari zinen? Tira, buruarekin hori besterik egiten ez dakizula kontuan hartuta, ez da suziriak botatzen hasteko modukoa ere, ezta? —erantsi zuen, une batez niregana jiraturik—. Ea lortzen duzun zure anaia gogaikarri horrek ahoa ixtea eta ni lasai uztea behingoz.

    Uste dut Oscar ohartua zela Sonia ez zela hain erraz kikilduko, eta erabaki zuen hobe izango zuela eskuetan zer zekarren ikusi arte itxarotea.

    Soniak, bere aldetik, bere asmakizuna muntatzen bukatu, eta harro erakutsi zigun.

    Sonia mostrándo su invento a los demás

    —Errealitate birtualeko betaurrekoak berriro? —galdetu zuen Oscarrek, desengainua hartuta.

    —Ez dira errealitate birtualeko betaurrekoak —azaldu zuen Soniak, hurbilagotik erakusten zizkigun bitartean—. Karkasa bera eta mugikorra erabili ditut, baina gauez ikusteko betaurrekoak asmatu ditut —esan zuen pozik.

    —Gauez ikusteko betaurrekoak? Hau da, ilunpean ere ikusteko balio dutenak? —galdetu nuen, zeharo harrituta.

    —Hori da! Betaurreko hauek jantzita, iluntasunik beltzenean ere ikus dezaket —baieztatu zuen Soniak.

    —Uau! Ez nuen inoiz usteko mugikor batekin hori egin zitekeenik —esan nuen

    Enjoying the preview?
    Page 1 of 1