Discover millions of ebooks, audiobooks, and so much more with a free trial

Only $11.99/month after trial. Cancel anytime.

Hori zen dena
Hori zen dena
Hori zen dena
Ebook59 pages32 minutes

Hori zen dena

Rating: 0 out of 5 stars

()

Read preview

About this ebook

"Hori zen dena" esaten da bitan ipuinotan. Bi ahots ezberdinetan. Biak emakumezkoenak, narraziootako pertsonaia guztiz gehienak bezala. Eta balio desberdinekin esaten da bietan. Batean, abisu baten itxiera da. Bestean, aldarria, bizitza berri baterako atea irekitzeaz batera esana. Hamasei dira liburu hau osatzen duten piezak. Hamasei giro, hamasei mundu, eta bilaketa bakarra: egunerokotasunaren ifrentzuaren eta pitzaduren berri ematea irakurleari. Xalo-xalo batzuetan, maltzurki bestetzuetan, ironiaz maiz, barrez zein serio, bero nahiz epel, sekula ez hotz. Eta beti dirdiraz eta bizi-bizi.
LanguageEuskara
PublisherAlberdania
Release dateFeb 3, 2020
ISBN9788498685251
Hori zen dena

Related to Hori zen dena

Related ebooks

Reviews for Hori zen dena

Rating: 0 out of 5 stars
0 ratings

0 ratings0 reviews

What did you think?

Tap to rate

Review must be at least 10 words

    Book preview

    Hori zen dena - Goiatz Labandibar

    Azala_Hori_zen_dena__100.jpg

    hori zen dena

    Bitartean ibillico dira becatutic becatura amilduaz;

    oraiñ pensamentu batean, gueroseago itz loyak gozotoro adi­tzean:

    oraiñ escuca, edo queñada batean, guero musu edo laztanetan:

    oraiñ ipui ciquiñac contatzen, guero dantzan,

    edo dantza ondoan alberdanian.

    J.B. Agirre

    Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza

    izan du liburu honek.

    1. argitaraldia: 2019ko iraila.

    2. argitaraldia: 2019ko azaroa.

    © 2019, Goiatz Labandibar Arbelaitz

    © Argitaraldi honena: 2019, ALBERDANIA, SL

    Istillaga, 2, behea C - 20304 Irun

    Tel.: + 34 943 63 28 14

    alberdania@alberdania.net

    www.alberdania.net

    Azaleko argazkia: Iñaki Zapirain Retegi.

    Inprimatzailea: Ulzama (Huarte, Nafarroa)

    ISBN digitala: 978-84-9868-525-1

    ISBN papera: 978-84-9868-524-4

    Legezko gordailua: SS. 1238/2019

    V

    HORI ZEN DENA

    GOIATZ LABANDIBAR

    ALBERDANIA

    narrazioa

    Iñakiri, (datorren) guztiagatik

    V

    HORI ZEN DENA

    Maiatasunarekin zuk egiten duzuna da maiatsuna.

    F. Scott Fitzgerald

    05:48

    Britainia Handiko Mediku Elkartearen aginduz egindako ikerketa batean zientzialariek diotenez, goizaldeko 05:48 dira sexua izateko ordu perfektua. Gizonezkoen testosterona kopurua % 20 eta % 50 artean gehiago izan daiteke gauez egunez baino, eta emakumei ere beste hainbeste gertatzen omen zaie. Energia borborka dagoen unea omen da, eta eguneroko kezkak, urrutien. Geraldine Meyeres sexu-teraupetaren arabera, 05:48 omen dira bai gizona bai emakumea orgasmora errazen heltzen den ordua.

    Ohera sartu zen

    M. Mugikorrean, iratzargailuaren aplikazioa ireki zuen. Egunero bezala. Asteko eguna aldatu zuen. O(ste)G(unetik) O(stira)L(e)-ra. 05:42an jarri zuen. Alarma 5 ordu eta 22 minutu barru jotzeko ezarrita dago, jakinarazi zion telefono adimendun omen denak.

    Azkar lokartzeko gaitasun sanoa zuen M-k. Telefonoak jakinarazitako denbora horretatik, bost ordu eta hogei minutuko loaldia egin zuen. Eta, denbora hori pasatutakoan, joka hasi zen telefonoa.

    M iratzarri egin zen, alarmak nahi baino goizago jo zuela pentsatuz. Orduari begiratu zion. Sexurako eguneko tenorerik onena heltzen ari zen. Bere ondoan, U-ren loaren arnasa sumatzen zuen. Eskua haren sexura luzatzekotan egon zen, gogortuta ote zegoen jakiteko. Baina ez zuen indarrik bildu.

    05:48 markatu zuen erlojuak, M-k alarma 07:30ean jotzeko jarri zuenean. Alarma 1 ordu eta 22 minutu barru jotzeko ezarrita dago, jakinarazi zion telefonoak.

    05:48. Eguneko tenorerik hoberena sexua izateko. Baina berak, M-k, lotarako gogoa besterik ez zuen…

    BIZILAGUNAK

    Esnatu egin zen

    Ana. Ordulariari begiratu zion. 06:47 markatzen zuen zenbaki digital distiratsuetan. Paretaren beste aldetik zetozen hasperen eta ohearen kirrinka hotsek esnatu zuten berriz ere. Ez zen bere kabuz esnatu. Mutila gau-txandatik heltzen zen bakoitzean errepikatzen zen momentua zen. Etxera ailegatu, ohera sartu eta larrutan aditzen zituen, lo hartu aurretik hazia hustu behar balu bezala.

    Ana ez zen lokartzen beste aldean Morfeoren isiltasuna nagusitzen zen arte. Noizbait, arratsaldez kafea hartzeko elkartzen ziren kuadrillan aitatu zuen gaia, eta adiskideek mila eta bat erremedio eman zizkioten: tapoiak jartzea;

    Enjoying the preview?
    Page 1 of 1