Discover millions of ebooks, audiobooks, and so much more with a free trial

Only $11.99/month after trial. Cancel anytime.

Emakume gaiztoak
Emakume gaiztoak
Emakume gaiztoak
Ebook236 pages2 hours

Emakume gaiztoak

Rating: 0 out of 5 stars

()

Read preview

About this ebook

Siscak hamabost urte ditu, eta Coruñako Galera espetxean preso dago, emakume ororen antzera bera ere ez baita bere gorputzaren jabe. xix. mendearen amaieratik datorkigu eleberri honen orrialdeetan haren ahots sarkorra, hunkigarria.
Siscaren ahotsari, beste emakume batzuenak ere gehituko zaizkio Marilar Aleixandreren nobelan. Emakume horiek pertsonen duintasunaren aldeko lanetan aitzindariak izan ziren: Concepción Arenal, presondegietan bisitari moduan lan egiten zuena, eta Juana de Vega, eta guztiz argigarriak gertatzen zaizkigu «emakume gaiztoen koro mutua» gertutik ezagutuz gure historia ulertzeko.
Ahanzturaren aurkako eleberria ere bada Emakume gaiztoak. Sisca preso dagoen espetxean eta beste hainbatetan zokoratuek, gizarteak bere baitatik baztertu zituen emakumeek ahanzturaren zigor erantsia jasan ez dezaten. Era berean, liburuek eta irakurtzeak berak pertsonen bizitza hobetzeko duten ahalmenari ere gorazarre egiten dio nobelak.
Bidai hunkigarri eta gogor batera gonbidatzen gaitu egileak, bere literaturan ohi duen tonu poetikoaz ederki jositako trama batean.
LanguageEuskara
PublisherAlberdania
Release dateApr 28, 2023
ISBN9788498688139

Related to Emakume gaiztoak

Titles in the series (4)

View More

Related ebooks

Reviews for Emakume gaiztoak

Rating: 0 out of 5 stars
0 ratings

0 ratings0 reviews

What did you think?

Tap to rate

Review must be at least 10 words

    Book preview

    Emakume gaiztoak - Marilar Aleixandre

    I

    Galera

    Coruña, 1863

    Galera.– Giltzapetze etxea, emakume zigortuak

    itxialdian atxikitzeko prestatua.

    Enciclopedia Universal Ilustrada Espasa, 1924

    Lege txarrek beti izango dute, eta bideratuko,

    haiek baino okerragoak diren gizonak,

    legeak gauzatuko dituztenak.

    Concepción Arenal,

    Presoaren bisitatzailea, 1983

    La España Moderna, Madril

    1. Etsipena

    Distira gizonaren eskuetako artazietan, eta hotzikara.

    Ilea larru-arras moztea, horra mingarriena. Ez bai­tzeukan besterik, adats gaztaina kolorea. Luze baino luzeagoa izaki, belaunetaraino labaintzen zitzaion gorputz biluzian behera. Baina ezertarako balio ez.

    Emazteki hark eman zizkion arropa grisekin ordezkatu zituen aldean ekarritako jantziak. Ez dute errukirik.

    –Ez! Ilea ez!

    Ongitxo daki: ahoa itxirik eduki behar txerri korta honetatik bizirik irtengo bada. Galeran bizarginik ez dagoen arren, gizonari bizargina esaten ahal zaio, baina zigortu guztiak emakumezkoak dira, izan, eta gizonaren aho horzgabeari irri algara bat atera zaio.

    –Mihia txuloan! Garbitasunagatik dun. Adatsak txerrikeria hutsa ditun. Haziko zaizkin, baldin eta…

    Esaldia bere horretan utzi du, zertarako jarraitu. Adatsa? Txirikorda bi. Artazien karranka lagun, adio ezkerrekoari, adio eskuinekoari. Eta iledi moztu berritik oin puntetaraino hotzikara batek hartu dio gorputza. Bularralde barrenetik erauzi dizkiotela sentitu du, edota sabelaldetik. Gizonak beste eskuaz jaso ditu lurrera jausi aurretik eta, zorro batean sarturik, emaztekiari eskaini dizkio. Felisak –sartzean ez zuen haren izenaren berririk, baina orain badaki– imintzio batez erakutsi du bere higuina. Zertarako zorroa? Emaztekia atzealdeko gela aldera irten da eta gizona, bakarrean geraturik, ahopeka mintzo da:

    –Ileak, zerarako aski dun aluaren aldekoekin…

    Gizonak solasa eten du Felisa itzultzean. Begira geratu zaio, begirakune gosetua gorputzaren zoko-moko guztiei josi die gero, piltzar azpiko bularrei eta hankarteko guneari antzeman balie bezala. Sudurra jasoa, urrunetik usnan dabilkiola dirudi. Akaberan, burua jiratu, eta alde egin du.

    Felisak emakumeari egin dio bultza, jarlekutxo batean eser dadin; segidan, bizar labana bat harturik, guztiz soildu dizkio buruko hondarrak. Marmarrean dabil:

    –Zerrikitona halakoak, lotsagabeak… debaldetan hemen, janaria musu truk…

    Emakumeak erantzunik ez. Amak laztandu bitartean orrazten zion ilea, zorriketan aritzen zitzaion hilabete zorritsuetan; atzamarrak larruazalean, haien memoria lagun nabaritu ditu malkoak gora. Begi zuloetan atxiki nahi lituzke, inork ezagutu behar ez duen barrunbean.

    –Utzion mugitzeari! Hago geldirik.

    Emakumeak zirkinik ez. Labana zorrotza eskuetan, besteak belarria erauz diezaioke. Amak zioenez, behinola lapurrei eta kaleko andreei belarri bat ebakitzen zieten. Seinale hura betirako erakusgarri izango zuten, lepoan kartel moduko bat, krimenen batengatik belarrigabetuak izan zirela nabarmentzeko.

    Geldirik, mugitu gabe, lau urtean. Egun monotonoak, euri tantak nola. Noizbait irteten baldin bada, hil ezean, behintzat, kasik hogei urte izango ditu, hemen utzi­ko du gaztaroa. Betirako markatua. Gizonik bereganatu gabe. Eta hark, gizonak… ez du horretaz pentsatu nahi, negarra aterako litzaioke eta ez du hemengoen aurrean negarrik egingo.

    Felisak korridore ilunetan barrena darama, harik eta korta esan dion ganbera batera heldu diren arte. Ez jakin zergatik, berak kontu egin zuen ziega batean bakartuko zutela; oker zegoen. Ganberan bi ohol luzanga daude, ezker-eskuin zabalduak, eta, bakoitzean, lastaira segida bat. Eta horra hor emakumeak, eseriak, etzan antzean, lotan agian. Emaztekiak hutsik dagoen batera bultzatu du.

    –Ixo! Iruditzen zaidan mihi luzeegia dunala.

    Emaztekiak apika aditzera eman nahi dio mihia ilearen antzera ebakiko liokeela. Bera, baina, isil-isila dago, zer esanik ez, esanak baliorik ez. Andreen hitzek atarramentu onik ez, are gutxiago kartzelandreenak izanez gero. Min­tzoa, hemen, ura saski batean biltzea da, arteketatik dario.

    Ohea hutsik; garbia ez, baina. Tapakia alde batera bazterturik, zomorro bati erreparatu dio: zimitza lastairan barrena doa. Harrapatu egin du, eta atzamar artean kraskatu. Ingurumarira begiratu du, palankanarik, pitxerrik, urik ote dagoen eskuak garbitzeko, baina alferrik. Ganberako bazter batean egurrezko ontzi bat dago, estalkiduna, seguruenik gauez sabela hustu ahal izateko. Urik ez. Eta zorua, ohea bera baino zikinago. Ez al dute inoiz garbi­tzen? Erratza balu, eta balde bete ur, eta eskuila bat, garbitu ahal izango luke.

    Garbitzen badaki, jakin. Eta lixiba egiten, azken batean horretan igaro du bizitza osoa.

    Hormetan dilindan, lastairen arteko hutsarteetan, hainbat kate eta girgilu, herdoilak hartuxeak. Kartzelandreak haietan atxikiko al dituzte? Bera kateatuko ote dute? Dena dela, ingurua ikusmiraturik, atzitu bakar bat ere ez dago. Ez du arretaz behatzen, ez dio ezertxori ere begirada josten; begira ez diezaioten, oharkabean egoten saiatu beharra dauka. Existituko ez balitz bezala, ikusezina izaten kontzentratu behar du: orban grisa bihurtzen, argirik gabea, ilerik gabea, laino grisaxken erdian. Etorri berriak oraingoz ez du jakin-goserik piztu. Apika ezerk ez du halakorik pizten, axolagabekeria nagusi den toki honetan. Emakume etzanek itxiak dauzkate begiak eta norakorik ez gainerakoen begiradek.

    Bere lastairaren atzealdean katerik ageri ez den arren, halako orban koipetsu bat dago. Horra bere aurreko atxilotuak lotarakoan burua bermatzen zuen tokia. Emakume hura, oraingo espazioa utzi diona, non ote dago? Larriminak errea hilko ote zen, ala agian libre irten zen zigorra bete ostean? Nor ote zen, zein krimen motak bultzatu zuen presondegira, ezin halakorik jakin. Eta lekuek ez baitute beren egoiliarren memoriarik atxikitzen, ahanzturak irentsiko du emakumearen izena eta ahantziak izango dira, halaber, Galerara zigortuak izandako hirurehun emakumeak, haien patua edozein izanik ere. Eta, hala ere, apur bat makurturik, hormako behealdean zikingune bati antzeman dio, lastairak ezkutatuxea. Ozta-ozta ikusten diren letra marratuak dirudite, eta emakumeak atzamarrez segitu ditu irakurketa erraztearren, horra amonari noiz edo noiz entzundako hitza.

    Etsipena.

    Etsipena. Esperantzarik eza. Nor izango ote zen kar­tzelandre gutxi batzuek irakurri ahal izango duten mezuaren hartzailea? Haiek ez zuten Paquita andererik izan. Eta hark diotso leku honetan ez dagoela itxaropenerako aukerarik. Beharbada beharrezkoa ere ez zen; horma idazkun gabeei etsipena darie, usaindu ere egin daitekeen etsipena, eztarri hondoraino jaitsia, eta hantxe itsatsia, libre ibilitako arrainari betiko eusten dion amua bezala.

    Emakumea lastairan etzan da, lo egin nahi luke, baina ezin; ohean buelta egiten duen bakoitzean, hosto idorrak karraskan hasten dira. Gogora datorkio Paquita andereak azken ikustaldian kontatu ziona: bai luzea heriotzaren aurreko itxaronaldia; hura engainatzearren, gauero, herrixkako bidezidor batean nabilela imajinatzen dut, belar, lore eta txori artean; gogoak haiengana narama: solte haizean ilajea, sasietako arantzek ziztatua, kopeta ihintzetan bustia, mihiluaren usaina ere sudurreratu dezaket orduan, edo kaskabeltz txikiaren firurika entzun.

    Martxoak hamasei ditu gaur, astelehena da. Ibaiertzeko sahatsak ditu gogoan, etxetik hurbil. Martxoko egunotan, ebatsia dioten udaberrian, ernamuinetan egongo dira, ez dago berak ikusiko ez duenik, eta horra hor altsuma iletsu eta leunak, animaliatxoen pare; gogoaren bitartez laztantzen ditu. Baina lau urte egun asko baitira, izango al du aski sahats, zume, belar eta txori?

    2. Bisitatzaile lana

    Ganberetan zikinkeria da nagusi; nekez ikus daiteke zikingunerik gabeko lastairarik, kiratsa ez darion larrukirik, nazka ematen ez duen zorurik. Arropa garbia bera ere lohi dago, ganbera guzti-guztietan halaxe. Ez dut sukaldean sartzerik izan, baina aski da handik irteten diren pertsona zornetsu eta higuingarriei erreparatzea; ogia ohe gainetara jaurtitzen dute (askotan, lastaira huts baino ez), karkaxa edo odola ere jausten da bertan; ­oiloa eskuan daramate, baina ikusi egin behar zer-nolako eskuetan!

    Txukuntasun faltaren erruz, intsektuak ere ugari, gaitz ikaragarria. Zimitz-akain odol xurgatzaileak, azkura eragiten duten zorriak, oherik ohe dabiltzan arkakusoak eta, batik bat, sarna, beldurgarriena, larruazalpean aztarrika. Atxilotuen arropak, garbi daudenean ere, lohitu egiten dira jantzitegi intsektuz betean. Zomorro nazkagarrien barreiaketa hau, pertsona libreentzat ere berez hain okaztagarria, kartzelandre errukarrientzat benetako sufrikarioa bihurtzen da, ihesbiderik ez zigortuentzat.

    Coruña, 1863ko maiatzaren 19a

    Manuel de la Cuesta jaun gorena

    Osaba bihotzekoa:

    Madrilen abiatutako bidaiak akitua utzi ninduen, zaldi-­kotxe kalamastragorik, eta buruko minek aste osoan erasan didate. Berori ez ahal da harrituko malenkonia papereratzen baldin bazait, nik kontrakoa nahi nukeen arren, eta onartuko ahal du nire eskutitzen bat osasun kontuetara mugatzen baldin bada, izan nirearen berri emateko, izan berorrenaz galdetzeko.

    Berorrek kontu egin beza nahigabe handi batek arimaren bizitzara itzul gaitzakeela, eta horren ondotik egon daitekeela halako piztuera oinazetsurik. Pertsona errukarriak oinazearen lehen erasoaldiak kokaleku batean pairatzen ditu, noski, baina, ai, kokaleku horretatik kanpo egiten duen urrats bakoitzak esan ezin ahalako larrimina eragiten dio. Bost urte dira Fernandoren heriotza gertatu zela, goizegi hura gabe geratzeko, eta harrezkero ez dut zorion une bakar bat ere bizi izan, txinpartaren bat izatekotan, semeengan islatua. Urteotan jausi eta altxa ibili naiz. Zalantzarik gabe, atsekabeen lasaigarria da sentimenduan lagunak izatea; bitxia bada bitxi, badirudi bizidunon malkoek bakea zabaltzen dutela hildakoen hilobietan, errukitzen garela negar egingo dienik ez baldin badaukate: kontu guztiz zentzugabea, eta ezinago egia. Edonola ere, konbentzimendua daukat morala ezin dela zoriontasunean oinarritu, zorionak ez baitio ezertan eragiten pertsonaren bizitza etikoari. Bai, ostera, oinazeak. Oinazea dugu norberaren aurrerabidearen eta hobekuntzaren arau. Eta, hala ere, berorrek ongitxo dakienez, etsimen kristauari denbora galtze hutsa deritzot.

    Presondegietan nagusi den txukuntasun faltari buruzko artikuluaren kopia bat bidaltzen diot berorri. Litekeena da agintarien gustukoa ez izatea, baina nire egitekoa da, izan. Hotsa zabaldu da presondegietako Bisitatzaile izendatuko nautela.

    Etxe bila nabil; dena atondutakoan, aiseago idatziko diot. Emango ahal dio besarkada bat nire ahizpari. Berorren iloba, adeitasunez,

    Concha

    Pentsa liteke bisitariaren kontrakoa dela bisitatzailea. Bisitaria iragaitzean dabil, leku batetik igaro, hura ikusi, eta alde egin gero. Bisitariaren izaera iheslariarena da, izan. Haren ikustaldiak ez dakar aldaketarik. Bisita­tzaileak, ostera, azalkeriarik ez, eta sakonera begiratzen du. Bisitatzaileak bisitatutakoa aldatu nahi luke, bisitatutakoaren oinazeak berearen antzeratsu erasaten dio. Izan ere bisitatzaileak, besteentzat agerikoa ez dena ikusten duenez, begirale estatusa du. Hitzekiko joera dutenek esan lezakete ez dagoela halakorik, pentsatzen du. Baina baliteke horren arrazoia lehenalditik etortzea, orduan gizonak baino ez baitziren begirale; halatsu gertatzen da hainbat lanbiderekin eta betebeharrekin, emakumeak baztertzearen kausaz. Begiraleek miaketa zuten xede, baina, araudi eta ordenantzak betetzen ote ziren arduratuak, pentsa dezake ez zituztela gauzak ziren zirenean ikusten, begien bistan eduki arren. Berak, baina, bisitatzaile bilakatuz gero, baietz ikusi. Agian baita igarle bilakatu ere.

    Coruña, 1863ko uztailaren 28a

    Pilín Tornos y Matamoros anderea

    Pilin maitea, zure gutunak eragindako pozarekin batera, atsegin hartu dut jakinik ongi zaudetela eta Pepe jateko gogotsuago dagoela.

    Badaukat etxea eta ez da zorte makala, izan ere konponbide txarreko kontua da, nola Coruñan hala Madrilen. Herrerías kaleko 12an dago, leku exkaxa (jendearen esanetan); ezin hobea, nirean: baztertua, isila, bakartua eta, batez ere, zeru-itsasoen gaineko ikusmira eskaintzen duen galeriarekin, hain zuzen ere ikasketarako, hausnarketarako eta rêverierako bide ematen duena. Gonbidatua zaude, hortaz, nork bere gela bereganatu ostean ere, beste bi libre geratzen baitira. Aurreko batean, Ramón negarrez hasi zen zuekin gogoratzearekin batera eta, hura kontsolatzearren, esan nion datorren urtean gurera etorriko zaretela. Bai, esan zuen, lasai asko hartu di­tzakegu gurean, Pilarrek oso gogoko du arraina eta hemen merke daukagu. Hilean hamar ogerleko ordaintzen ditut etxeagatik, berrehun erreal inondik ere ez da merkea nik nahi nukeenaren aldean; bai, ostera, hemengo prezioak gogoan harturik.

    Etxetik metro gutxira klaratarren komentu bat dago eta, antza, datorren ikasturtean, urte amaiera aldean, bigarren hezkuntzako institutu bat zabalduko dute; gobernuak orain artekoan ez du baimendu hain zuzen ere, hiritarren esanetan, Coruña hiri liberala delako. Baliteke aurrerago beste bizileku bat bilatu behar izatea, honakoa Galera kartzelatik urrunxko baitago, baina izendapena iritsi arte, behinik behin, ongi dago pausalekua izatea. Edonola ere, bisitatzaile lanak zalantzan nauka. Nahigabe handiak atezuan, konpromiso handia, borroka etengabea eta, seguruenik, alferrikakoa, lan eta alferlan ugari, eta, aginduak jasotzean, semeengandik urrundu beharra.

    Horixe oraingo nire kezka: haientzako ikastetxea aurkitzea, Ramónentzat batez ere, mutiko kaskarina baita, ez baitirudi datorren hilean hamar urte beteko dituela. Arduragabekeria adinarekin batera hazten ari zaio, lanerako grinaren kontrara. Barnetegi batera bidali beharko ote dut ba? Fernando institutuan matrikulatuko ahal dut, noizbait zabaltzen badute. Haietan nire poztasuna, baina, mutiko guztien antzera, a zer-nolako lantegia haiekin; arropa zirpilduagorik, galtza urratuagorik, galtzerdi zulatuagorik… ezin. Ongitxo dakizu, jakin, oro eta osoro eskaini behar zaiela eta, sarritan, idazleak jostorratza hartu beharra daukala luma ordezkatzeko eta galtzerdiak adabakitzeko. Hauxe nire bizimodua!

    Familia osoarentzat goraintzi eta besarkada zuretzat,

    Concha

    3. Heste zizareak

    Peneirei, peineirei por un cribo

    fixen un pan de relón coma trigo¹

    Gauez, tarteka-marteka, haur baten negarrak nahigabetua esnatzen da. Begiak zabaldu bai, baina etxean egon beharrean, lastairan dago, egon. Baliteke emakumeren bat ametsetan aieneka esnatu izana. Beste ganberaren batean bada haurrik daukan kartzelandreren bat edo beste. Bere belarrietan, baina, negarrak mutikotxo baten oihartzuna zekarren, Xaquín nebarena.

    Encarnaren lehen semea, Manuel izenekoa, 1846. urteko uztailaren erditsuan jaio zen, bera baino urtebete lehenago. Sisca abuztuan jaio zen, hilabete gutxi barru hamasei urte beteko ditu, eta amonagatik izendatu zuten Francisca, baina hala eta guztiz ere Sisca baino ez zioten esaten. Orain arte ez du pentsatu, Manuel munduratu zenean, Encarnak hamazazpi urte zituela, berak orain baino apurtxo bat gehiago; hiru hilabete lehenago ezkondu zirela kontatua zion. Bera baino bi urte geroago, uztailean, alaba bat izan zuen, Rosa, hamazazpi egunez bizi izan zena. Lau mukizu etorriko ziren gero, Nola, Rafael –kolera urtean sortua, biharamunean bertan zendua–, Xaquín eta Marica. Zazpigarren urtetik aurrera, Siscak, nesketan zaharrenak izan zuen bizidunen ardura, baita ama maskalarena eta sosegatu ezinarena ere. Nolarekin batera errekara joaten zen, ama lagun, arropa garbitzera, izan haiena, izan besterena. Gose urte batean hil zitzaion azken umea, eta ama ere hiltzeko puntuan egon zen, hainbeste odol galdu zuen. Harrezkero makina bat alditan esango zuen, gaixoak gu, nahigabea nahigabearen ondotik etorri zitzaigun. Baina halakorik oroitu nahi ez.

    Aita egunero joaten zen Atochas plazako kuartelera, garbiketa lanak egitera; noiz edo noiz janari apur bat ekartzen zuen berokiaren sakeletan gordea, lotsatan, inork ikus ez zezan. Lotsa, baiki, gose denarena, seme-alabei zer eskainirik ez duenarena, errua berea ez izanagatik; sarritan gertatzen da lotsaz egotea horretarako arrazoirik ez duena eta, aitzitik, izan beharko lukeena ez izatea, hala konbentziturik. Etxera itzulitakoan, patata azalak sakeletatik atera, eta amak garbitu egiten zituen beltzuneak kendu ostean, gero gantzetan prestatzeko; diotenez, haiekin tortilla egiten zuten, baina etxean arrautzarik ere egon ez, garestiegiak izateaz gain, ez zutelako oilorik hazten. Beste batzuetan xingar axalak izaten ziren, nekez artatxiki zatiak, izan ere otorduan jan ezean etxera eramaten zituzten, seguruenik lizunak

    Enjoying the preview?
    Page 1 of 1