Discover millions of ebooks, audiobooks, and so much more with a free trial

Only $11.99/month after trial. Cancel anytime.

Gorputz madarikatuak
Gorputz madarikatuak
Gorputz madarikatuak
Ebook210 pages2 hours

Gorputz madarikatuak

Rating: 0 out of 5 stars

()

Read preview

About this ebook

Ikusi ote zenuen hil aurretik zure bizitza begien aurrean pasatzen? Protagonista ote nintzen ni, irudi horietakoren batean? Zein izan zen zure azken pentsamendua? Ni maitatzera iritsi ote zinen inoiz? Norentzat ziren lore haiek? Urte bete luze da Martin hil zela, eta Aliziak etengabe ari da bere buruari galdezka, mutil lagun zuenaren oroitzapenak torturatuta. Hogeita zortzi urte doi-doi, eta alargun, baina bere doluminaren ertzean bikotekide berri bat du zain, eta aspaldian lagun min izan zuen neska hura ere bai, eta ama absente baten mamua… Eleberri honek bere bizitza berreraiki nahi duen emakume baten historia kontatzen du, eta nola bilatzen dituen emakume horrek bere iraganaren sakonean zoriontsu ez izatearen arrazoiak: desioaren sorrerak markaturiko nerabezaroa; gorputz propioa onesteko zailtasuna eta lehen maitasunaren zauriak, eta lehen desengainuarenak.
LanguageEuskara
PublisherAlberdania
Release dateFeb 3, 2020
ISBN9788498685169
Gorputz madarikatuak

Related to Gorputz madarikatuak

Related ebooks

Related categories

Reviews for Gorputz madarikatuak

Rating: 0 out of 5 stars
0 ratings

0 ratings0 reviews

What did you think?

Tap to rate

Review must be at least 10 words

    Book preview

    Gorputz madarikatuak - Lucía Baskaran

    1

    Hamabi bihotz odoletan

    zure eskuineko eskuan. Eta gero zu makurtuta lurrean ikusi zenuen zerbait hartu nahian eta kotxea zure gorputzaren kontra jotzen. Emaitza: hamabi bihotz odoletan errepidean, eta haiez gain zurea, perikardiorantz, bihotza estaltzen duen mintzerantz odola zeriona; eta nirea, oraindik taupadaka jarraitzen duena, batzuetan entzuten ez badut ere.

    Guztira; hamalau bihotz.

    Ez nekien odola darien bihotzen kontu hori. Googlen begiratuta jakin nuen belar landare bat dela, jatorriz Asiako ekialdekoa, hirurogeita hamar zentimetroko altuerara irits daitekeena eta Bihotz Lorea, Mariaren Bihotza edo Amabirjinaren Bihotza izenez ezagutzen dela. Dirutza kostako zitzaizkizun, neure emaztegai lore sorta moldatzeko aurreko astean enkargatu nituen lirioak baino ondotxoz gehiago.

    Oraindik entzuten nago zure amaren garrasiak.

    Nik ez nuen garrasirik egin. Ez hotsik, ez malkorik. Ezer ez. Odola izotzez bete zitzaidan, burua galderez. Ikusi al zenuen zeure bizitza zure begien aurretik igarotzen heriotzaren aurreko unean? Zein izan zen zure azkeneko pentsamendua? Iritsi al zinen sekula ni maitatzera? Urtea eta hiru hilabete daramatzat neure buruari galdera hauek egiten. Inoiz nire ametsetan agertzen zara eta erantzuten diozu galderaren bati, baina sekula ere ez garrantzitsuenari.

    Inork ez nau ukitzen. Inor ez zait gehiegi hurbiltzen, zure heriotzaz kutsatzeko beldur balira bezala, nik hil bazintut bezala. Ohikoa dena baino bi tonu apalago hitz egiten didate. Zure amak ere, beti hain ozen hitz egiten duenak, ia ahapeka hitz egiten dit, baina inork, aitak izan ezik, ez nau besarkatzen. Gehien faltan botatzen dudana zure besoak eta zure bularrak dira eta nola bihurtzen ziren nire babesgune non geunden axola gabe.

    Barruan daramat zure usaina. Gauez, begiak ixten ditudanean, zure usaina ukabilkada bat bezala etortzen zait, eta horrekin batera, malkoak. Inork ez nau negarrez ikusi. Imajinatzen dut zer pentsatuko duten. Barrutik lehortu da edo atsekabea handiegia da edo ez dirudi hain lur jota dagoenik. Inori ez zaio arrazoia falta. Neskato gaixoa.

    Esku bat itxi d

    a nire zintzurrean. Ez diot aurpegia ikusten baina badakit gizonezkoa dela. Atzaparrak iltzatu dizkiot begietan eta a) ihes egitea lortzen dut, edo b) hil egiten dut eta ihes egitea lortzen dut.

    Esnatzera noa. Badakit, ze neure ametsean erabakiak har ditzakedan fase horretan bainago, ametsa neuk gidaturiko pelikula bat balitz bezala. Erasotzailearen usaina ezaguna egiten zait. Haren eskuak gero eta indartsuago estutzen dit eztarria. Azkenean lortu dut aurpegia ikustea.

    Bat. Bi. Hiru. Esnatu.

    2

    Beti esnatzen naiz

    izerditan blai. Nire gorputza berotu egiten da gauez eta goizean maratoi bat korritu banu bezala esnatzen naiz: izerditan eta leher eginda. Oinak eta eskuak dira sekula berotzen ez diren nire gorputzeko atal bakarrak, beti hotz-hotzak edukitzen ditut. Berdin dio zenbat ordu lo egiten dudan, akidura betirako instalatua dago nire baitan.

    Laurogeita hamar urteko emakume bat naiz hogeita zazpi urteko neska baten gorputzean bizi dena. Maindire hotzen artean neure nahierara mugitzen naiz. Zoriontasun beteko une bat, harik eta ohartzen naizen arte maindireen artean hain eroso mugitu ahal izatea zu hilda zaudelako dela, jadanik ez dagoelako gorputz bero bat beraren kontra estutu ahal izateko. Burukoa besarkatzen dut neure indar guztiaz, gure ohea ozeano mugagabe bihurturik eta ni bertan itotzeko zorian. Larriduraren ondoren amorrua dator. Non zaude, Martin? Non zaude, zergatik utzi nauzu bakarrik?

    Lehen neuk ere uste izaten nuen gauzarik okerrena nor bere buruaz errukitzea dela, baina lehen bizien munduan nengoen neu ere, lehen dena arina zen, lehen bi gorputz ginen eta orain bakarra daukat jadanik neurea ere ez dena. Ez baitzara zu hil den bakarra, Martin. Zu agian jadanik ez zaude hemen (nahiz eta zure amak esaten duen bazter guztietan sentitzen duela zure presentzia, haurren eta animalien begiradan eta haren lorategian jadanik ikusten diren tximeletetan), eta neu ere ez nago, ez egon eta ez izan. Nintzen guztia izozturik geratu zen kotxeak, zure odolak eta loreek errepidean kollage makabro hura egin zuten arratsaldean. Zuk, elkar ezagutu genuenean, eten gabe errepikatzen zenidan gazterik hil beharra zegoela, hilotz polit bat uzteko, eta ahalik era erromantikoenean hil behar zela, performance artistiko bat izan zitekeenaren erdian joan zinen bizien artetik. Pozik egongo zara, seguru.

    Orain, autoerrukia da, buruestimuaren ahaide txikia, geratzen zaidan gauza bakarra. Gainerako guztia nire buruaren barruan gertatzen da, neure gogoetek ihesbiderik gabeko zurrunbilo isil batera naramate. Neure buruak ohera loturik nauka, ez dit uzten eguneroko lanak egiten, gizaki gisa definitu ezin daitekeen zerbait bihurtu nau. Jadanik ez dakit nola izan pertsona.

    Ezin dezakezu horrela jarraitu, esaten zidan aitak ikustera etortzen zitzaidan bakoitzean. Hori esateari utzi zion, ezetz erantzun nionean, ezin nezakeela honela jarraitu eta hobe nukeela hilda banengo. Pentsatzen dut aitak nahiago izango duela alaba mamu bat edukitzea alaba hila edukitzea baino, horregatik hitzak janariz ordezkatu zituen: astelehenero etortzen zait hozkailua tupperrez betetzera aste guztirako janariaz.

    Aita eta Gloria dira gure etxean sartzen uzten diedan pertsona bakarrak, zuriz margotzen tematu zinen horma hauen artean, zuri, zuri, dena zuri, han-hemenka kolorezko ukitu batzuk izan ezik, turkesa koloreko kuxin bat hemen, alfonbra urdin argi bat han, ezer ez estresik txikiena ere sortzen duenik, dena ere dekorazioko azken modak agin­tzen duenaren arabera, zeren dirudienez, mendebaldarrok ezin dezakegu jasan estresik txikiena ere eta horregatik manikomio moderno horien itxura guztia daukate gure etxeek. Valiumean inspiraturiko etxe bat nahi zenuen, horma hauetatik kanpo erasotzen diguten arriskuetatik babesteko eta hara nondik zu orain hilda zauden eta ni bakarrik utzi nauzu argi gehiegi sartzen den gela hauetan. Zure amak zure presentzia sentitzen du txoko bakoitzean; ni preso nago guretzat aukeratu zenituen txokoetako bakoitzean. Etxeko hormetatik kanpo inork ezin ditu entzun nire garrasiak. Entzuten al dituzu zuk?

    3

    Neure bizitza guztia

    Bortizen eman dudan arren, oraindik ere kosta egiten zait etxetik irteterakoan jertsea eta guardasola hartzea, eta hori badakidalarik ezinbesteko gauzak direla urtean berrehunetik gora egunetan euria egiten duen herri honetan. Ulertu ezin dudan arrazoiren bategatik, oraindik ere ezin dut burutik kendu Bortiz udatiarrentzako herria delakoa, hemen beltzaranduko diren itxaropenarekin, Penintsulako bazter guztietan beti eguzkiak jotzen duen promesarekin itsuturik etortzen diren turista horietako bat banintz bezala. Eguzkia nahiko kiskalgarria den egun bakan horietan, turistek topless egiten dute, bertako emakumeok egiten ez dugun gauza, herri hau aukeran txikia delako. Gizon askok abagunea aprobetxatzen dute malekoitik begiratzeko, paseatzen dabiltzalako itxurak eginez, baina ez dira ohartzen erreparatu behar lioketena ez dela arropa falta, baizik turistak etzanda dauden modua. Ahuspez badaude, sabela erlaxaturik ala tinko daukaten erreparatu behar da. Tinko badago, emakume hori baginako muskuluak mugitzen ari delako izaten da, isilik eta mugitu gabe masturbatzen, alegia.

    Gure aitak esaten du Bortiz turista abenturazaleentzat dela, ziurgabetasunari beldurrik ez dion jendearentzat. Nik uste dut Bortiz erretiro gunea dela, beren eguneroko bizi­tzan tristurarako astirik ez duten pertsonentzat; horregatik gordeta edukitzen dute leku honetara, malenkonia hain ederki kokatua dagoen eszenatoki honetara etorri arte. Euri­tan, gogoeta goibelenekin zeure burua oinazetuz, ibilaldi luzeak egitea gustatzen zaien horietakoa bazara, hauxe duzu lekua. Gaur eskertzen dut ilekizkurrak lazten dizkidan eta hezurretaraino sartzen zaidan hezetasun hau.

    Neure ibilera gautar horietako batean, orain dela aste batzuk topatu nuen tabernara noa. Gauez bakarrik irteten naiz kalera, horrela arrisku gutxiago daukat norbaitek ikusi eta ezagutu nazan. Neskato gaixoa. Normalean saihestu egiten dut itsasertzeko pasealekua, jende asko ibiltzen baita hemen, baina gaur, ari duen euri jasarekin, oso gutxi dira etxetik irtetera ausartu direnak.

    Taberna herria mugatzen duen errepidearen amaieran dago, azkeneko etxearen ondoan. Urte asko izango dira hor dagoela, baina orain dela bi aste arte ez nuen sekula bertan erreparatu. Iristeko tarte dexentea ibili beharra dago espaloitik. Gaurkoa bezalako gauetan arriskutsua da, itsasoa zakar baitago eta olatu asko iristen dira errepideraino, eta farolek ez dute behar besteko argitasunik ematen; baina orain babestuago sentitzen naiz olatu hauen artean, eskas argituriko tarte honetan akabatu nazaketen arren, egun eguzkitsu batean herriko plazan baino seguruago.

    Lehen begiratuan, taberna dagoen eraikinak abandonatua dirudi. Hormak zikinak daude, belztuak, eta leihoak itxita garai batean urdinak izango ziren kontraleiho batzuekin. Atentzioa eman zidana zera izan zen, eraikinak ez zeukala ate nagusirik, lau leiho besterik ez, amesgaizto batean bezala. Etxea inguratzean, harrizko eskailera batzuk ikusi nituen sastraka artean ia ezkutuan. Eskaileraren goienean zurezko ate ziztrin bat zegoen leihatila batekin, bertatik argia irteten zela. Harritu egin nintzen atea zabalik zegoela eta taberna batera ematen zuela ikustean. Beldur nintzen barraren atzean zegoen gizonak zera esango zidala, hura sozietate pribatua zela, sarrera mugatua zegoela eta nik ez neukala eskubiderik han egoteko, baina ez berak eta ez han zeuden bezero bakan haiek (zaharrak ia denak) ez zidaten ia begiratu ere egin, eta nire presentzia nolabait harrigarria gertatu bazitzaien ere, ez zuten egin halakorik adieraz zezakeen inolako keinurik.

    Nire aurreko bi aldietan, inork ez zidan hitzik esan eta ez nuen inor ezagunik ikusi, baina txanoa ez eranztea erabaki dut badaezpada. Barraren muturrean eseri naiz, bertatik atea ikusten dudala, eta garagardo bat eskatu dut, barmanak hitzik ere esan gabe atera didana.

    Musean ari diren lau agureak kenduta, gainerako bezeroak bakarrik ari dira edaten. Adin ertaineko emakume bat makina txanponjale horietako batean ari da txanponak sartu eta sartu. Hura eta biok gara presentzia femenino bakarra, Jabea ote da? Barmanaren andrea agian, edo baso ardoak bata bestearen ondoren edaten ari den gizonarena?

    Tabernako atea zabaldu da eta hor zaude zu. Gehiagotan ere gertatu zait kalean paseatzen noala beste gizon batzuen gorputzean zu ikusten zaitudala uste izatea, baina oraingoan ez dago inolako zalantzarik. Begiak itxi ditut eta sentitzen dut nola datorkidan okada eztarrian gora. Neure magalean bota dut. Ezin ditut begiak zabaldu, ezta burua jaso ere.

    4

    Okada garbitu ondoren,

    Ottok lagundu nau etxera isilik. Isilik utzi dut zabalik atariko atea hura sar zedin. Isilik igo gara igogailuan eta bigarren atea zabaldu dut, ia inori zabaltzen ez diodana. Isilik erantzi gara eta etzan gara ohean batere argirik piztu gabe, eta isilik haztatu dugu batak bestea ilunpetan. Gure gorputzek urratu dute isiltasuna, nire burua haren bularraren kontra, gure arnasotsak, gure soinadarrak nahasian azalerara irteteko ahaleginetan. Borroka bat begiak itxita eta musurik gabe, eskuak elkarri lotuak ni gainean nintzen bitartean. Heriotzari ihes egiteko ahalegin bat.

    5

    Maindireen artean lerratu naiz,

    orain epelak daude. Ez dut entzun Otto joaten, baina badakit itzuliko dela. Itzuli beharra dauka. Arin sentitzen naiz, Ottok bere gain hartu izan balu bezala zure heriotzaz gero nire gorputzak jasan duen zama guztia. Jaikitzeko gogoa daukat, kalera irten, paseatu. Aneri idatz niezaioke. Hilabeteak dira telefonoa hartzen ez diodala, haren mezuei erantzuten ez diedala, baina ziur nago poztu egingo dela ni ikusteaz, poza hartuko du paseatzeko gogoa daukadala ikustean.

    Kaixo. Ane! Zer moduz? Nahi duzu paseo bat ematea? Bidali.

    Ohetik jauzi egin eta dutxan sartu naiz. Beharbada azkarregi ibili naiz, baliteke Ane libre ez egotea, edo okerrago dena, beharbada ez dauka ni ikusteko gogorik, izan ere, nork edukiko du ba hainbeste denboran inolako interesik erakutsi ez duen pertsona hain triste batekin egoteko gogoa? Anek beharbada nahiago izango du bere lankideekin geratu, arazo arinak dituzten emakume alaiak. Nor diren eta zer nahi duten badakiten emakumeak, lur jota geratzen ez direnak egun txar bat, aste txar bat, urte txar bat izan dutelako. Zer ote dakite emakume horiek heriotzaz? Zer ote dakite bizitzaz? Beharbada ez da ideia ona izan mezu hori bidaltzea.

    Zergatik ez da geratu Otto? Ez zirudien mozkortuta zegoenik, bart nire ohean sartu bazen berak nahi izan zuelako izan zen. Itzuliko ote da? Itzuli beharra dauka. Hark lo egin duen ohearen aldea epela dagoelako ez balitz, atzokoa ametsa izan zela pentsatuko nuke.

    Dutxatik irtetean, neure gorputzaren bulkadaren kontra borrokatu behar izan dut, eskatzen didan bakarra berriro maindire artean sartu eta Otto itzuli arte zain geratzea baita. Arropa polita aukeratzen badut seguru itzuliko zait kalera irteteko gogoa, hori pentsatzen nagoen bitartean, mugikorraren argitxoa keinuka ikusi dut mesanotxearen gainean. Anek erantzun egin dit. Bihotz taupadak bizkortu zaizkit. Ez noa oraindik mezua irakurtzera, aurrena zer jantzi erabaki behar dut. Ez dut nahi Anek kaskarin bat naizela pentsa­tzerik. Ez dut nahi inork alargun alai horietako bat

    Enjoying the preview?
    Page 1 of 1