Discover millions of ebooks, audiobooks, and so much more with a free trial

Only $11.99/month after trial. Cancel anytime.

Aldaira urdinak
Aldaira urdinak
Aldaira urdinak
Ebook89 pages22 minutes

Aldaira urdinak

Rating: 0 out of 5 stars

()

Read preview

About this ebook

Dagoeneko ez naiz toki berean bizi, mudantza edo aldaira egin berria baitugu: neure sorleku den Gasteizko Alde Zaharretik hiriaren kanpoaldeko Salburua auzo berrira. Baina mudantza hori ez dut mudantza bakarra. Ari naiz gaztarotik gauzarik behinenak biltzen. Ari naiz dudak eta beldurrak esperantzarekin nahasten, iragana geroarekin uztartzen.

Akaso, aldairaren bat egin berri duzu zuk ere, eta agian, oraindik ez dituzu gauza guztiak beren tokian kokatu. Kontu jakina baita mudantzak ez direla berehalakoan pausatzen.

Orain badakizu, irakurle: dagoeneko ez naiz toki berean bizi eta, ziurrenik, ez naiz pertsona bera.
LanguageEuskara
PublisherAlberdania
Release dateDec 31, 2009
ISBN9788498681963
Aldaira urdinak

Related to Aldaira urdinak

Related ebooks

Reviews for Aldaira urdinak

Rating: 0 out of 5 stars
0 ratings

0 ratings0 reviews

What did you think?

Tap to rate

Review must be at least 10 words

    Book preview

    Aldaira urdinak - Edu Zelaieta

    Aldaira urdinak

    ALDAIRA URDINAK

    Bitartean ibillico dira becatutic becatura amilduaz; oraiñ pensamentu batean, gueroseago itz loyak gozotoro aditzean: oraiñ escuca, edo queñada batean, guero musu edo laztanetan: oraiñ ipui ciquiñac contatzen,

    guero dantzan, edo dantza ondoan

    alberdanian.

    J.B. Agirre

    © 2010, Edu Zelaieta Anta

    © Azala eta diseinuarena: 2010, Antton Olariaga

    © Edizio honena: 2010, ALBERDANIA, SL

    Istillaga, 2, behea C. 20304 Irun

    Tf.: 943 63 28 14 Fax: 943 63 80 55

    alberdania@alberdania.net

    Comunicación Interactiva Adimedia, S.L.-ek digitalizatua

    www.adimedia.net

    Paperezko edizioaren ISBN zenbakia: 978-84-9868-194-9

    Edizio digitalaren ISBN zenbakia: 978-84-9868-196-3

    Legezko Gordailua: S.S. 499/2010

    EDU ZELAIETA ANTA

    ALDAIRA URDINAK

    POESIA

    A L B E R D A N I A

    Nirekin batera

    Gasteizko Alde Zaharretik Salburuara

    aldaira egin duten Ametsi eta Ariri

    Irakurlearentzako oharrak

    Dagoeneko ez naiz toki berean bizi

    Dagoeneko ez naiz toki berean bizi, mudantza edo aldaira egin berria baitugu: neure sorleku den Gasteizko Alde Zaharretik hiriaren kanpoaldeko Salburua auzo berrira. Liburu hau, jakinaren gainean egon zaitezen, aldairan egina da. Gerundioan. Mugimenduan.

    Baina mudantza hori ez dut mudantza bakarra. Ari naiz gaztarotik gauzarik behinenak biltzen; iragana geroarekin uztartzen; beldurrak esperantzarekin nahasten. Izan ere, inork ez ditu soka guztien muturrak; ezta boteretsuenek ere. Eta horrek, gustatu ala ez, interesgarri egiten du mundu zalantzati hau.

    Akaso, aldairaren bat egin berri duzu zuk ere, eta agian, oraindik ez dituzu gauza guztiak beren tokian kokatu. Kontu jakina baita mudantzak ez direla berehalakoan pausatzen. Pentsatzen dut ez naizela –ez garela?– salbuespena, jende anitz bizitzeko leku bila ari dela Gasteizko Alde Zaharrean, Salburuan edota zuk egunero etxeko atea irekitzen duzun auzo horretan.

    Orain badakizu, irakurle: dagoeneko ez naiz toki berean bizi eta, ziurrenik, ez naiz pertsona bera.

    Zenbait kutxa galdu bide

    Enjoying the preview?
    Page 1 of 1