Discover millions of ebooks, audiobooks, and so much more with a free trial

Only $11.99/month after trial. Cancel anytime.

Euskararen etxea
Euskararen etxea
Euskararen etxea
Ebook204 pages2 hours

Euskararen etxea

Rating: 0 out of 5 stars

()

Read preview

About this ebook

Ez da dudarik euskarak aurrera egin duela azkeneko hamarkada hauetan. Eta aurrera egin du, batez ere, belaunaldi oso batek bere indar guztiak isuri dituelako ahalegin horretan. Baina aurrera egite horrek kostu handiak izan ditu hizkuntzarentzat: gero eta euskara kaxkarragoa entzuten da. Garai hartan pentsatzen ez ziren ondorioak izan ditu etxe barnean ere: gure harremanetan, administrazioko langileetan, ikasleen artean, gizartean, sinboloek orakatzen dute anitzetan lortu nahi dena. Gainera, garai hartako militantismoa galdu da, gaurko gazteek beste modu batera ikusten dute hizkuntzaren kontua, eta horrek eragin handia izan dezake euskararen garapenean hurrengo urteetan. Ez dakigu honen eragina norainokoa izan daitekeen. Bestetik, euskaldun euskaltzaleak aparteko mundu bat osatzen dugu, atzerritarrak gara gure gizarte ofizialean. Hobeki honetaz guztiaz etxe barruan mintzatzen hastea. Eta honetaz guztiaz dihardu Pello Salaburuk gutun moduko liburu honetan. Gazte bati egiten dio gutuna, baina gutun irekia da: gazteek ez ezik autorearen adin direnek ere inoren posta sekretua urratzeko lotsarik gabe irakurtzeko egina da, ekialdeko euskalkietatik euskara batura hurbiltzeko hitz lau eredugarria dakarrelarik, ez teorian praktikan baizik.
LanguageEuskara
PublisherAlberdania
Release dateJan 1, 2002
ISBN9788498681260
Euskararen etxea

Related to Euskararen etxea

Related ebooks

Reviews for Euskararen etxea

Rating: 0 out of 5 stars
0 ratings

0 ratings0 reviews

What did you think?

Tap to rate

Review must be at least 10 words

    Book preview

    Euskararen etxea - Pello Salaburu

    Euskararen etxea

    Bitartean ibillico dira becatutic becatura amilduaz; oraiñ pensamentu batean, gueroseago itz loyak gozotoro aditzean: oraiñ escuca, edo queñada batean, guero musu edo laztanetan: oraiñ ipui ciquiñac contatzen, guero dantzan, edo dantza ondoan alberdanian.

    J.B. Agirre

    © 2002, Pello Salaburu

    © Azala eta diseinua: 2002, Antton Olariaga

    © Argitaraldi honena: 2009, ALBERDANIA, S.L.

    Istillaga, 2, behea C. 20304 Irun

    Tf.: 943 63 28 14 Fax: 943 63 80 55

    alberdania@ctv.es

    Comunicación Interactiva Adimedia, S.L.-ek digitalizatua

    www.adimedia.net

    Paperezko edizioaren ISBN zenbakia: 84-95589-53-2

    Edizio digitalaren ISBN zenbakia: 978-84-9868-126-0

    Mobipocket Edizio digitalaren ISBN zenbakia: 978-84-9868-125-3

    Legezko Gordailua: S.S. 1301/2002

    EUSKARAREN ETXEA

    Carmen, Peru eta Iñigori

    Nori berea

    Ohar anitz egin dizkidate, idatzitakoaren alde nahiz kontra , Jose Luis Lizundia, Juan Ignacio Perez eta Anjel Lertxundi adiskideek. Ibon Sarasolagandik beti ikasi izan dut asko euskararen inguruan, eta orain ere gauza bera gertatu zait. Inazio Mujika Iraolak animatu ninduen aspaldi zirriborratua nuen hura letra gehiagotan jartzera eta gero hitzez hitz eta lerroz lerro irakurri du testua, eta erne baino erneago egin dizkit hainbeste iradokizun. Denei eskerrak, bihotzez, nahiz ez den esan behar hemen agertzen ditudan iritziak nireak, eta nireak bakarrik, direla.

    EUSKARAREN ETXEA

    Nork: psalaburu@lg.ehu.es

    Nori: gazte@haritz.gka.eus

    Gaia: Euskararen etxea

    Testua:

    Adiskide,

    Orain dela aste bat inguru ikusi zintudan Estafeta kaleko taberna batean lagun batzuekin (pentsatzen dut zure adiskideak izango zirela) biziki eztabaidan ari zinetela euskararen inguruan. Zuei entzuten ari nintzela, zenbait gauza etorri zitzaizkidan gogora eta, besterik gabe, idazten hasi nintzen gai horren gainean gau hartan berean. Honekin batera igortzen dizut atzo arratsaldean akitu nuen lantxo hau, dokumentu gisa atxikia, zure interesekoa izan daitekeelakoan . Zerbait bururatzen baldin bazaizu, esadazu, mesedez, argitaratu aitzinetik zure iritzia zein den jakin nahiko bainuke. Ikusiko duzu anitzetan web orrialdeen informazioa ematen dizudala. Horiek guztiak ikusi ditut, eta lana idatzi izan dudan aste horretan ongi zebiltzan. Badakizu, hala ere, bista bezala joaten direla, eta etorri, egunero eta orduoro milaka orrialde gure ordenagailuetatik. Manugaixtokoa izatera ailegatu gabe, lan hau politikoki ez-zuzena da, beldur naiz. { }

    Pello Salaburu

    Hasiera

    Arratsalde goibel eta ilun honetan otu zait lerro hauek idazten hastea, leihoak ematen didan zeharkako argiaz baliaturik, kontatu nahi baitizut zuri, gazte horri, nola pasatu garen, urte batzuen buruan bakarrik eta ia-ia ohartu gabe, baserrietako arto landa zaharretatik hirietako arlo landu berrietara. Zeharka eta saiheska egin dugu bidea, leihoko argiak ere itzala zeharka eta saihetsean uzten duen bezala. Ez dakit istorio malenkoniatsu honek historia erraza duen, gauzak aldez aurretik pentsatu bezala gertatzen ez direnean, eta zergatik gertatu den gertatutakoa azaltzen hasten garenean, argudioak bata bestearen gainean muturka hasten direlako, elkarren traban eta elkarren etsai, askatzeko zaila den korapiloa eginez. Ez, beldur naiz ez ote genuen gogoan beste zerbait orduan, honekin guztiarekin hasi ginenean. Eta zuri kontatu nahi dizut esperientzia hau, edo esperientzia honen zatitxo bat behinik behin edo, hobeki esanda, esperientzia honek nire baitan utzi duen aztarna gazi-geza, hori kontatu nahi dizut, urteak pasatu ondoren zu zarelako aldi berean ahalegin haien ondorio, zugan jarri genuelako anitzek itxaropen osoa, eta zu izan zarelako ahalegin haien arrakasta edo porrotaren erantzule. Neurri batean, nahi baduzu, baina neurri horretan bederen.

    Baina kontatzen hasten naizela, burura etorri zait lehenbiziko zalantza, ez baitakit ongi zer hizkuntza mota erabili eta gauzak, berez ilun diren gauzak, argi ikusi nahi ditudalako hasiera-hasieratik: forma kontua baldin bada ere, ez dakit hika edo zuka egin behar dudan, gazte bati hika egitea eskatzen baitu hizkuntzak, edo guri bederen hala eskatzen zigun lehenago, baina hika hasiz gero ere ez dakit nik ez ote litzatekeen testu hau pixka bat ulergaitz gertatuko. Egia esan dezadan, niri ere zailago egingo litzaidake adizki guztiak ongi harrapatzea eta behar den maneran erabiltzea, lagun arteko hizkera mota honek bere zailtasunak erakusten baititu behin paper baten gainean zerbait apailatu nahi duzunean. Gainera, horrela hasiko banintz, eta hika erabiltzea erabakiko banu, aukera egin beharko nuke ondoren toka eta nokaren artean, eta ez da kontua inor ere mintzea hemen, neska bati hizkera mota honek eskatzen duen gisa egin behar baitzaio, hala nola mutil bati ere. Hortaz, bada, zukako forma hartuz gero, nire lehenbiziko zalantza konpondua gelditzen zait. Baditut zalantza gehiago ere, denak hizkeraren ingurukoak, baina ez ditut orain hemen aipatuko. Ordea, beste zerbait gaineratu nahi nuke: batzuetan, gazte, aipatzen ditudan goiti-beheiti hauetan behin edo behin usteketan edo ezjakintasunez itzuli zaidan gurasokeriaren bat ikusten baldin baduzu, espero ez zenuen doinuan edo gogoko izango ez zenituzkeen hitzetan —egia esan, hori gure adinekoei erraz gertatzen ahal zaigunez gaztigatzen dizut aitzinetik—, ez egin kasurik, eta ez norabaiteratu, ez du merezi eta, arrisku hori beti dago gainean. Gutun luze hau zuri egin dizut, baina aldi berean tartekotzat ere hartzen zaitut, zu eta zure adiskideek ez ezik, bizkarrean zuk baino urte batzuk gehiago dituztenek ere ongi ulertuko baitute, eta zuzen aditu, hemen diodan gehiena, zeren euskararen etxeko istorio hauek denen sorbaldak, gazteenak nola zaharrenak, markaturik utzi baitituzte, zein bere eran.

    Gazte ginenean, zure adinak, Benito Lertxundi kantariak[1] sentimentalak ginela esaten zigun, gazte sentimentalak, hori zioen, hamazazpi urteko gazte sentimentalak. Egia behar zuen izan zeren garai bertsuan Moustaki[2] izeneko kantari egiptoar batek ere —ez dut uste Lertxundi eta biak apropos eta nahita bat eginak ziren gai honetan— kantatzen baitzion, frantsesez honek, bere ahots marrantatuarekin, hamazazpi urteko neska eder bati: 17 ans, une femme, une enfant qui ne sait rien encore et découvre son corps que le soleil enivre et que la nuit délivre. Urte haietan, Bob Dylan[3] delako bati oholtzatik ahalik eta lasterren ateratzeko agindua eman zioten gitarra elektriko batekin ausartu zenean hegaz airean kantatu nahirik. Nola aldatu diren denborak. Jagger[4] ere orduan, dudarik ez, gazteagoa zen, ez zuen bilobarik eta orain baino jauzi handiagoak egiteko gai zen, guk geuk ikusi ahal izan genuenez. Egun haren gaua[5]!

    Orain ez gara hain gazte. Eta zuri begiratzen dizudanean, oroitzen naiz noizbait zure urteak izan nituela nik ere, eta zuri orain gertatzen zaizun gisa, nik ere orduan nire adinekoei zuk orain niri begiratzen didazun gisa behatzen niela: nola da posible adinez hain goratua izatea? Egunen batean zuri ere hala begiratuko dizute, denboraren joan eta etorriak gupida gabe egiten baitu bere lana, Otxandioko kanpo santuko sarreran dagoen, edo zegoen (ez naiz aspaldi pasatu handik), idazkiak ongi aski oroitaraziko dizun bezala.

    Zuri idatzirik ere, ez dakit irakurriko dituzun lerro hauek. Zeren uste baitut, nahiz agian ez naizen batere zuzen, ez duzula guk gure garaian irakurtzen genuen adina irakurtzen. Zuk, guk zure denboretan ez bezala, eskura baitituzu ordenagailuak eta sakelako telefonoak: beharbada hor idazten dituzu amaitu gabeko mezu kriptiko horiek, edo besterenak hartu, eta ezagutzen ez duzun norbaitekin bero-bero eginik elkarrizketa idatzi hotzean ibiltzen zara, izena mozorrotu ondoren, zu ere Euskal Herriko arratsalde goibeletan. Edo, nork daki, irakurle amorratua izan zaitezke, garai guztietan baitira liburuetara emanak eta liburuetatik iheska dabiltzanak. Azken batean, Moustakik hola akitzen zuen bere kantua, bere bizarreko ile zuri guztiak zuri begira: 17 ans, j’étais adolescent et je le suis encore en découvrant ton corps comme une fruit éclaté, comme un cri révolté. 17 ans, déjà, 17 ans, tu n’as que 17 ans, mon amour, mon enfant. Denak izanak gara, bistan da, gazte.

    Zure ikasketetan euskara erabili behar izan duzu, edo gutxienez ikasi. Agian etxean ere egin izan dizute euskaraz, edo ez, beharbada. Ikastolan ikasi behar izan baduzu (sobran dut behar hori?) lagunen bat izango duzu, seguru, edo adiskideren bat, euskara etxetik dakarrena. Zure kezkak ez dira, beharbada, euskararen ingurukoak. Baina zenbat aldiz ez duzu entzun zure inguruan, bada, euskara bultzatu behar dela, ikasi, gure nortasunaren ezaugarria dela, eta abar? Eta zenbat aldiz entzun duzu euskara gaur egun ongi dagoela, edo kontrakoa, arras gaizki eta baztertua? Zenbat aldiz entzun dituzu halako iruzkin kezkatuak hizkuntza honi buruz? Euskararen inguruan gauza asko esaten da, eta horietako anitz gehiegikeria hutsak dira, errealitatetik urrun direnak. Nik ere hemen esango ditudanetako batzuk, beharbada, zugandik urrun daudela pentsatuko duzu, baina ez dut uste, hala ere, gure herri zigortu honetan gertatzen denetik urrunegi dauden.

    Segur aski ere, zuk ez dakizu nola hasi ginen honekin, baina esan nahi dizut, nire adin direnak ongi aski oroitzen diren gisa, garai hartan, egun ez bezala beharbada, kezka handia genuela guk euskararekin. Garai ilunak ziren haiek gero! Orduan bai bagenekien ongi zer zen faxismoa, zer askatasun falta, hori baitzen orduan, hain zuzen ere, esan ezin zitekeen zerbait: askatasunik ez zela alegia. Hori da askatasunik gabeko herri batean ozenki esan ezin den zerbait, faxismoaren zama beldurgarria gertutik ikusi dugunok ederki ikasi dugun bezala. Garai hartan euskara nahi genuen gure hizkuntzatzat. Ordea, euskara gure hizkuntza izanik ere, orain dela zenbait urte, eguneroko bizitzan, gure hizkuntzaz ezin baliaturik bizi ginen, norabaiteratuak batzuetan, hori da kontua. Eta ez dakit nik gogoan duzuen nola hasi ginen aitzin hartan gure hizkuntza berreskuratu, hedatu eta plazara jalgiarazi nahian, jakite hegoek igoa, beste poeta hark ere idatzi zuen bezala, euskara noranahikoa nahi genuen aldi hartan: pentsatzen dut eskolan edo ikastolan norbaitek galdetuko zizula Lizardiri buruz zerbait. Eginkara izango zelakoan, ustez, brintxea eman nahi genion gure hizkuntzari. Euskara zapaldua baitzegoen Francoren garaian, zapuztua, debekatua eta baztertua, irakurle gaztea. Franco ez baitzen liburuetan Napoleon bezalatsu ikasi behar izaten genuen urruneko norbait, baizik zer egin behar genuen, zer ez, zer zegoen ongi, zer zuzen edo oker, egunero egunkarietatik oroitarazten zigun agintari hurbileko bat, gure bizitza osoa jaten zuen militar txiki, lodi eta bibotedun bat, uda aldean Donostiara etortzen zena. Ikusi beharko zenuke zer nolako harrera egiten zitzaion gainera hiriko karriketan! Euskara zangoperatua zen, urte haietan. Euskaldunoi ukatu egiten baitzitzaigun, gure baserrietako sasien artean ez bazen, edo baratzean porruak landatzen ari ginen bitartean egiten genituen otorduetan ez bazen, edo arto jorran denak aitzurrekin lerroan genbiltzala ez bazen, edo belarra higitzen udako hilabete beroetan gure orpoetan makurturik ez bazen, debekatu egiten baitzitzaigun, diot, hizkuntza zahar hau erabiltzea. Ezin ginen euskaraz mintzatu.

    Zeren Harri Aroko hizkuntza omen baita euskara, hala esan dizute behin baino gehiagotan. Harri Arokoa dela esan dizute gure eguneroko lanabesetan hiztegi zaharraren aztarnak utzi dizkigulako nonbait, horregatik dakigu Harri Arokoa dela. Harri Arokoa, zaharragoa ere izan baitaiteke, Harri Aroa baino zaharragorik baldin bada zerbait munduan. Eta Harri Arokoa izanik, hizkuntza honek ez zuen tokirik XX. mendeko hezkuntzan, isilpeka eta altxapeka ez bazen, ez zuen tokirik Punta Galeako golfean edo medikuen kontsultazioetan, ez zuen tokirik silizioaren gizartean. Ez zuen tokirik telebistako musika programetan, han la playa estaba desierta, mi carro me lo robaron eta holakoak bakarrik kantatzen baitziren, nola gaur egun asereje edo que la detengan!, es una mentirosa, kantatzen den. Baina orduan ez genuen aukeran beste botoian goenkalerik edo sorginen laratzik —eredugarri izan edo ez, hori beste kontu bat baita—, eta ez dakizu, zinez, zer tristea den gurdi baten ipurditik ibiltzea, ezin aurkituz, handik hona jenderik gabeko hondartza batean. Egun batzuk galdu nituen behin Ondarretan eta benetan nekosoa. Euskarak ez zuen lekurik. Ez zuen lekurik jantziak saltzen zituzten denda garestietan, eta ez burutik ere pasatu gero Maria Cristinan edo Hotel du Palais bezalako batean euskaraz mintzo zintezkeenik. Ez eta esne ahulaz hautsitako kafe ezdeus baten eskatzeko edo komunak non zeuden galdegiteko orduan ere. Ez zuen, alafede, ia-ia deustako balio.

    Harri Aroko hizkuntza hau harri artean, eta ez nanoteknologiak eskaintzen dizkigun marrazki miresgarri horien artean, mintzatzekoa baitzen: gehienez ere herrietako jaietan, bestetan, musean aritzen ginenean edo norbait esneketara edo urketara bidaltzen genuenean, halako uneetarako bakarrik gorde genuen altxor preziatu gisa. Eta herrietan ere nahiko lan: zenbat aldiz ez ginen atera lasterka Mikel Laboa kantatzen hasi eta poliziak plazan inguratzen gintuenean?

    Orain unibertsitatean ikasteko aukera duzu zuk, euskal gazte horrek, baina ez da izan beti hola. Eta euskaraz ikas dezakezu, dena ez bada ere, zenbait gauza bederen. Baina garai hartan euskarak ez zuen tokirik unibertsitatean, besteak beste unibertsitate publikorik ez zelako (horregatik joan behar zuen jendeak Salamancara, estudiante tunante gisa), eta ez zuen tokirik irrati-telebistetan, horretarako adina ere balio ez zuelako. Santo Tomas egunean entzun zitekeen euskara, tomate eta sagarren artean, pues, eguberrietako oiloa erostera joaten ginenean. Bertsoetan ere, bertsoak kantatzeko orduan erabil zitekeen euskara, eta hortaz, bertsolari guztiak, Otaño, Xenpelar eta Txirrita bera ere, euskaraz aritzen ziren, zerbaitengatik izango da hori. Eta Aitorren hizkuntza zaharrean kantatzen zieten etxetik atera eta, euskara bizkarrean, lan eskeak bultzaturik urrunxko joaten ziren baserritarrei:

    Iritxi da orduba

    joan bear dezuna,

    badakizu ait’amak

    emen dauzkatzuna;

    ez dezazula aztu

    gaur neri entzuna,

    itz baterako au da

    eskatzen zaizuna:

    Izan zaitez non-nai ta

    beti euskalduna.

    Bertsolariak, eta apaizak ere batzuetan. Apaizak bakarrik, ez apezpikuak (alta, ez da apezpikurik lehenik apaiz egin gabekorik!). Apaizak, erlijioak ongi zedarritutako tradizioan oinarriturik, euskaraz aritzen zitzaizkigun aldaretik haien euskara batu halamoduko hartan, batez ere Elizak bere berrikuntzak egin zituenean eta jendearekiko harremanak pixka bat eztitu zituenean, liburuetan irakurri duzun

    Enjoying the preview?
    Page 1 of 1