Discover millions of ebooks, audiobooks, and so much more with a free trial

Only $11.99/month after trial. Cancel anytime.

Euskara batuaren ajeak
Euskara batuaren ajeak
Euskara batuaren ajeak
Ebook253 pages3 hours

Euskara batuaren ajeak

Rating: 0 out of 5 stars

()

Read preview

About this ebook

Euskara Batuak ia hogeita hamar urte bete ditu, Arantzazun, bere kasa oinez hasi zenetik. Garai hartan erabaki ausartak hartu ziren, lau literatura euskalkiak batzeko ahaleginetan. Hogeita hamar urte pasatu eta gero, praktikan bi euskalki aurkitzen ditugu, ez lau: Iparraldekoa eta Hegoaldekoa; bata frantsesak mende samarrean hartua, eta bestea espainolak erabat higatua. Berandu baino lehen, beharrezkoa zen lemari kolpe zuzentzaile bat eragitea. Horretara dator Euskara Batuaren ajeak izeneko liburua.
LanguageEuskara
PublisherAlberdania
Release dateMay 5, 2020
ISBN9788498685992
Euskara batuaren ajeak

Related to Euskara batuaren ajeak

Related ebooks

Reviews for Euskara batuaren ajeak

Rating: 0 out of 5 stars
0 ratings

0 ratings0 reviews

What did you think?

Tap to rate

Review must be at least 10 words

    Book preview

    Euskara batuaren ajeak - Ibon Sarasola

    HITZAURREA

    Hiztegi hau ez da kontsulta liburu bat. Areago, ez nuke esango hiztegi bat denik. Kontakizun edo poema gisa ikusten dut, hau da, hasi eta buka irakurri behar den gauza gisa. Eta horrelako obrek irakurlearengan sortzen duten arima egoera berezi horren bila noa ni ere. Hurrenkera alfabetikoa, Bernardo Atxagak alfabetoaren arabera antolatzen dituen kontakizunetan bezala, ez da literatura teknika bat besterik. Nire ustez alfabeto ordena da, gurpilarekin batera, gizadiaren historiako bi asmakizun nagusietako bat; nolatan ez baliatu hain lanabes ahaltsuaz?

    Obra osoak eragiten duen arima egoera edo zirrara, beraz. Esan didatenez, bi aldiz irakurtzen denean ematen du idazlan honek berea, elkarri eragiten dioten leitmotiv askoren bidez bilbatzen diren kontakizun edo poema luzeak bezala. Horretara bultzatzen zaitut, bada, irakurle. Gero, osotasunari antzeman eta gero, erabil dezakezu hiztegi moduko hau kontsulta liburu gisa, edo testuan barrena nabigatzeko ik.-ak erabiliz.

    Bestalde, etsenpluen liburua da hau. Hots, aukeratu diren hitzak, adibidez hautatu dira, duela hilabete ba­tzuk Kutxa Fundazioak argitaratu zidan Euskal Hiztegia-n azalpen bat behar duten milaka hitzen artetik. Agian, irakurle, zail gertatuko zaizu hemen ematen diren argibideak eta argudioak hemen agertzen ez diren hitzei aplikatzea. Horrela bada, fida zaitez nitaz eta jakizu ildo beretik doazela denak, izpiritu berak gidaturik, hemengoak eta hangoak.

    Orobat, Euskara batuaren ajeena baino, Euskara batuko hitzen ajeena da hiztegi moduko hau. Hots, alde batera utzi ditut ia erabat joskera hutsak, huts horiek, euskara batuarenak baino areago, euskararenak berarenak direlako, eta badaudelako horrelakoei buruzko liburuak. Ezagutzen dudan onena Miren Azkareteren Hobekuntza ikastaroa da. Tamalez, oraindik ez da argitaratu, baina, eskuragaitza bada ere, ez da ezin eskuratuzkoa.

    Izpiritu bat idatzi dut zenbait lerro gorago. Zein izpiritu? Euskararen batasunarena eta txukuntasunarena. Bigarren mailako aldeak baztertuz gero, bi euskalki ditu gaur egun euskarak: Iparraldekoa bat, frantsesaren eragina nabari duena; bestea, Hegoaldeko euskalkia, errotik espainolaren mende dagoena, eta askoren aho-lumetan beste ezer baino gehiago chicano moduko¹ bat dirudiena. Gainera, itxura denez, berariaz bultzatzen da zenbait elkartetatik txikano moduko hori euskara tekniko gisa, kontuan hartu gabe, jokabide hori, gehienera jota ere, gaurko asea eta biharko gosea besterik ez dela. Nire ahalegin nagusia hau izan da: bi euskalki horien batasuna egiteko, dagoen bide bakarra erakustea. Bide bakarra 1968ko batasunaren ildotik, gaur egungo bide errealista, egungo egoera soziolinguistikoa ahazten ez duena-rekin zer ikusi gutxi duen ildotik hain zuzen. Zeren etsita bainago, batasuna hezurmamitu genuen belaunaldiko jendeak, batasun hura orain egin behar bagenu, arri eta erri idaztea bultzatuko genukeela: ahaztua dugu Iparraldea ezin baztertuzko kontua dugula, are Hegoaldean euskarari beregain iraunarazteko.

    Eta euskararen txukuntasunaren izpiritua. Ez dut uste hurrengo orrialdeetan proposatzen ditudan irtenbide nire ustez txukunago horiek zailagoak direnik, hiztun garbiarentzat bederen. Zeren hizkuntzaren berezkotasunaren eta naturaltasunaren bila ibili bainaiz, ahaleginean. Naturaltasuna falta zaie egungo hitz berri askori. Eta naturaltasuna falta zaie, besteak beste, Hegoaldeko euskara mendean daukan espainol mota oso snob-a delako. Azken bolada honetan, esaterako, dena da escenario espainiar politikoen ahotan; eta, jakina, gure hedabideetan ere hasi dira agertzen eszenatoki xelebreenak. Alde horretatik, seguru nago Espainiar Akademiako F. Lazaro-ren El dardo en la palabra irakurri, eta han esaten direnak aintzat hartuko bagenitu, gure euskara hobea izango litzatekeela, gure erdara hobetuko baikenuke.

    Dena dela, naturaltasuna gorabehera, ikusten dut hemen proposatzen diren gauza asko eta askok, ahalegin berezia, ahalegin gogorra eskatzen diotela euskaldunari. Eta beldur naiz nire belaunaldia ez dagoela horrelako ahalegin bati ekiteko prest. Ez gara dagoeneko gazte, eta aski konforme gaude; gainera funtzionario edo bihurtu gara, seme-alabak ditugu eta berrogeita hamarren bat urte ez da adin egokiena gauza berriak ikasteko eta, batez ere, ohiturak aldatzeko. Lekukotasunak ditut, 68ko batasunean, adin batetik goragoko jendeak, azken buruan, horrelako arrazoiengatik egin ziola muzin batasunari: nola hasiko zara berrogeita hamar edo hirurogei urterekin hitz hatxedunen zerrenda ikasten eta zarete bezalako xelebrekerietara ohitzen? Izan ere, gero eta zuzenagoak iruditzen zaizkit aspaldi irakurri nituen Max Plank fisikari handiaren hitz hauek: egia bat ez da garaile ateratzen aurkariak bairatuz eta haien begietako lotura eroraraziz, baizik eta, batez ere, azkenean aurkari horiek bata bestearen ondotik hilez doazelako eta belaunaldi berria egia onartuz doalako. Fisikan hori gertatzen bada, atera kontuak.

    Baina 68ko batasunean nabari zen belaunaldi berri haren kidekorik ez dut gaur inon ikusten, belaunaldi gisa bederen. Bilduko eta akuilatuko ahal ditu liburu honek, bere exkaxean, bigarren batasun honen aldeko gazte guztiak, zernahi adinekoak diren!

    Bestalde, hemengo proposamenak ez dira denak orain­txe bertan eta egoera guztietan aplikatzekoak. Esaterako, irakurlea ohartuko da liburu hau ez dagoela erabat bertako proposamenen arabera idatzia. Egungo euskara batuan ere hitz guztiak ez dira berdinak, euskarak menderatzen duen hiztunarentzat bederen. Nik —eta antzeko zerbait gertatuko zaizu zuri ere, irakurle— semeekin hitz eginez erabiltzen ditudan hozkailua eta aterkia, esa­terako, ez ditut inoiz aitarekin erabili; dut, ezta semeekin ere, eta ezta ere, oraingoz, beroki, baina saiatzen naiz biok erabiltzen jendaurrean, jendaurre anonimoan; metrailadore edo oliba, jendaurrean ere ez nituzke esango, baina ez nuke besterik idatziko; berezilari, aldiz ez dut inoiz inongo egoeratan erabiliko, ez ahoz ez izkribuz, hori uste dut bederen orain. Ene iduriko, nire proposamenen artean ez dago bat bakarra, idatziz bederen, inoiz ezin erabiltzeko modukorik. Gero gerokoak. Baina ez dezagun ahaz gure eskola eta hedabideen indarra, askok uste duten —edo aitzakia gisa esaten duten— baino askoz handiagoa dela: batetako bezalako izugarrikeria bat halako neurrian zabaldu zuten eskola-telebistek edozer gauza gizartera dezakete. Horretarako borondatea baldin badute; edo nor denak —aginte politikoak—, bere erantzukizunari atxikiz, plangintza baten barruan horretaratzen baditu.

    Ibon Sarasola

    P.S. Bi laburdura bakarrik erabili ditut: OEH —Orotariko Euskal Hiztegia; han aurkituko ditu irakurleak liburuan besterik gabe aipatzen diren lekukotasunak— eta DBPT —EDILIk eta Haize garbiak 1975ean argitaraturiko Dictionnaire Basque pour tous. II. Français-Basque hiztegia—. Bestalde, behin baino gehiagotan aipatzen dudan erabilera sektoriala zer den motore sarreran, 44. oin oharrean, 142 orrialdean azaltzen da.


    1 Chicano-a ingelesa ongi menderatu gabe ulertzen ez den espainol mota da, Estatu Batuetan erabiltzen dena, tinajera muerta vacuando carpeta edo te llamo atrás bezalako esaldiak dituena. Horrela besterentzen den hizkuntzaren hurrengo urratsa heriotza izaten da. Mestizaia delakoa beste gauza bat da, eta maila eta egoera bertsuan dauden bi hizkuntza edo kulturaren artean soilik gerta daiteke. Bestalde, bada La cultura vasca izeneko libelo bat —hala esaten dio egileak—, interesgarria eta osasungarria oso, besteak beste espainolarekiko morrontasun hori, eta beherago aipatzen dudan naturaltasun falta, salatzen dituena. Interneten eskura daiteke.

    euskara batuaren ajeak

    "Nola esaten da erdarazko presentar euskaraz. Nik uste dut gaur galdetuko bagendu Euskalerri guztian barrena, alde ontan presentatu, presentau edo orrelako gauzak entzungo genituzkeela. Eztakit beste aldean zer esango liguketen. Baina esate baterako, Lardizabalek beti eta beti aurkeztu esango du. Beraz, or aurkeztu-ren alde nago. Eta ni galdetu eta itaundu-ren alde nago. Alegia, Bizkaiko autore zarretan ezpaita bein ere preguntadu-rik, edo gutxitan beintzat, agertzen. Eta orregatik euskal-liburuak alde askotatik eredu obeak ditugu itz kontuan ere, gaurko izkera baiño".

    K. Mitxelena

    abaniko. Hitz honek ez du euskaraz inongo tradiziorik eta espainolez soilik erabiltzen da. Euskal kidea, haizemaile, Larramendik eta Txomin Agirrek erabiltzen dute, eta aski gertu dago éventail frantses ordainetik. Abanico de posibilidades eta irudizko kidekoentzat, jakina, beste hitzetara jo behar da, aukera-ra, esaterako.

    abantaila hartu, kendu. Espainolak eragindako esapide hauen arrastorik ez dago gure tradizioan. Halere, euskara batuko testuetan ez ezik hiztegiren batean ere aurkitu ditugu. Egunkaria-ren estilo liburuak zuzen esa­ten duenez, abantaila hartu, kendu euskaraz, aldea hartu, kendu esaten dira.

    abenduak 20an. Euskaraz, hori, abenduaren hogeian esan da beti. Gerra aurrean, Hegoaldean Abenduak hogei joskera hasi zen erabiltzen, gaur, abenduak hogei, bilduko da epaimahaia bezalako joskeretan, Euskaltzaindiaren 37. gomendioan adierazten denez, erabil daitekeena. Baina gaur egun, gomendio horretan salatzen denez, beste joskera batzuk ari dira hedatzen, euskara gaiztokoak direnak: abenduak hogei egin zuten bilera, euskaraz abenduaren hogeian egin zuten bilera esaten denaren ordez, abenduak 20tik 27 arte izango da ikastaroa —euskaraz abenduaren 20tik 27a arte— edo datorren abenduak 20 egingo dugu bilera —euskaraz datorren abenduaren 20an.

    abiadura handiko trena. ik. hirugarren eranskina 216 orrialdean. Bestalde, abiadura-ren izurria —hasieran diziplinaz, gero oso sartua dagoelako hedatu dena—, kostata gaindituko bada ere Hegoaldean, desegokikeria horren lekukotasuna utzi behar dut, K. Mitxelenarekiko leialtasunez besterik ez bada.

    Gure irakasleak zioen bezala, abiadura, fisikako kon­tzeptu gisa erabil daiteke, baina esanahia ez du v, hots, velocidad / vitesse, baizik eta mv, non m masa baita. Ildo horretatik, Hegoaldean ventaja que se toma para saltar, carrera que se toma para andar o saltar eta antzekoez azaltzen dute abiadura hitza hiztegigileek, hots impulso gisa, ez velocidad-en kide. Eta Axularren ofizialeak abiadura handia daramala, pontuak husu eta laster emaiten tuela hura, abiadura-ren aldekoek velocidad-tzat hartzen dutena, areago da S. Pouvreauren il marche à grands pas beste ezer baino.

    Dena dela, Axularren abiadura horrek ez du zer ikusi handirik velocidad / vitesse kontzeptu fisikoarekin, hau bi neurgairen —espazio jakin baten eta hura ibiltzeko ematen den denboraren— arteko erlazioa baita. Eta, bistan da, -dura atzizkia ez da egokiena erlazioak adierazteko, askoz ere egokiagoa da horretarako -tasun. Atzizki hori dago, espainolezko velociDAD-en ez ezik, alemanezko GeschwindigKEIT-en, eta orobat frantsesezko vitesse-en ere: jakina denez, -esse atzizki zaharrak geroagoko -té-ren betekizuna izan zuen XVI. mendea arte, bellesse zaharra /beauté berria bezalako bikoteek erakusten dutenez; vitesse-ren kasuan forma zaharra ez zen eraberritu, eta bere hartan heldu da guganaino.

    Gainera, abiadura, Iparraldean¹¹, gure hasiera, abiatzea-ren kide da, eta, hortaz, Euskal Herri osoari begira nahasgarria gertatzen da velocidad / vitesse gisa sartu nahi izatea estandarrean. Lastertasun alde txar horietatik guztietatik libre dago.

    abiazio. Hitzak ongi eratuak behar dutela izan eta antzeko kezkak dituzten filologo ustekoei komeniko zaie jakitea, abiazio, esaterako, edozein moduz eratua dela. 1863ko idazlan batean La Landelle delako batek dioenez, berak eta Ponton d’Amécourt-ek hitz sail bat sortu zuten frantsesez, gogoak eman zien eran², latinezko avis hegazti oinarri harturik, hegan egin eta eratorriak adierazteko: avier, aviable, aviablement, aviation, aviateur. Gero, azken biek arrakasta izan zuten, espainolera igaro ziren, eta hor dugu zenbaiten euskaran abiazio. Hegazkintza gaizki eratua dagoela? Litekeena da, baina ez, alajaina, aviation bezain oker: aitzakia hobea bilatu beharko du abiazio zaleak. Ez duela hegazkintza-k tradiziorik? Hori beste gauza bat da; dena dela, abiazio-k ere ez du. Bestalde, abiazio ez da nazioartekoa: latin hizkuntzetatik eta ingelesetik at ez da inon erabiltzen. Hortaz, prezio berean, nik bederen nahiago dut hegazkintza.

    abioneta. Kontuz ibili behar da hiztegi elebidunekin. Esate baterako gaztelania-frantses / frantses-gaztelania hiztegi gehienetan avioneta-ren frantses kidetzat avionnette ematen da, eta horregatik agertzen bide da Elhuyar elebidunean abioneta, Egunkaria-ko estilo liburuko iritziaren kontra. Nolanahi ere, frantses baten­tzat avionnette ez da ezer, eta, hortaz, Iparraldeko euskaldun batentzat abioneta ez da ezer. Izatekotan, frantses hiztegi onek dioten bezala, Hego Ameriketako taxi moduko hegazkin txikiak izendatzen dituen hitza da avionne­tte delakoa. Avioneta espainol hitza da, Ipar eta Hegoaldeko euskaldunak bereizten gaituena. Dena dela, batek baino gehiagok argudia dezake berdin dela hori, hizkuntza aberasteko bide bat denez gero. Nik, egia esan, nahiago dut ingelesak edo alemanak bezain pobrea izan eta horiek bezala kirol hegazkina, turismo hegazkina erabili, lapurtutako hitzez aberats agertu baino.

    abolitu. Hitz hau egokia da oso euskal terminologiak duen arazo latzenetako bati buruz jarduteko. Abolitu ez da nazioartekoa: latin hizkuntzetatik eta ingelesetik kanpo ez dago hitzaren aztarnarik. Bestalde abolitu-k ez du euskaraz inongo tradiziorik: Leizarragagan soilik agertzen da, frantzesezko abolir itzultzen duenean; hortik aurrera inoiz ere ez, ez testuetan, ez hiztegietan. Iparraldean, hitzaren zentzu teknikoarentzat, hain zuzen, ezeztatu erabiltzen dute, eta aspaldidanik: M. Ricaren Traduction en Basque de termes politiques sous la Revolution (ASJU 1975) artikuluan, 1789 urteko testu bat jasotzen duen A eranskinean gure kolonietan ezeztatua izanen da moroen esklabotasuna irakurtzen da. Harrezkeroko lekukotasunak, Duvoisin, Iraizoz, Zerbitzari, Leon, Lafitte eta Villasanterenak OEH-n biltzen dira, eta Herria aldizkarian ere behin baino gehiagotan aurkitu dut hitza erabilera horretan.

    Gure hainbat terminologok, aldiz, hau esaten dute: erdaraz —hots espainolez— abolir, abrogar, anular, cancelar, derogar, invalidar, rescindir, revocar, suprimir eta abar daudela, zein bere esanahi zehatzarekin, eta euskaraz ere, termino zehatzak behar ditugula horien ordaintzat. Bat nator horrekin, baina azter dezagun, adibide gisa, abolir bera. Espainolak eta frantsesak latinezko abolere-tik hartzen dute; abolere horrek, Le Robert. Dic­tionnaire historique de la langue française-k dioenez détruire, anéantir edo faire perdre le souvenir de esan nahi du. Frantsesez, duela 600 urte edo, hartzen denean, erlijio arloan erabiltzen da lehenik, gero abolir un crime, hots, errudunari barkatu esapidean batez ere; supprimer irudizko zentzuan Rabelais-engan agertzen da dagoeneko, eta lehenagotik détruire adieran erabiltzen da…

    Ez du gure ezeztatu-k historia hain bihurria, OEH-n ikus daitekeenez. Eta halere, frantsesez (eta, orobat, espainolez) abolir-ekin egin dutena, hots, hizkuntza juridikoan hitzari esanahi zehatz samarra —zehatz samarra— abenikoz edo egiunez eman, ezin omen dugu guk ezeztatu-rekin egin. Guk ere hor ditugu indargabetu, baliogabetu, ezereztu, ezeztu, deuseztu, deuseztatu, deusetaratu, hutsaldu, suntsitu etab. etab., alor teknikoan egiunezko zehazte baten eske. Eta horrelakorik egiten ez bada, ez da horretarako diru baliabideak falta direlako. Egia esan, ez al da irrigarria, erakundeek-eta hainbeste milioi izendatu hizkuntza egungo beharretara egokitzeko, eta abolir-en euskal kidetzat abolitu aukeratzea? Horretarako ez da semaikorik behar, hori baita, tamalez, berez datorrena. Ez al da egokiagoa, txukunagoa eta, luzarora, are merkeagoa ezeztatu, hizkera juridikoko abolir-en zentzuan egiunez —ez hain arbitrarioki, gorago ikusi dugunez— zehaztea? Eta ez al du gogoeta honek balio beste hainbat eta hainbat euskal hitzentzat?

    afekto. Frantsesezko eta ingelesezko affection-en kide espainola da, hots, espainolez afecto / afección bereizten badira ere, ez da horrelakorik gertatzen frantsesez, ez ingelesez. Euskaraz afekto nahiz afekzio zaharkitutzat jo behar dira. Iparraldean afekzione, eta areago afetzione aldaera, erruz erabili da, batez ere bigarren mailako autoreen artean, baina ez dago mende honetako adibide bakar bat; horren ordez maitasun, atxikimendu, amodio, eraspen erabiltzen dituzte orain, antza.

    Hegoaldeko kidea, afekto, gutxiago erabiltzen da eta XIX. mendearen hasieran desagertzen da euskara idatzitik; maitasun, txera eta kidekoek ordezkatu dute. Afekto-ren aldean, ordezko hauek motz geratzen zaizkionari gogoratu nahi nioke espainolezko con todo mi afecto, ingelesez with all my love dela besterik gabe. Orobat gogoratuko nioke, hizkuntza bateko hiztunari, beste hizkuntza batek menderatzen duenean, motz gertatzen zaizkiola bere hizkuntzako hitz gehienak.

    afekzio. ik. afekto.

    afinatu. Musikako adieran, espainolezko afinar, fran­tsesez accorder da, eta tune ingelesez. Euskaraz tradizio hoberena duena, bere urritasunean, gozatu da; afinatu-k, jakina, ez du inongo lekukotasunik. Gozatu templar dela, eta ez afinar? Espainola alde batera utziz gero, kea bezala sun­tsitzen da eragozpena: musikan, templar eta afinar, biak, accorder dira frantsesez, eta biak tune ingelesez…

    afitxa. ik. klitxe.

    A Koruña. ik. bosgarren eranskina, 247 orrialdean.

    alaka. Inguruko erdaretan bisel / biseau esaten denaren euskal ordaintzat alaka proposatzen da hiztegi lan batzuetan. Oso ongi iruditzen zait ahalegina, baina ez dut uste ordain egokiena hautatu denik. Alaka-k, OEH-n ikus daitekeenez, ez dago garbi zer esan nahi duen, eta gainera ez du inongo tradiziorik; ezkerreko poltsikotik ateratako ordaina da beraz.

    Horrek ez du esan nahi automatikoki-edo baztertu behar denik, baina bai baztertu behar litzatekeela egokiagorik balego. Eta badago: lantzer. Hitz hau Lhanderen hiztegian agertzen da, biseau esanahiaz, eta azpisarrera gisa lantzerka en biseau. Gainera testuen lekukotasuna du, bat bakarra dakidanez, baina ez nolanahikoa: P. Lafitteren estalgiak bazituen bertze hiru [mihi], gainbeheiti lantzerka ahopildurik (Gure Herria 1924, 394), hots, biselean janak.

    Ildo beretik biselar-en ordain gisa alakatu proposa daiteke, eta hori egiten dute alaka proposatzen dutenek. Baina alakatu-k, tradizioko agerraldi guztietan, beste gauza bat esan nahi du, kexatu-ren kide da; lantzer-en bidetik lantzertu asma daiteke, baina egokiagoa irudi­tzen zait, erreala denez gero, lantzerka ahopildu esapidea.

    aldaki. Hitz honen tradizioa mende honetakoa da: Lizardi, Orixe, Erkiaga, P. Altuna. Baina horientzat kopia-ren kide da. Azken urteotan, ordea, auskalo nondik, barra-barra hasi da agertzen zenbait idazleren artean erdarazko variante-ren kide gisa, kontuan hartu gabe, horri, euskaraz, tradizio hoberenaren arabera, aldaera esa­ten zaiola: Lopez Mendizabal, Orixe, Villasante, Mitxelena etab.: Mitxelenaren Euskal hitzen aldaera guztiak esaldian esaterako.

    aldundi. ik. lehen eranskina, 193 orrialdean.

    aleazio. Espainolez aleación dena, alliage da frantsesez, aliatge katalanez, alloy ingelesez, lega italieraz, Legierund alemanez, eta horren antzekoak beste germaniar hizkuntzetan. Nik,

    Enjoying the preview?
    Page 1 of 1