Discover millions of ebooks, audiobooks, and so much more with a free trial

Only $11.99/month after trial. Cancel anytime.

Obabatiko tranbia: Zenbait gogoeta azken aldiko euskal literaturaz. 1989-2001
Obabatiko tranbia: Zenbait gogoeta azken aldiko euskal literaturaz. 1989-2001
Obabatiko tranbia: Zenbait gogoeta azken aldiko euskal literaturaz. 1989-2001
Ebook86 pages59 minutes

Obabatiko tranbia: Zenbait gogoeta azken aldiko euskal literaturaz. 1989-2001

Rating: 0 out of 5 stars

()

Read preview

About this ebook

"Zergatik idatzi dudan liburu hau, zein helbururekin? Nik ere, jende askok bezala, zalantzak ditut literaturaren zergati eta zertarakoez; ez dakit literaturak ezertarako balio duen, bai ala ez. Izan ere, bizio edo grinatzat hartzen dut nik literatura, eta ez erabilgarritasun morala edo politikoa duen zerbait balitz bezala. Eta zertarako bizioak, zertarako grinak (zertarako bekatuak), haietaz hitz egiten ez bada? Irakurtzeak eman dezakeen plazerra zabaldu egiten da irakurritakoa norbaitekin partekatu eta eztabaidatu baldin badaiteke. Bai: maite dut literaturaz hitz egitea, bizioaren bizio hori (metabizio hori). Eta, hein handi batean, hori da liburu hau (hori izan nahi luke): adiskideekin izandako hainbat elkarrizketaren emaitza eta balizko irakurlearekin elkarrizketa berri bati ekiteko saioa". Katedrarik gabeko aulki txiki batetik idatzita dago liburu hau, ez da kritikari profesional batek egina, ez da lan unibertsitarioa, autorea ez da liburuei argazkia atera eta historiaren izozkailuan sailkatzen dituen horietarik. Eztabaidarako oinarri eta, aldi berean, memoria-ariketa izan nahi du liburuak, baina, batez ere, "triunfalismoa" deitzen dugun pozoi horrentzako antidoto egokia. Zazpi begirada ageri dira liburuan -izan zitezkeen gehiago- mende bukaeraren bueltan denon artean ehun dugun euskal letren tapizari azpildurak arakatzeko.
LanguageEuskara
PublisherAlberdania
Release dateMay 5, 2020
ISBN9788498685756
Obabatiko tranbia: Zenbait gogoeta azken aldiko euskal literaturaz. 1989-2001

Related to Obabatiko tranbia

Related ebooks

Reviews for Obabatiko tranbia

Rating: 0 out of 5 stars
0 ratings

0 ratings0 reviews

What did you think?

Tap to rate

Review must be at least 10 words

    Book preview

    Obabatiko tranbia - Xabier Zaldua

    Sarrera gisa

    Zenbaiten ustez, euskal literatura une ezin hobean dago. Gailurra jo dugu, edo gailur bat behintzat, bai kalitatearen, bai argitarapen kopuruaren ikuspuntutik. Hitz bat entzuten da askotan: homologazioa. Euskaraz idatzitako liburu ba­tzuk best-seller kategoriatik gertu dabiltza, edizio piloari begiratzen badiogu behintzat, eta Durangoko Azokako egoitza txikiegi geratzen da urtero, hara hurbiltzen den jende saldoa hartu ezinik. Gure letren osasun ezin sendoagoa nabarmentzen du, behin eta berriz, Euskadi Sarietako ekitaldi ezin dirdaitsuagoak, eta, bestalde, gure literatura –eta, bide batez, gure kultura– simulakroa ez dela frogatzen du, antza, Bost idazle Hasier Etxeberriarekin berbetan elkarrizketa liburu ederrak. Eta, jakina, Unai Elorriagaren SPrako tranbia nobelari emandako Espainiako Narratiba Sari Nazionalak puztu egin du gure letren gaineko triunfalismo moduko hau.

    Bitxia da, baina mundurik onenean bizi garela uste edo, behintzat, aldarrikatzen duten Pangloss doktorearen emuluak, hainbat Kultura sailetako politikariak, kazetariak, argitaratzaileak eta idazleak eurak izan ohi dira. Lehenengoek, jakina, halako adierazpenekin eutsi egiten diote dauzkaten botoak atxikitzeko edo berriak eskuratzeko itxaropenari; kazetariek zer edo zerekin bete behar dituzte egunkari-orrialdeak eta emisio-orduak, molestia handirik eragin gabe hain zuzen ere; eta argitaratzaileak eta idazleak, zer esanik ez, produktu bat saldu beharrean daude. Ezin haietaz askorik fidatu, beraz.

    Hala eta guztiz ere, noizean behin, beste ahots batzuk datozkigu festa hondatzera. Matías Múgicaren libeloa desa­tsegin samarra izan zen, eta, gainera (bekatuen artean bekatu), inperio zapaltzailearen hizkuntza zitalean eman zuen argitara; baina egia berdadero batzuk esaten zituen, behin­tzat, eta (ez dakit zein puntutaraino baina) eztabaidarako aukera eskaini zuen. Beste adibide bat: Bernardo Atxagak Bilboko Bidebarrieta liburutegian eman zuen hitzaldi famatuan, zati txiki batean baino ez zuen hitz egin euskal kulturaren egoera tamalgarriaz, eta, hala eta guztiz ere, sekulako oihartzuna izan zuen (halakoak entzutea oso ezohikoa den seinale). Pello Lizarralde, bestalde, Larrepetit bere azken eleberria zela-eta egin zizkioten elkarrizketetan euskal literaturaren orainaz tonu kritikoan mintzatu zen, halakoak esanez (besteak beste): oraindik txapela kendu gabe ari garela uste dut, topikoetan oraindik oso arituak gara eta uste dut ausardia falta zaigula. Beste literatura batzuetan aspaldian egin diren pausoak hasi gara egiten, baina ez dugu oraindik nahikoa egin eta, horregatik, oso gauza kostunbristak egiten dira. Patxi Zubizarretak ere, 2001eko elkarrizketa­ batean, ezin argiago hitz egin izan du egungo euskal literaturaren egoerari buruz: Nik uste dut euforiarako arriskua dugula, bertan goxo egiteko; orain modan dago esatea oso ondo dagoela, beste literaturen aldean ez duela ezer inbidiatzekorik… Nik, hala balitz ere, ez nuke esango. Kanpoan bai, akaso: euskaldunok barregarri ez gelditzearren, edo optimistago agertzearren… Irakurle moduan badaude lan ba­tzuk bereziki erakartzen nautenak, jakina. Baina oraindik hu­tsune asko dago, nire ustez. Irakurle moduan ez naiz guztiz aseta sentitzen, eta hori ez zait gertatzen soilik euskal literaturarekin. Karlos Linazasororen iritzia are ilunagoa da: Haur eta gazte literaturara pasatu gara denok bat-batean, eta susmoa dut badakidala zergatik den. Inor gutxi ausartzen da nobela taxuzko bat egiten, edo ipuin liburu landu bat, edo poema bilduma jaso bat. Saioa eta antzerkia hil zori gordinean dauzkagu aspaldidanik, eta bost axola digu, jakina. (…) Merkatua krudela da, eta gure herria ez dago oraindik, tamalez, literatura handietarako prestatua. Guztiontzat da errentagarriago, beraz, literatura-lan errazak (umetuak esango luke nik dakidan batek) idatzi, argitaratu eta irakurtzea. Irtenbide eskasa eta kaltegarria inondik ere, baina ez gaitezen engaina: horri esker mantentzen da tinglado hau guztia zutik. Gure literatura, beraz, egoera fiktizio batean bizi da, premiazkoak ez ditugun liburu-zutabeen gainean euskarritua. Eta hau guztia ez legoke gaizki, beste pauso garrantzitsu eta arriskutsuagoen atari balitz. Baina ez da horrela gertatzen, eta gure literatura azpi-izateko bidean doa.

    Niri, egia esan, atseginagoak iruditzen zaizkit iritzi ezkor hauek, triunfalismoei beldur diedalako, eta, ziurrenik, botila erdi husturik ikusteko ohitura duten horietakoa naizelako, baita ere: pesimista ez banintz, ziur nago, ez nuke bizitzaz (eta literaturaz) hein berean gozatuko.

    Dena dela, liburuxka honek badu loturarik nik neuk, irakurle gisa, euskal literaturarekiko izan dudan harreman kulunkariarekin. Euskal literatura, lehenik eta behin, izen zerrenda bat izan zen niretzat, OHOko eskuliburuetakoa alegia; abade zerrenda bat, erantsi beharko nuke, eta ez bereziki interesgarria: idazle horien bizitzek ez ziruditen oso kitzikagarriak (Lauaxetaren fusilamenduaren pasadizoa kenduta, agian), eta are gutxiago idatzi zituzten lanek. Batxilergoan gauzak pixka bat aldatu ziren, orduan hasi baikinen, institutuan, euskal literatura irakurtzen. Zorte txarra izan nuen baina, zeren eta: zer egin zezaketen Peru Leartzakok edo Kresalak garai horretantxe –eta, jakina, gaztelaniaz– deskubritzen ari nintzen Julio Cortázar edo Italo Calvinoren ondoan? Ezer gutxi. Euskal literatura kutxa ilun bat bihurtu zen niretzat; banekien hor zegoela, gauzak gertatzen zirela barruan, baina ez nion kasu handirik egiten.

    Niretzat, euskal literaturarentzat bezala, 1988. urtea mugarri izan zen. Badakit mundu guztiak irakurrita zeuzkala ordurako Obabakoak liburuko ipuinak; aitortu beharrean nago, nik, garai hartan, Atxaga idazlea zela jakin arren, ez nuela haren ipuin bakar bat ere irakurri. Liburuak izan zuen harrerak, kasu honetan bai, erostera eta are irakurtzera bul­tzatu ninduen, eta, zer esango dut: liluratuta utzi ninduen. Eta horri esker hasi nintzen, parentesi luze horren ondoren, euskal literatura irakurtzen: Narrazioak, Azukrea belazeetan, Akaso, Hamaseigarrenean aidanez, Babilonia, Saturno… Batzuk atseginago izan nituen, eta beste batzuk ez hainbeste, jakina, baina inportanteena niretzat, irakurle nintzenez gero, euskarazko produkzioari men egiten hasi nintzaiola izan zen, gero eta grina handiagoz

    Enjoying the preview?
    Page 1 of 1