Discover millions of ebooks, audiobooks, and so much more with a free trial

Only $11.99/month after trial. Cancel anytime.

Humanitatearen une gorenak
Humanitatearen une gorenak
Humanitatearen une gorenak
Ebook277 pages1 hour

Humanitatearen une gorenak

Rating: 0 out of 5 stars

()

Read preview

About this ebook

«Hemen ere, artearen eta bizitzaren eremu guztietan bezala, une gorenak, ahaztezinak, oso arraroak dira», idatzi zuen Stefan Zweig austriarrak. Horretaz kontziente, Aritz Galarragak liburu honetan bildu ditu humanitatearen une goren batzuk, alegia, eguneroko bizitza arruntaren gauza txikiak, gorabehera ezdeusak, lehen kolpean atentzio berezirik ematen ez dutenak, aktualitatearen diktaduratik urrundu eta inguruko errealitateari begiratzen diotenak.
Ezinbestean agertzen dira hala irakurketak, lagunarteak, kotidianitateak eskaintzen dituen sorpresa atseginak –eta, batzuetan, ez hain atseginak–. Paseoaz, siestaz, ardoaz ari zaizkigu testu batzuk, hilerrietako bisita, edertasun, inskripzioez beste batzuk, Mitteleuropaz, Mediterraneoaz, noski Frantziaz, eta ia-ia pertsonaia balira bezala azaltzen dira Annie Ernaux, Chantal Akerman, Antoine Compagnon edota MZ; eta, besteren gainetik, haiek sortutako obrak.
Jatorrian prentsarako zutabe, biziberrituta agertzen dira Humanitatearen une gorenak liburua osatzen duten testuak, edizio lan zorrotz bati esker; modu horretan, pieza solte zirenak, haien arteko elkarrizketan ari zaizkigu hemen, barne korronte sendoez zeharkatuak, osotasunean. Eta azken emaitza, hartara, saiakera literario askotariko bat da, Michel de Montaignek ireki zuen bidetik, idazlearen kezka itxuraz hutsalak, eta era berean erabat unibertsalak, modu pertsonalean ekartzen dituena.
LanguageEuskara
PublisherAlberdania
Release dateNov 8, 2022
ISBN9788498687712
Humanitatearen une gorenak

Related to Humanitatearen une gorenak

Titles in the series (6)

View More

Related ebooks

Reviews for Humanitatearen une gorenak

Rating: 0 out of 5 stars
0 ratings

0 ratings0 reviews

What did you think?

Tap to rate

Review must be at least 10 words

    Book preview

    Humanitatearen une gorenak - Aritz Galarraga

    Aurkibidea

    HITZAURREA

    2019-2020

    UDA BAT

    100 METRO WALLAPOPEN

    EZ ZAIT JENDEA GUSTATZEN

    ITSAS MENDI

    BIRIATU, LAPURDI

    35 URTEETATIK AURRERA

    LAXE VS. VALLÍN

    GIZABEREAZ

    IRAULTZA MODERNOAK

    ZIENTZIARI

    HAUTESKUNDEAK

    LURRIKARAK

    HARITZA

    FLEMING

    BIDAIATZEAZ

    ZALDIA

    IGERILARIEN GORPUTZAK

    LAGUN

    H.

    HIZKUNTZA SUERTE BAT

    HURA BAITZEN

    ERROMATAR

    PRINTZESA HIRIA

    IZURRIA

    ISILTASUNAZ

    BALKOIAK

    LASAIGABETASUNA

    PAIDOKRAZIA

    DANUBIO

    LASTERKA

    NAHIAGO EZ

    ZAHARRAK

    NORMALTASUN BERRIA

    AGUR UNIBERTSITATEARI

    BIBLIOTEKA BAT

    TABUAK

    PRAGA

    15 MINUTU

    BARNE KOLONIALISMOA

    BOZKALEKU BATEN AGORTZE SAIAKERA

    HIZKI BATEN BEREBIZIKOTASUNA

    CBA

    2020-2021

    INOIZKO UDARIK EDERRENA

    BRONTË

    40 URTEAK BAINO LEHEN

    LEFEBVRE-ENEA

    VITA ACTIVA

    GELA BAT NORBERARENA

    BIZIMODU BIKOITZA

    DURAS GARA

    MATRIMONIOAREN ALDE

    ESPAINOL

    FEDE HANDIAGOA

    BARATZE BAT

    KANDIDO

    PASEOA

    ODA BAT MASKARARI

    LANAK EGINGO GAITU LIBRE

    ALFERRIKAKOAREN KONKISTA

    BIZITZA DESKRIBATZEN DU

    LITERATURA, ZERTARAKO?

    MAISU-MAISTRAK

    BIGARREN MAILAKO ERREPIDEAK

    SALÍSTARRAK

    AKITANIERA

    ORAINA BESTERIK

    EISNERIN

    FAMILIA BAT BRUSELAN

    NEKEAZ

    BESTE ESPAINIA BAT

    BIDASOAN BEHERA

    DOLUA

    BIZILAGUN ONAK

    BEGIAK

    HILERRI TURISMOA

    GERO ARTE

    KOMENTARIORIK GABE

    MASKULINITATE TOXIKOA

    OROIMENTSUA

    AI, ARDOA

    OIASSO FE

    DENA EZ DA IZANGO LARRUA JOTZEA

    BIDAIARI ETXEZALEA

    LIBURUEN SUIZIDIOA

    2021-2022

    MUNDUAN PARTE HARTU

    ZENBAT ARGI

    HIL AURRETIK

    DIRUA

    LORIK EZ

    SIESTA

    EGUNEROKOA

    GAUZA INUTILAK

    CICINDELA JUENGERI

    MUGA

    HIZKUNTZA LITERARIOA

    C’EST TRÈS JOLI

    ALDE EGITEKO

    AHANZTURA

    GARENNEKO BIDEA

    ADAN ETA COVID-19A

    VIR BONUS DICENDI PERITUS

    SAFORENAK

    MAITASUNAREN GORAZARRE

    MUNDU ZAHARRA BERRITZEA

    KAFETEGIA

    EZ DUT MAITE GERRA

    VALÉRYREN EUROPA

    ALDERANTZIZ IRAKURRI

    ITSASO GUZTIAK

    BEGIAREN HIRIA

    FAXISMO LILURAGARRIA

    EXISTITZEN DIRELA

    PROUST GALDETEGIA

    LITERATURA FEMENINOA?

    EHIZTARI-BILTZAILEAK

    BASORATZEA

    MAITE ZAITUT, HIRI DOILORRA!

    BIZITZAREN LABURTASUNAZ

    BETIEREKO ITZULERA

    KONPLIKATUA DA

    KAIN-KONPLEXUA

    SATORRAREN LANA

    HARRIDURA-MARKAK

    ZERENGANDIK IHES

    ZIZERONENA

    BIBLIOGRAFIA

    AURKIBIDE ANALITIKOA

    V

    humanitatearen une gorenak

    HITZAURREA

    Planak batzuetan aldatu egiten dira, eta aurretik pentsatutakoak baino leku interesgarriagoetara eramaten gaituzte. Aritz Galarraga 2019an hasi zen Argia-n astero «Humanitatearen une gorenak» izeneko artikulua idazten. Autorearen marka nabarmena zeukan zutabe bat aldizkariko aktualitate bizieneko orrialdeen erdian: oasi txiki bat, paperetan egunerokotasun gordinaz gain bestelako arnasa ere bilatzen duten irakurleentzat.

    Baina astez aste eta begirada luzexeagoarekin sail hori irakurri dugunok sumatu dugu testu horiek bihurtzen joan direla bestelako zerbait ere. Kosta egiten zait sailkatzea metamorfosi horren emaitza: dietario moduko bat bilakatu ziren puntu batetik aurrera? Irakurle porrokatu baten egunerokoa? Liburutegi unibertsaleko apalen artean ontsa nabigatzeko kaiera? Beharbada saiakera literario gisa definitzea izango da irtenbide eraginkorrena, genero aski zabala baita Galarragak idatzitakoaren ugaritasuna bere osoan besarkatzeko. Eta gainera, Michel de Montaigneren Entseiuak hainbestetan aipatzen duen idazle baten kasuan, tradizio horrekiko lotura nahiko agerikoa da.

    Edonola ere, behin onartuta testuok bazirela zutabe arruntez haragoko zerbait, beste premia batzuk sortu ziren. Lehenbizikoa: zazpi egunetik behin iristen zitzaizkigun atal horiek elkartzea, uztartzea, doitzea, irakurleek jaso dezaten bihurtu den hori bezala; liburu bat, alegia. Bigarrena: entrega-orduen presiopean idatzitako hitz bakoitzari, behin horrelako estutasunetatik askatuta, pisu eta bolumen ahalik eta zehatzena ematen saiatzea zizel-kolpe batzuen bitartez. Eta hirugarrena: hitzaurre hau idaztea, Galarraga oraindik irakurri ez dutenek gutxi gorabeherako ideia bat osa dezaten liburu honetako orrialdeetan aurkituko dutenaz.

    Eta aurkituko dute, beste ezer baino lehen, irakurle oso eskuzabal bat, leitzen duenarekin bezainbeste gozatzen duena irakurketa horietaz besteekin hitz egiten. Liburuak irakurtzeko gogoa ematen duen liburua baituzu hau, eramango zaituena, kasik oharkabean, Mitteleuropa zeharkatzera titulua inspiratu duen Stefan Zweigen lanetatik hasita Agota Kristofenetaraino; Elias Canettiren mihi askeaz bezainbeste arituko zaizuna Hannah Arendten mundutik apartatzeko beharraz; Marie Darrieussecq, Annie Ernaux, Marguerite Duras edo Antoine Compagnonen lanak zeharkatuz erakutsiko dizuna egileak nolako kariñoa dion frantsesez idatzitako literaturari; baita Mediterraneoari ere, Saforen garaikotik Rafael Chirbesek deskribatutakoraino.

    Material horiekin osatuta egon arren, Humanitatearen une gorenak edonork irakurtzeko moduko lana da, literatura jasoena orrialde hauetan gurutzatzen delako pertsona arruntenaren eguneroko bizipenekin, arazoekin eta galderekin. Bizi dugun garaia ahaztu gabe: 2020ko konfinamendua, 2022ko gerra, tartean izan diren hauteskundeak –badakizue, gerra egiteko beste modu hori–... XXI. mendeko bigarren hamarkadaraino iritsi denari ezagunak egingo zaizkio kontu hauetako batzuk, dudarik gabe. Baina literaturan, jakina denez, zer bezain inportantea da –inportanteagoa ez bada– nola; eta alde horretatik, Galarragak darabilen estiloa, liburu hau hain berezi egiten duena, urrun dago ia dena inbaditzen ari den zaratatik eta histerismotik.

    Kuxidade honi lasaitasun pixka batekin begiratzen dio idazleak. Kafetegi batetik, tabernako barratik baino gehiago. Eta hain berezkoa duen ironiari uko egin gabe, eskaini digu humanitateari –edo haren zati bati behintzat– begiratzeko modu bat, partikularra, bere-berea, guztia nola den esaten dizun maisuaren begiradaren aldean hain diferentea; eta, aldi berean, dagoentxo hau bere horretan irensten duten legioetatik ere desertatzen duena. Ez maisu, ez morroi beraz: Étienne de La Boétiek bi jarrera horien arteko tarte estuan ikusten zuen libertaterako bidea. Liburu hau lagun ona duzu xenda horretatik ibiltzeko.

    Gorka Bereziartua

    2019-2020

    UDA BAT

    Frantzia aldean bada, nola esan, gertakizun bat, lehenik dena irratsaio, hartzeko gero liburu forma. Un été avec izena du, orokorki, eta urtero eskaintzen diote pertsonalitate bati (orain arteko guztiak izan dira gizonezko, puntu negatiboa). Espainia aldean garai batean uda Ana Obregónen hondar­tzako irudiekin hasten zen bezala, nire uda partikularra ez da hasten urteko Un été avec liburua erosten dudan arte. Aurtengo uda pasa dut, modu horretan, Paul Valéryrekin –«Je hume ici ma future fumée, / Et le ciel chante à l’âme consumée / Le changement des rives en rumeur»–. Momentuz, ordea, nire udarik maiteena jarraitzen du izaten Montaignerekin pasa nuen hura. Besteak beste, nire kontzientziari uzten diolako atzeratzen haren entseiu osoen irakurketa.

    Bestela, halako gauzengatik ez balitz, uda ez baitut bereziki atsegin. Are uda bukatzeko desiatzen egoten naiz maiz. Ez hainbeste uda urtaro gisa, nork ez du eskertzen eguzki pixka bat azalean, itsasoko brisa pixka bat aurpegian, izozki pixka bat alkandora estreinatu berrian. Baina bai ofiziala, abuztua, norabait joan behar, zerbait egin behar, guapo egon behar horrekin (gertatzen zaigun guztia merezi dugu, eta gehiago). Sakonago jarrita, pentsatu nahi dut hurrengo uda noiz iritsiko den desiatzen hasteko desio dudala uda hau bukatzea. Gauza jakina baita desioa beti errealitatea baino askoz ere gauza biziagoa dela.

    Tarteka sorpresaren bat: hasten duzu uda, gogo handirik gabe, nagi ez gutxirekin, uda bat gehiago balitz bezala. Eta, bizitza zer den, bukatzen duzu lerrootan, testuok idazten, Santi Leoné maitearen hutsunea bete nahian (eta noski bete ezinean). Denbora puska bat pasako dugu elkarrekin hartara (nik uste azkenerako kariñoa hartuko diogula elkarri). Denbora puska bat, humanitatearen une gorenekin.

    100 METRO WALLAPOPEN

    Kaixo, Aritz izena dut, eta Wallapop aplikazioaren erabil­tzaile nauzue. Tira, ez agian terapia hartu behar izateraino, baina maiz samar erabiltzen dudala aitor dezaket. Adikzio bat baitut: liburuzalea naiz. Liburutegiak maite ditut, noski. Liburuak erosteak igotzen dit glukosa, ordea. Egiten dut sarri liburu-dendetan –VIP txartela eman zidaten auzokoan–. Badira, aldiz, eskuratzen zail diren liburuak. Eta, zer nahi duzue esatea, sarean zehar aurki daitezkeen atarien erraztasuna alboratuta, nahiago izaten dut Wallapop bezalako aplikazio batek eskaintzen didan aukera, ez esateagatik abentura.

    Modu horretan eskuratu baitut ez bat ez bi harribitxi: deskatalogatuta zegoen ale aurkiezinen bat, saltzaile espezializatuek bost aldiz garestiago saltzen zuten edizioren bat, ia berria izan arren dendetako prezioaren laurdenean oparitzen zuten nobedaderen bat. Eta badakit sekretu hau konfesatuta orain denok ero moduan Wallapopen bilatzen hasteko arriskua dagoela. Baina errealista izanik, nori interesatzen zaio negozio klase hau?

    Aplikaziotik eskuratu dudan azken liburua izan da Ramon Saizarbitoriaren 100 metro, lehen edizio bat, bi euro ziztrinean. Kontatuko dizuet nola. Kontaktua egin dut sal­tzailearekin, Jose izen faltsua erabilita. Ez nau harritu trukea egiteko aukeratu duen lekuak, Donostiako Konstituzio plaza. Gehiago orduak, goizeko zortzietan. Hantxe nago, puntual. Halako batean, atzean pauso hots lehorrak. Badaezpada, Aiuntamentua eskuin aldera utziz, Zamudioren terrazarantz zuzentzen ditut pausoak. «Para o te aso, cabrón». Nire susmoak konfirmatzen dira metro pare bat atzetik tipo bat korrika ikusten dudanean. Orduan, hots berri bat dator soinuen ekilibrioa haustera. Sabelean jasotzen dut espero nuen tiroa. Badakit hilda nagoela. Sei segundo. Denbora eman dit saltzailea ebaluatzeko. Bost izarrekin, noski.

    EZ ZAIT JENDEA GUSTATZEN

    Horrela, oro har. Kolektibo gisa. Salbuespenekin, noski. Badira jasangarri zaizkidan gizabanakoak, are maite ditudan gutxi batzuk ere. Izango da agian nahasmenduren bat. Kontua da nahiago izaten dudala etxean geratu, adibidez sofan, kanpoalde gordinera atera baino. Batzuetan, baiki, ateratzen naiz, atera behar izaten dut, besterik ez bada patata zurituaren kolorea ken dakidan. Eta horrelakoetan banku batera joan ohi naiz, liburutegi publiko eta aldi berean pribatu ere baden banku bat.

    Ondo. Nire bizitza zergatik kontatzen dizuedan: bada, banku horretara joan nintzen azken aldian oso fuerte flipatu nuelako. Nahi gabe, akaso liburuak ez ninduelako katigatu, engantxatu egin nintzen jendearen solasaldietara. Adibidez, bizikletaz pasa zen bikote bati zera harrapatu nion: «Zakil batek zakil usaina du, alu batek alu usaina duen bezala». Beste bikote bat, zoritxarrez, luzeago geratu zitzaidan ondoan. Azkenaldiko mediku bisita guztiak errepasatu zituen batek. Diagnosia bakarrik aipatuko dizuet, xehetasunak aurrezteko: uzki urraketa. Geroxeago, tipo batek ez dakit noren semeari infartu bat eman ziola jakinarazi zigun –bai, ordurako niri ere bai–. Eta semeari eman ziola izan zen hor kezkagarriena, halako gauzak gurasoari ematea dagokiolako, lege naturalak hala aginduta. Zorionez hizketakideak argitu zuen ez zela infartu bat izan, bularreko angina bat bakarrik. Lasaitu nintzen.

    Hala ere, eguneko solas guztietan durduzagarriena: aurrez aurre bi gizon, egunonak eman eta batek galdetzen dio besteari: «Ez duzu beldurrik?». Horrela, boteprontoan, batere baselinarik gabe. Bestearen aurpegia ez nuen ikusi, ez nuen ikusi nahi izan, baina irudikatzera iritsi nintzen, galderari zer erantzun zion entzunda: «Zeri?». Nik ere beldur ezezagun bat sentitu nuen, handia, inoiz ez bezalakoa. Eta ez, ez zait jendea gustatzen. Horrela, oro har. Domaia da, ze gauza onak idatziko nituzkeen bestela.

    ITSAS MENDI

    Pasa berri den –snif– udako une gorenetako bat, gorena ez bada: Isabelle Huppert Urruñan egon da. Berriz esango dut, notiziak despistatu xamar harrapatu bazaitu: Isabelle Huppert, Europako aktore nagusienetako bat, nagusiena ez bada, Urruña herriko Itsas Mendi zinema aretoan egon da. Bai, badakit, orain errabia ematen dizu aurretik jakin ez izana, bertan egon ez izana; baina horretarako gaude idazleok, eguna izorratzeko. Huppert Urruñan, beraz: azken filmetako bat, azkena ez bada –Frankie, beste munduko ezer ez–, aurrez estreinatuko zutela jakin eta hantxe agertuko zela iragarri zuen. Ondorioa: aretoa lepo beteta, eta sekulako oparia bertaratu ginenontzat.

    Pasa berri den –snif– udako une horrek gogorarazi dit beste une goren bat, duela urte gutxi batzuk hemendik kilometro ez askotara gertatutakoa. Galiziako Compostelan, Numax zinema aretoak ateak ireki zituen (liburu-denda ere bada; inoiz handik bazabiltzate, ez galdu), eta Nubes pasaxeiras filmaren zuzendaria, Aki Kaurismaki –Europako zinema zuzendari handiena, orain bai, zalantzarik gabe–, emanaldian agertu zen. Errabia eman zidan, noski, bertan egon ez izana. Eta inbidia, ez inolaz ere sanoa.

    Baina inbidiaz baino, beste gauza batzuez

    Enjoying the preview?
    Page 1 of 1