Discover millions of ebooks, audiobooks, and so much more with a free trial

Only $11.99/month after trial. Cancel anytime.

Natura gure esku
Natura gure esku
Natura gure esku
Ebook147 pages1 hour

Natura gure esku

Rating: 0 out of 5 stars

()

Read preview

About this ebook

Gizakiaren eta ingurumenaren arteko harremanei buruzko gogoeta egiten du egileak liburu honetan, narrazioaren tresneria eta teknika dialogikoak erabiliz, eta bizipen pertsonalak, gaurkotasun osoko gertakizunak eta ikerketa lanetatik eratorritako ebidentziak tartekatuz.
Kontakizunaren protagonista ez da, beraz, «gizakia» era abstraktu batean, baizik eta egilea bera edo egilearen tankerako norbait izan daitekeen pertsona gazte bat, gaur-gaurkoa izateagatik eguneroko arazoak bizi dituena, eta haiekiko nola kokatzen duen bere burua azaltzen duena.
Liburuak agerian jarri nahi du badagoela, posiblea dela, larrialdi klimatikoa eta bioaniztasunaren galera bezalako arazoei eta haiei dagozkien erabakiei buruz askatasun eta kreatibitate handiagoz pentsatzerik eta, azken batean, ekiterik.
Egilearen asmoa ere bada mezu positibo edo baikor bat helaraztea, asko baita, azken finean, norbanakoak –gutariko bakoitzak, alegia– egin dezakeena gizataldeen, enpresen, gobernuen eta, funtsean, gizarte osoaren norabidea eta erabakiak bideratzeko.
Literatur erregistroak erabiliz, eta jarduera berdeen jarraibide preskriptiboak alde batera utzita, irakurleak arazo eta irtenbide konplexuei buruz pentsatzeko duen gaitasuna eta gogoa sustatzea du liburu honek helburu.
Liburuak hamar kapitulu ditu, sarrera eta amaiera barne. Zortzi kapitulu nagusietan, eguneroko gai banaren inguruan antolatzen dira kontakizuna eta gogoetak. Horrela, solasaldian edo barne bakarrizketan, hainbat eta hainbat gai datoz orrialdeetara, fineziaz jositako narrazio laburren sorta baten tankeran.
LanguageEuskara
PublisherAlberdania
Release dateNov 9, 2022
ISBN9788498687651
Natura gure esku

Related to Natura gure esku

Titles in the series (6)

View More

Related ebooks

Related categories

Reviews for Natura gure esku

Rating: 0 out of 5 stars
0 ratings

0 ratings0 reviews

What did you think?

Tap to rate

Review must be at least 10 words

    Book preview

    Natura gure esku - Aiora Zabala Aizpuru

    1. Sarrera

    Beroa maizago egiten du. Aireak zikin usaintzen du motorren edo plastikoen konbustioagatik. Ekaitza dakar. Ibaiertz-hondartzetan zaborra ageri da. Geroz eta marigorringo gutxiago dakusagu.

    Gu geu naturaren esku gaude, ezin konta ahala arrazoirengatik. Gailu elektronikoak ekoizteko meatzaritzaren menpe gaude. Gailuok ibiltzeko, energia iturriak behar ditugu. Gaur litro pare bat ur edango dugun bitartean, jaten duguna ekoizteko milaka litro behar izan dira. Baita lurzoru osasuntsu bat ere, edota meategitik eratorritako ongarriak.

    Etorkizuna gaurko eginkizunen ondorioa da. Nire, zure, haren, gure ekimenen ondorioa izango da, ez bakarrik ibaiaren bestaldeko lantegiarena, edo titularretan agertzen diren politikariena. Haien eragina handiagoa izan daiteke agian. Baina nork bere aztarna uzten du, nonbait. Bai lantegiarena, bai norberarena, ibaiertz osoan zein ondoko parkean utzitakoa pentsamolde beretik dator: arazorik badago (zaborra, kutsadura, kaltea), beste batek hartuko du ardura. Gizartearen –lagunen, familiaren edota inguruko pertsonen– onarpenak ahalbidetzen du hori horrela izaten jarraitzea.

    Era berean, norberak arrasto eder pentsaezina utzi dezake. Ezin da iragarri pinpilinpauxaren hegaldia ekaitz batean bihurtuko denik. Baina giza sareen bidezko jokabide eta ideien hedapena behin eta berriz frogatu izan da. Inoiz inork txirrinda hartu du beste norbait txirrindan ikusi duelako, edo bigarren eskuko gauzak erabiltzen hasi da beste bati ikusi diolako. Jokabide hori pertsonaz pertsona kutsatu daiteke eta bizkor zabaldu, birus (on) bat balitz bezala.

    Natura gure esku dagoela esatea ez da inolako sermoia, baieztapena baizik; epairik egin gabe. Ongi ala gaizki iruditu, horrek ez du ardura orri hauetan. Testu honen helburua ez da, beste behin, ingurumen globalaren aldaketen joerak erakustea. Bizimodu berdeagoa bizitzeko ideien konpilazioa egitea ere ez. Bi era horietako liburuak oparoak dira dagoeneko literatura «berdean», eta zaila da multzo horri ezer berri deigarririk gehitzea.

    Hurrengo orrietan, ingurumenaren aldeko erabaki eta jokabideei buruzko ezagutzaren puska baliagarri bat doa, ingurumen giza zientzietan (eta lagunen artean) hausnar­tzen dena. Ez du liburu espezializatu batek kontatzen ordea; pertsonek, tokiek, anekdotek baizik.

    Zergatik? Landareak egoera zailenetan ere hazten direlako. Paisaia bizkor berpizten delako. Lurzorua berri­tzen delako. Airea eta ura arin garbitzen direlako. Tokia eta lasaitasuna utzita, txoria berriz itzultzen delako guregana. Energia eguzkitik datorkigulako, mugarik gabe (edo ia). Erabaki ausart eta jokabide zuhurrekin, erabateko eraldaketak etor daitezkeelako.

    2. Edari batekin munduari buelta

    Kafetxo batekin has gaitezen.

    Aleak ontzitik atera, eho, kafe makinan sartu eta itxaron sukaldean zehar aroma hedatzen den arte. Edo tabernara joan eta ebakia eskatu, fiiix, blu-blu eta… hor dago! Txokolate beltzaren eta espezieen arteko usain sakon batekin. Erne nago azkenean, goizaldea agur­tzeko moduan. Edota bazkalostean, egin nahi ez dudan lan hori egitearen truke, kafetegi txukun batean egitera bultzatzen dut neure burua. Lana ez baita hain neketsua ingurune polit batean, bapore leuna isurtzen duen edari baten ondoan.

    Kafea gustukoa ez baduzu, apika kolakaoa, txokolatea edo te barietateren bat duzu laket. Berdin du datorrenerako. Edari batekiko eguneroko harreman hori existitzen dela da kontua: norbanakoaren eta edariaren artean, zein lagunekin, momentua elkarbanatzean hazten den lotura.

    Harreman horiek sortu eta elikatu ditzaten, ale ehoek edo belarrek bagajea dakarte. Landarea hazi zen tokian utzitako aztarna nolakoa den, hor dago koxka. Inoiz zu eta edari beroa bakarrik baldin bazaudete, pentsa edabe xume horrek dagoeneko berarekin dakarren istorioa.

    «Ideiarik ere ez!» Kafeak bere jatorrian zein itxura daukan ere ez nekien.

    Ale horien sorterrietako bat Guatemala da. Herrialdeak hogeita hamar sumendi inguru dauzka, horietako asko lotan. Bakoitzak paisaia eta landaredi oso desberdinak ditu, naturazale eta mendizaleentzako erabat erakargarriak. Horien artean, San Pedro izeneko sumendiak Atitlan aintzira begiztatzen du. Tontorrera iristeko gida batekin igotzea komeni da, segurtasun eta orientazio kezkak direla eta. Hara igo ginen lagun bat eta biok, aspaldi. Igoeraren aurreko egunean, aintzira ondoko herri batera iritsi eta gidatzat Juan topatu genuen: hirurogeita hamar bat urteko nekazari erretiratua, gosari opilak saltzen zituenaren aita. Aurretik igotako sumendi batean bi polizia izan genituen gidaritzat. Haien nagusiak eskarmentu gisa ezarri omen zien gurekin mendian ibiltzera joatea, ez zeudelako forman, antza. Erritmoen desberdintasuna argi gelditu zen lehen bostehun metrotan, eta nire laguna Simpsondarrak telesaileko polizia buruaren antza zuten kideak animatzen egon zen gainerako hamar orduetan. Horrelako ikasbidearen ondoren, Juan bezalako gidari lokal bat primerakoa zen.

    Goizean goiz hasi ginen oihan tropikal heze horretan gora. Gizonak, sandaliekin ibili eta nire adina hirukoiztu arren, bizitza osoa jo eta su mendian emanda, berehala utzi ninduen atzetik, arnasestuka. Nire laguna bion artean zebilen, adi, inor ez galtzeko (denborarekin, natura gida bikaina bihurtuko zen lagun hura). Juan, bertako nekazari guztien modura, matxetea eskuan, arrotzei ingurunea harro erakusteko gogotsu zebilen. Bat-batean, oihanaren soilgune batean gelditu zen. Zuhaixka batetik ilarraren eta mahatsaren arteko tamainako fruitu berde bat hartu eta probatzera eman zigun. Fruitua urtsua eta oso gozoa zen, ondu gabeko madari baten testurarekin. Horra kafe landarea bere naturaltasunean, oihan arteko kafetalean.

    Mexikon ere kafea ederki hazten da, Chiapasen batik bat. Bertako Sierra Madre mendilerroan hainbat komunitate txiki dabiltza beren eguneroko ogia (edo arto tortillak, hobeto esanda) inguruko ekosistematik hazten: artoa eta babarrunak (milpa), herrialde hotzagoetan etxe barneak dekoratzeko palma landareak (Chamaedorea spp.), abereak eta, noski, kafea. Bertan kafetalak altuerako lurretan bakarrik ezarri daitezke. Beraz, nik bisitatu nuen komunitatean, guztiek ezin zioten kafeari ekin. Ekiten ziotenek, ordea, bizibide ona eta egonkorra zeukaten, nahiz eta komunitateko aberatsenak izan ez (aberedunak ziren horiek).

    Mexikoko komunitate horretan kafea edateak ez du guk ematen diogun balio ia sakratua: askoz ere etekin handiagoa ateratzen diote kanpora salduz, Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) eta Europako kafe zaleei. Ba­tzuetan, ordea, etxean gonbidatuak edukitzean, kafetxoa «putxeroan» prestatzen zuten, belar infusio baten modura. Niri kafea azukre eta esnearekin gustatzen zitzaidan. Baina are gehiago gustatzen zait tokiko berezitasunak probatzea. Beraz, osagai gutxirekin hartuko nuen Doña Conchitaren etxean: kafea, konpainiarekin. Gaur egun ere, kafe hutsa eta luzea hartzen dudanean, Chiapasera joaten zait burua. Buruarekin bisitatzen dut bertako bizimodu sinplea, gizartekoia, gauza material askorik gabekoa; pertsonekin eta naturarekin lotura sentitzeak ematen duen pozez gainezka.

    Kafea itzaletan, kafea eguzkitan

    Izebak behin galdetu zidan: «Hartzen dugun kafea, Brasilgo deforestaziotik al dator?». Kafea izugarri gustuko du berak. Era berean, beste hainbatek bezala, nahiz eta lanbidez gai hauek jorratu ez, natura eta giza arazoekiko sentsibilitate handia dauka.

    Erantzuna ez da erraza.

    Algarveko muturretik Esloveniako herri txikienera, ziur egon zaitezke taberna batean sartu eta kafe bat eskatu dezakezula, bidaiaren arroztasunean etxekotasun momentu bat eskainiko duena. Batez beste, europar bakoitzak kiloko hiru poltsa kafe pasatxo husten ditu urtean. Txinatik eskaerak azkar hazten jarraitzen du. Bertan, azken hamarkadetako bizimoduen

    Enjoying the preview?
    Page 1 of 1