Discover millions of ebooks, audiobooks, and so much more with a free trial

Only $11.99/month after trial. Cancel anytime.

Etorkizuna
Etorkizuna
Etorkizuna
Ebook133 pages1 hour

Etorkizuna

Rating: 0 out of 5 stars

()

Read preview

About this ebook

Heldu orainari dio zuhur-hitzak, 'etorkizuna gure esku dago' errepikatzen dute nekagaitz medioetan. Eta bien bitartean, iraganari begira, mirarik gabe bada ere, ari da Zaldua ipuin-sorta berri honetan. Zer ote du iraganak halako setaz aldatu nahi izateko. Beharbada ez gaude iraganaz oso harro eta horregatik aldatu nahi genuke.

Autoreak bere aurreko ipuinetan erabili ohi dituen osagaiak erabili ditu liburu honetan ere: ironia erregosi apur bat, zientzia fikzio ukitu sinesgarriez lurrindua, absurdotik atximur bat, egunerokotasunetik koilara bete, akaso giza harremanen gatzak gazituago dator oraingo honetan; beti bezain iradokizunez betea, hala ere.

Ez da erraza esaten horietako zein osagaik behartzen duen irakurlea ipuin bakoitza hasi eta bukatu arte ez eskuetatik uztera, beharbada denen nahasteak. Segurua dena da ipuin bilduma irakurri eta nekez ahaztuko dituela bertan kontatzen direnak eta aktoreak.
LanguageEuskara
PublisherAlberdania
Release dateJan 1, 2010
ISBN9788498681345
Etorkizuna

Related to Etorkizuna

Related ebooks

Reviews for Etorkizuna

Rating: 0 out of 5 stars
0 ratings

0 ratings0 reviews

What did you think?

Tap to rate

Review must be at least 10 words

    Book preview

    Etorkizuna - Iban Zaldua

    Etorkizuna

    ETORKIZUNA

    Bitartean ibillico dira becatutic becatura amilduaz; oraiñ pensamentu batean, gueroseago itz loyak gozotoro aditzean: oraiñ escuca, edo queñada batean, guero musu edo laztanetan: oraiñ ipui ciquiñac contatzen, guero dantzan, edo dantza ondoan

    alberdanian.

    J.B. Agirre

    © 2005, Iban Zaldua

    © Azal eta diseinuarena: 2005, Antton Olariaga

    © Argitaraldi honena: 2009, ALBERDANIA, S.L.

    Istillaga, 2, behea C. 20304 Irun

    Tf.: 943 63 28 14 Fax: 943 63 80 55

    alberdania@alberdania.net

    Comunicación Interactiva Adimedia, S.L.-ek digitalizatua

    www.adimedia.net

    Paperezko edizioaren ISBN zenbakia: 84–96643–28–X

    Edizio digitalaren ISBN zenbakia: 978-84-9868-134-5

    Mobipocket Edizio digitalaren ISBN zenbakia: 978-84-9868-133-8

    Legezko Gordailua: S.S. 1256/06

    Urteen poderioz sakonen aldatzen dena ez da oraina ezta etorkizuna ere, iragana baizik. Oraina hortxe dago sor eta gor, egoskorki. (…) Etorkizunari dagokionez, haizea jazartzea da, kimera bat. (…) Aldatzen den gauza bakarra iragana da.

    Félix de Azúa

    Gogoratzea txarra izan daiteke, Sophie; eta ahaztea, ba baita ere. Ez al da horixe kontua? Begiratzen diogun alderditik begiratzen diogula, nahaste-borraste bat da. Baina kontatzea da arazoarentzako irtenbidea. Kontatuz egiten dute bat memoriak eta ahanzturak.

    Graham Swift

    Sofarena

    Itziarrentzat

    Bai, eskerrik asko, hartuko nuke pixka bat gehiago. Nahikoa, nahikoa. Ez dut mozkortu nahi. Gaur ez, behintzat.

    Bitxia da. Ba al dakizue nola konturatu ginen gu bizitzaren fase berri batean sartuak ginela? Egongelako sofa aldatzea erabaki genuenean. Izan ere, ez nintzen ordura arte ohartu; ni ez behintzat. Elena agian bai. Ziurrenik bai. Elena azkarragoa da kontu horietarako. Apustu egingo nuke sofaz aldatzeko ideia harena izan zela, hasieran, baina ez naiz ondo oroitzen. Badakizue nolakoa den Elena, bere-bereak dituen ideiak denonak bihurtzeko gaitasun horrekin. Koadrilan berdin funtzionatzen zuen, ez al duzue uste? Ba etxean, gauza bera.

    Ez, musikak ez dit molestatzen. Niregatik ez kendu. Jeff Buckley, ezta? Badaukat diskoa, ona da; ez esaten duten bezain ona, baina ona da. Etxean egongo da, beste guztiekin batera. Ia beste guztiekin: discmana sartu dut poltsan, bospasei CDrekin batera. Zeintzuk? Ez dizuet esango: lotsa apur bat ematen dit. Ez dira uharte desertu batera eramango nituzkeen diskoak, zehazki. Arrapaladan hartu ditut: astirik ez dut izan ia. Ez, ez naiz MP3aren kontu horretara pasatu; bai, badakit oso erosoa dela eta hori guztia, ehunka kanta sartzen direla tramankulu horietan, baina berandu harrapatu nau, ez dakit ulertzen didazuen. Diskoaren fetixista bat naiz oraindik. Igual ohitzera helduko naiz, sakelakoarekin bezala, ez dizuet ezetz esaten. Baina oraingoz…

    Ikeara joan ginen sofa berriaren bila; bai, Madrilera, orduan Barakaldokoa zabaldu gabe zegoen: Madrilekoak hilabete batzuk zeramatzan irekita. Nire kapritxoa izan zen: Elenak Zallan begiratu nahi zuen, edo Balmasedan, inguru hartan, badakizue, beti bezala, baina Madrilera joateko konbentzitu nuen; furgoneta utzi zidan laneko batek. Ez, oraindik ez naiz Barakaldokoan izan, baina Madrilekoa behintzat egundokoa da, galtzeko modukoa. Jakina, haraino joanda, sofarekin ez ezik beste zazpi edo zortzi tontakeriarekin itzuli ginen. Bai, bainugelako gortina hura handik ekarri genuen: zelako memoria zurea. Zakarretara bota genuen duela dezente, badakizue zer gertatzen zaien gortinei, berehala lizuntzen dira. Kolore politak zituen, hori egia da.

    Ez, ez dut ezer afaldu nahi; ez dut goserik. Eskertzen dizuet. Imajinatzen nuen afalduta egongo zinetela jada; lasai, ez duzue zertan desenkusatu. OK: badakit non dagoen hozkailua.

    Total, Ikean buelta batzuk eman ondoren, sofak ikustera abiatu ginela. Ordu pare bat eman genuen sail hartan; badakizue: hura probatu, bestea ikusi, tapizatuen koloreak konparatu. Eta orduan konturatu nintzen, edo ginen, zalantzan genituen bizpahiruren artean ez zegoela sofa-oherik bat ere. Ordura arte sofa-ohe bat genuen egongelan; ez dakit gogoratuko zareten, hostoen marrazkiak zituen marroixka hura, oso deserosoa zen. Ez, ez, hura deserosoagoa zen hau baino, egon zaitezte ziur; esertzeko behintzat bai: ni lepagogorturik altxatzen nintzen handik, telebista aurrean pare bat ordu segidan pasatzen nituenean. Pisura sartu ginenean eskuratu genuen sofa-ohe hura; Elenaren izebaren batek utzi zigun herentzian, oker ez banago. Baina garai hartan ezinbestekoa iruditu zitzaigun. Bisita asko izaten baikenituen etxean.

    Beti agertzen zitzaizun norbait: ez bazen atzerriko ikastaro batean ezagututako norbait, Espainian zehar turismo egitera etorria, hirira bizitzera heldu berriren bat zen, pisua bilatu arte gurean geratzen zena… batzuetan, hilabeteak. Gogoratuko zarete galego harekin, Nuñorekin. Ez, urteak ez dudala ikusten. Elenaren saileko buruak bidali zigun: guk apenas ezagutzen genuen. Ez zela eskoletara ondo adaptatu, depresioak jota zegoela, Galiziara itzuli nahi zuela eta ea zainduko genuen guk gau hartan; hark ezin zuela, eta ez zuela irakasle bat horrela galdu nahi. Ba bi hilabete egin zituen gure etxean elementuak, bere ikasle batekin endredatu zen arte. Ondo eman zigun alamena bi hilabete haietan, alajaina.

    Gehiago izan ziren, baina tira. La casa de Tócame Roque, esaten zidan amak etxeko unean-uneko egoeraz zerbait aipatzen nionean, la vuestra parece la casa de Tócame Roque. Ikeara joan ginenerako gauzak dezente aldatu ziren, ordea. Geroz eta jende gutxiago izaten genuen babestuta. Aldaketa pixkanaka gertatu zen, oharkabean, funtsezko aldaketa guztiak gertatzen diren moduan alegia. Halako batean jendea ez zen gurera etortzen asilo bila.

    Ez, oker zaude: ez zuen zer ikusirik izan Ixiarrekin: umea izan genuenerako ez genuen kasik bisitarik. Umea definitiboa izan zen, imajinatzen dut; baina kontua lehenagotik zetorren.

    Bai, bale, adinak ere izan dezake bere garrantzia. Gure belaunaldiko jende gehiena habia eginda dago, ondo finkatuta, sustraituta. Ados. Baina nik beste zerbait dagoela susmatzen dut. Gure etxeko giroa aldatzen ari zela. Elena eta bion artekoa, adibidez. Adibidez edo batez ere. Gauza horiek nabaritzen dira, nik uste. Bibrazioak, nik zer dakit. Ez ginen, antza, lehen bezain abegitsuak. Jendearentzako. Gu edo gure etxea. Auskalo.

    Eta sofa hura erosi genuen, ezagutzen duzue, Klippan gorria. Oherik gabe. Merkea eta dotorea. Ikeakoa.

    Bai, jakina, bihar lanera joan behar duzue. Nik ez. Bai, gogoan dut hozkailuarena, ez arduratu. Toalla garbiak bainugelan, ondo. Ez, ez, ez, benetan; ziur nago bakarrik lortuko dudana. Azken batean gure antzinako sofa horren antzekoa izateko itxura du honek: zuek utzi hortxe izarak eta konponduko naiz ni.

    Egun batzuk besterik ez dira izango, pisu berri bat aurkitu arte. Astebete, asko jota. Bihar bertan hasiko naiz bila, gosaldu ondoren. Zuek lasai, saiatuko naiz zuek ahalik eta gutxien molestatzen. Benetan.

    Gabon, bai.

    Kontuak ez du erremediorik

    Nire bizitza. Nire bizitza desastre osoa da. Aspalditik dakit hori. Desastrea: ez dauka izendapen hoberik. Porrot osoa, agian. Hala izan da betidanik; memoria dudanetik kasik: porroten segida amaigabea. Batxilergoan hasi nintzen horrela –ez nintzen ikasketak amaitzera iritsi–, eta gero jarraitu du eta jarraitu du eta jarraitu du. Gaurdaino.

    Sakontasun handirik gabeko burutazio hauek alokatuta daukadan gela ziztrinean ari naiz harilkatzen, Gordon’s botilari azkeneko zurrutadak lapurtu bitartean. Ohean etzanda nago, kaleko arropaz jantzita; nire inguruan, aldizkari zaharrez eta TelePizzako kartoiez jositako moketa, zedenak jotako besaulkia, eta duela hilabete parea funtzionatzeari utzi zion telebista. Maleta bat ohe azpian, eta askoz gehiagorik ez; ezin, bestalde, kontuan hartuta gelak hogei bat metro koadro besterik ez duela: bainugela, beste zenbait auzokiderekin konpartitzen dudana, kanpoan dago, korridore luze baten amaieran. Ez didate askorik kobratzen alokairuagatik, eta horregatik hain zuzen hartu nuen bizilekutzat zulo zikin hau. Baina laster ez dut hori ordaintzeko adina izango ere, eta hanka egin beharko dut hemendik; egia esan, zer edo zer izango banu ere, berdin-berdin alde egin beharko nuke: luze gabe gordeleku hau topatuko dute, eta, une hori heltzerako, hobe bertan ez banago. Nire azkeneko negozioak, miseriatik behin betiko atera behar ninduenak, huts egin dit berriro ere. Aurretik etorri ziren guztiek bezala, zertarako engaina. Etorriko diren hurrengoek bezala, ziurrenik: etorriko balira, noski. Kontuak ez du erremediorik.

    Tontakeria dela esango luke edonork, baina, denborarekin, argi eta garbi ikusi dut noiz hasi zen dena: noiz hasi zen nire bizitza haize-kontra joaten. Une zehatza, leku zehatza. Ordura arte –gezurra esan dut lehenago edo, hobeto esanda, hiperbolean erori naiz: gauzak ez

    Enjoying the preview?
    Page 1 of 1