Discover millions of ebooks, audiobooks, and so much more with a free trial

Only $11.99/month after trial. Cancel anytime.

Lilurabera
Lilurabera
Lilurabera
Ebook108 pages1 hour

Lilurabera

Rating: 0 out of 5 stars

()

Read preview

About this ebook

Zortzi narrazio hauetan mugitzen diren pertsonaiak bezain protagonista dira haietan ageri diren egoera eta bizimoduak. Eguneroko bizitzan ez hondoratzeko lilura helduleku bakarra duten pertsonaiak, edota behinola lilurak baldintzatuta-ko bizimoduak daramatzatenak. Irakurleak etengabean sentituko dituen taupadak bihotz narratibo indartsu batetik datoz: zentzumen eta jakin-minaren gose-egarria bizimodu bilakatzen da liburu honetako zazpi ipuinetan eta kolofoi lana egiten duen "bizi kondaira literario-musikal"ean. Pertsonaia guztiak dira pop kulturaren alabak; haientzat, argazkiak, abestiak, musika, artegintza edo estetika ez dira atsegin handiagoz edo txikiagoz dastatzen den zerbait. Bizitzeko era bat dira. Munduan egoteko eta mundua ulertzeko modu bat. Arteak eta bilaketa estetiko suharrak zorroztutako zentzumenek bizi dituzte ipuinotako pertsonaiak, eta gainera horri esker egiten dute baldintza makurrenetan ere aurrera. Alabari aita nor duen konfesatu behar dion kazetaria, nerabezaroko adiskidearen eraginaz ohartzen den argazkilaria, kultur kudeatzaile bihurtutako iraganeko artista, etxerik gabe geratu den diseinatzaile ohia, pop-ari buruzko tesia aurkeztera doan doktoregaia eta gainerakoak biltzen dituen Yurre Ugarteren ahotsak irakurlea guztiz inplikatuko du, luzarorako.
LanguageEuskara
PublisherAlberdania
Release dateNov 5, 2020
ISBN9788498686388

Related to Lilurabera

Related ebooks

Reviews for Lilurabera

Rating: 0 out of 5 stars
0 ratings

0 ratings0 reviews

What did you think?

Tap to rate

Review must be at least 10 words

    Book preview

    Lilurabera - Yurre Ugarte

    Azala_Lilurabera_INP_100.jpg

    lilurabera

    Bitartean ibillico dira becatutic becatura amilduaz;

    oraiñ pensamentu batean, gueroseago itz loyak gozotoro adi­tzean:

    oraiñ escuca, edo queñada batean, guero musu edo laztanetan:

    oraiñ ipui ciquiñac contatzen, guero dantzan,

    edo dantza ondoan alberdanian.

    J.B. Agirre

    1. argitaraldia: 2020ko azaroa.

    Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza

    izan du liburu honek.

    © 2020, Yurre Ugarte

    © Argitaraldi honena: 2020, ALBERDANIA, SL

    Istillaga, 2, behea C - 20304 Irun

    Tel.: + 34 943 63 28 14

    alberdania@alberdania.net

    www.alberdania.net

    Azala: Junkal Motxailek diseinatua, Yurre Ugarteren argazki bat erabilita.

    ISBN digitala: 978-84-9868-638-8

    ISBN papera: 978-84-9868-637-1

    Legezko gordailua: D-1103/2020

    V

    LILURABERA

    yurre ugarte

    ALBERDANIA

    ipuinak

    Asperdura, hain zuzen ere, liluraren ifrentzua da: egoera bat kanpotik, eta ez barrutik, bizitzearen menpeko dira biak, eta gainera, batak bestera garamatza. Arbusek esan moduan, asperduraren bidez iristen da lilurara.

    Susan Sontag

    Beno, beno, gizaki bakoitzak badu hain erreala den sentipen bat

    Denboran (denboraren inguruan)

    Zertan ari zaren ez dakizunean erritmo bat dago

    Zertan ari zaren ez dakizunean erritmo bat dago

    Denboran (denboraren inguruan)

    Sly & The Family Stone

    ARINTASUNA

    Bi marra dirudite, baina begiak dira. Zenbat argazki egingo ote nien Ninberen begiei. Elkar ezagutu genuenean, batxilergoan, kiroldegiko Atzealdean dauden eskaileretan orduak ematen genituela, begi haien lehen-lehen planoko argazkiak ateratzen nituen. Amaren aspaldiko kamera analogiko horietako bat nerabilen, Pentax bat, eta beti eskean ni: zabaldu itzazu guztiz-guztiz, ireki erabat begiak, esanez bezala, ezin dituzu apur bat borobildu?, hortik sartu nahi dut-eta, kameraren bisorean jarri dudan nire iris gris-berdexkaren bitartez harrapatu nahi dut zure zirrikitu horizontal pare horren hondoa. Eta, orduantxe izaten zenez Ninbek irri egiten zuen aldi bakanetakoa, alegia, haren begiek justu zabaltzearen kontrara egiten zutenean, klisk, klisk eta klisk atzeman nahi izaten nuen, segundo bete barru galduko baitzen bi marrek lerro zuzen bat osatzean zuten eferbeszentzia, Ninberen irri pindarrek, kameraren objektiboa eta bisorea zeharkatuz, begi-niniak eta hondoa harrapatzen zidaten unea.

    Amak astero ematen zidan pagarekin ordaintzen nuen bai argazki karretea bai errebelatua, eta lagun arteko botila-festarako sosik gabe geratzen nintzen asteburuan, mozkortzeko aukerarik gabe. Fotoak ateratzeari, ordea, ezin nion utzi inolaz ere. Agfa edo Kodak karrete bat erosten nuen paga jaso ahala. Klisk batean nenbilen, argi-itzalen jolasak deskubritzen, karretea di-da amaitzen. Argazki errebelatuak jasotzera dendara joaten nintzenean, bertatik irten gabe erreparatzen nien emaitzei, gogoberotuta: akasdunek izorratzen ninduten arren, gorde egiten nituen, argiztapen, enkoadraketa edo konposizio hutsegiteak gogorarazteko (askotan, aukeratutako gaia soilik zitzaidan etsigarria); aldiz, bakarren batek asebetetzen baninduen, beste karrete bat erosi behar izaten nuen berehala, gehienetan zorretan uzten nuena; ama pasatuko da ordaintzera, bai, Beatriz Beristain, hauxe bere nana eta telefonoa. Gero, ama bera ez zen ordaintzera joango, baina dirua ematen zidan nik neuk zorra kitatu nezan. Halako batean, nazkatu egin zen, eta aitaren kamera digital konpaktua, noranahiko Olympus hura, kristo guztiak zeukana, aprobetxatzera animatu ninduen. Digi-kameraxka horrek soilik ideiak hartzeko balio zidanez, lagunen zurrutari egokitu nintzaion ezinbestean. Sigi-sagatsu ordu txikitan etxean azaltzea ez zen zuritzeko moduko zerbait, amak niri itxoiteko ohitura baitzeukan gauez irteten nintzen bakoitzean. Batzuetan, salan liburu bat irakurtzen geratzen zen; beste batzuetan, bulego-logelan lanean, itzulpengintzan –artean, gauez, Sylvia Plathen Eguneroko guztiak itzultzen zebilen–, nire zain zegoela ahaztuta, bide batez esanda. Hurbiltzen zitzaidan hatsa usaintzera, arropan itsatsita nekarren kiratsa aditzera, eta, jarraian, leporatzen zidan berak lanean lasai jarduteko zuen ezintasuna ni gaupasan nenbilen bitartean. Sylvia Plathek ulertuko ninduke, Leire, gehitu zidan behin, biluzteko ganorarik gabe ohean zerraldo etzan nintzenean.

    Batzuetan, igande goizalde haietan, bi kruasan eta ogi egin berria basapean nekartzala etxeratzen nintzen. Gurasoek egunari elkarrekin gozo gosaltzen ekin ziezaioten zen nire nahi xinglea, eta bi ilgora kurruskatsuak banaketaren aurkako konjurua bailiran eskaintzen nizkien, bikotearen batasuna elikatzeko orea. Erretako harreman baten zantzuek bizi baikintuzten ordurako; iskanbila gabeko giro bat, ordea, isilpekoa. Amak bazekien, aitak bazekien, eta nik ere banekien.

    Lehendabiziko kameradun sakelako telefonoak salgai jarri ziren urtean, 2003an, hamazazpi urte bete nituen egunean, amak oparitu zizkidan, Susan Sontagen Sobre la fotografía liburuaz gain, argazkiak nik neuk etxean errebelatu eta inprimatzeko tresnak: azpilak, likidoak, enfoka­tzeko lupa, pintzak, handigailua, papera eta zuri-beltzeko negatibo batzuk, hau da, foto-laborategitxo bat antolatzen hasteko adina. Bigarren eskukoak ziren, argazkilari izandako amaren ezagun batek merke saldutakoak. Non da, baina, horiek guztiak kokatzeko behar den gela iluna?, galdegin nion amari eskertuta, eta, aldi berean, harrituta, gure bi logelako etxean, amaren lantokia ere bazena, ez baitzegoen zentimetrorik sobran. Baina bazegoen komuna, leihorik gabea gainera. Bainuontziaren gainean okumezko ohol bat ipini eta hortxe handigailua jar nezakeen. Gainerako tresnak konketa, komun eta bidetaren artean banatu behar nituen, eta erabiltzeko ordutegia amarekin adostu. Aste batzuk lehenago banandu ziren, aita etxetik joanda: komunaren barruan hartu nuen aterpe.

    Kruasan baten lehen planoa zuri-beltzean: toles kurruskatsuetan itzal beltz-beltzak, eta gainerakoa zuriegia, argi kontraste gogorra, opilaren familiako gutiziaren papur urri han-hemenka. Folio tamainako kruasanaren argazki hura ez daukat ahazteko; osorik nik neuk egindako lehenengo irudi hark ezkutu bat zirudien, eta, armarritzat hartzea erabakita, logelako atean itsatsi nuen, helduleku sinboliko bat etxeko giro berrian. Gainera, ez alferrik, gozo-dendan erositakoaren antzik ez zuen kruasanari esker betiereko lezioa jaso nuen: kruasan errealaren heriotza, argazkilaritzaren garaipena. Biba artifizioa eta biba artea!

    Errebelatzeko likidoz beteriko azpilean, ikusgarritasunaren bila zebilen mamua zen argazkia, aratz bihurtzeko atezuan beti, eratzeko tentsioan, segundo batzuk edo minutu batzuk gorabehera, irudi jaio berri gandutsua suertatuko zen, edota, nire hasiberrikoren hutsak zirela medio, guztiz beltza, irudi eza, argiaren hizki eta izpirik gabea, mamu totala. Izutu egiten ninduen horrek: argiari neurri egokia har­tzeko gai ez izateko beldur paralizatzailea. Horrelakoetan, Atzealdera ospa egiten nuen, han baitzegoen kamerarekin (tira, eta kamerarik gabe) neuretzen nuen errealitatearen zati handiena. Atzealdean. Ordutik ia hamazazpi urte joan diren arren eta jada milaka argazki profesional egindakoa izanagatik, Atzealdekoek aratz diraute nire memorian.

    Eserita gaude polikiroldegiko Atzealdeko hormaren sute-eskailera zabalean. Ostirala da, eta fabrikatik zuzenean joan gara lagunak, gehienak neskak, eta gehienak kokoteraino­ selektibitatea helburu duen batxilergo institutuaz, zeinari, hain justu, «fabrika» deitzen baitiogu. Belarrietan, mp4a, Ipoda, Berri Txarrak Libre ©, Sorkun, Kuraia, Cranberries, Jane’s Addiction, Etsaiak, edo ezer ez. Batzuen ahoan, zigarroak edo porroak. Tixertak: tamaina handikoak bularrak ezkutatzen, tamaina txikikoak eta estuak bularrak nabarmentzen. Nike, Adidas, Carrefour, Decathlon. Rimme­la eta ezpain gorriak. Aurpegi eta bizkarreko zaldarrak elkarri lehertu. Pikortak ezkutatzeko potea. Eskailerapeko sasitza sasoi betean dago, gu bezala. Eskaileraren pareko harrespilezko bidezidorra gustukoa dugu, asfaltatu gabeko

    Enjoying the preview?
    Page 1 of 1