Discover millions of ebooks, audiobooks, and so much more with a free trial

Only $11.99/month after trial. Cancel anytime.

Gu, nafarrok
Gu, nafarrok
Gu, nafarrok
Ebook76 pages46 minutes

Gu, nafarrok

Rating: 0 out of 5 stars

()

Read preview

About this ebook

Saiakera honetan Xabier Zabaltzak Nafarroan lehian dauden bi nazionalismoak salatzen ditu, ez baitira gai izan nortasun elkarganatzaile bat sortzeko. Espainolistek euskara eta euskal kultura mespretxatzen dituzte, eta abertzaleek ez dute oraindik ikasi euskalduntasuna nafartasunaren atal bat besterik ez dela. Nafarroa abertzaletasunaren hutsegiterik handiena da, baina "euskal arazoa" konpontzeko gako bat ere bai. Gu, nafarrok aurreritzirik ez duten irakurleendako idatziriko liburu ikonoklasta bat da, funtsezkoa atzoko eta gaurko Nafarroa ulertzeko, batzuen eta besteen mito guztien gainetik. Egilearen ustez, afera ez da nazionalismo batak bestea garaitzea, sentimendu nazional guztiak biltzen ahal dituen erkidego berri bat sortzea baizik. Horixe da nafarren erronka nagusia.
LanguageEuskara
PublisherAlberdania
Release dateMay 5, 2020
ISBN9788498685541
Gu, nafarrok

Related to Gu, nafarrok

Related ebooks

Reviews for Gu, nafarrok

Rating: 0 out of 5 stars
0 ratings

0 ratings0 reviews

What did you think?

Tap to rate

Review must be at least 10 words

    Book preview

    Gu, nafarrok - Xabier Zabaltza

    AITZINSOLASA

    Eman ta zabal zazu

    munduan frutua.

    Jose Maria Iparragirre, 1853

    Geure errija estaleizu

    Zeure zunbilagaz.

    Sabino Arana,

    c

    .1888

    Emak da zabaltzazu

    geurian frutuba.

    Sabino Arana, 1901

    Liburuxka hau ikuspegi euskaldun eta euskaltzale batetik dago idatzirik. Ikuspegi abertzale batetik ere bai? Hori irakurleak erabaki beharko du. Joan Fuster i Ortells valentziar (eta katalan) idazle iaioak lerrakeen bezala, behartzen nauten heinean naiz ni nazionalista. Ez eta zentimetro bat ere haratago. Lerro hauek Nafarroan daude izkiriatuak eta, hemen bereziki, hizkuntzarekiko atxikimendua eginbehar moral bat iruditzen zait. Ez dakit horregatik abertzalea naizen. Baldin banaiz, aitortu behar dut ez naizela abertzale atseginez eta irrikatan nagoela hemengo agintariek euskara normaltasunez onar dezaten, zama astun hori behingoz gainetik kendu ahal izateko.

    Euskaldun eta euskaltzalea naizela diot, baina euskoeszeptikoa ere bai. Nire begiek ez dute ikusiko sasi-profeta batzuek agindu ziguten Euskal Herri askatu, sozialista, batu eta euskalduna. Jabetzen naiz: fedea falta zait. Manuel Larramendi eta Plazido Muxika oker zeuden: ezina, ekinez, ezina. Bizkai-Gipuzkoetan gauzak beste modu batera ikusiko dira, baina Nafarroako euskaltzale askok onartu dugu aspaldi hemen gutxiengo bat izanen garela luzaz. Amore eman dugu. Abertzaleek oso gaizki egin dituzte (ditugu) gauzak Nafarroan. Kontsolatzen naiz pentsatuz, ongi egin izan balituzte ere, Nafarroa bere bideari lotuko zitzaiola. Bistan da nafar askori eta gehienbat nafar eliteei bost axola zaizkiela euskara eta Euskal Herria. Gehienez ere, abertzaletasunaren eta navarrismoaren arteko erdibidera ailegatzen ahalko gara. Horixe proposatzen da testu honetan.

    Joan Fusterrek, lehen aipatu dudan berak, iradoki zidan liburuxka hau. Nosaltres, els valencians haren maisulanak iraultza bat piztu zuen herrialde katalandun guztietan, 1962an lehenbizikoz argitaratu zenean. Valentziako Herrialdean jarri zuen katalanismoaren arreta, ordura arte, nazionalista katalan gehienendako, egitez, Katalunia Bartzelona, Tarragona, Lleida eta Gironako probintziek osatzen baitzuten bakarrik. Nik, zer esanik ez, ez dut hainbeste espero saiakera xume honetatik, baina iruditzen zait badela garaia egiazko eta oraingo Nafarroaz mintzatzeko, ametsetakoaz eta behinolakoaz gehiegi hitz egin baita.

    Aitzinsolas honen hasieran hiru aipu atzeman daitezke. Lehenbizikoa, oso ezaguna, Euskal Herriko himno nazionaletik hartua dago. Beste biak ez dira hain entzute handikoak, baina Sabino Aranak himno bererako egin zituen moldaketetatik datoz. Nazionalismo politikoaren sortzaileak ez zuen batere gogoko Gernikako Arbolari darion internazionalismoa eta aldatzeko saioak egin zituen. Ba, tira, liburuxka edo dena delako honek Iparragirreren euskaltzaletasuna aldarrikatzen du, eta espresuki Sabino Aranarena errefusatzen. Iparragirreren leloa ia mende eta erdi geroago David Browerrek, Hazel Hendersonek, Frank Featherrek, Jacques Ellulek edo René Dubosek (inork ez baitaki nork) zabaldu zuen Think globally, act locally esapidearen aitzindaria izan zen. Euskaldunok badugu nortaz harrotu. Baina Sabinok eta beste askok maite duten zuhaitza ez dago Gernikan (edo, puristak izanez gero, Lumon), Luiaondon baizik, Bizkaiko mugan zirauen haritz malatuaren ondoan. Hainbat abertzale ez daude munduari begira, beren buruei begira baizik. Beude.

    Saiatu naiz testu arin bat sortzen. Horretarako, oharrak eta bibliografia saihestu ditut. Batzuetan, gehienbat azken kapituluan, umorera eta ironiara jo dut, ona baita nor bere buruaz trufatzea. Iruditzen zait euskaraz, gainera, askatasun handiagoa dagoela politikoki zuzenak ez diren zenbait ideia plazaratzeko. Ez dakit ausartuko nintzen hemen bota ditudanak erdaraz botatzera. Kapitulu bakoitzaren hasieran pare bat aipu paratu ditut. Maiz, aipuak garrantzitsuagoak dira ene testua baino. Merezi dute presarik gabe irakurtzea, gehienak ez baitira sobera ezagunak.

    Funtsezko puntu bat argitu behar dut lehenbailehen. Prestakuntzaz historialaria naizen arren, honako hau ez da saiakera historiko bat. Erlatibitatearen teorian bezala, iragana, oraina eta geroa nahasi ditut, batzuen batzuek batere atsegin izanen ez duten estilo batekin, saiakera politiko bat idazteko. Hori bidezko iruditzen zait. Ez zait hain bidezko iruditzen, ordea, Euskal Herri gure honetan maiz gertatzen dena, alegia: aitortu gabe, historia liburuak bailiran saiakera politikoak sal­tzea, historiaz baliatzen baitira zein bere proiektua sustatzeko. Zer esanik ez, politika eta alderdikeria ongi bereizten ditut eta ahaleginak egin ditut nire independentzia intelektualari eusteko.

    Lau hitz darabildan terminologiaz. Lan honetan Euskal Herria eta Euskadi ez dira bat. Euskadi Hirurak-Bat da, hots, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa. Euskal Herria Zazpiak-Baten sinonimotzat hartu dut, hots, Samatzetik Kortesera eta Lanestosatik Barkoxera bitarteko eremua, nahiz eta, hitzez hitz, Araba gehiena eta

    Enjoying the preview?
    Page 1 of 1