Txirritaren baratzea Norteko trenbidetik
()
About this ebook
Related to Txirritaren baratzea Norteko trenbidetik
Related ebooks
Susmaezinak Rating: 0 out of 5 stars0 ratingsGoiko kale Rating: 0 out of 5 stars0 ratingsKalezulo Rating: 0 out of 5 stars0 ratingsAzukre xehea, gatz larria Rating: 3 out of 5 stars3/5Hauts bihurtu zineten Rating: 0 out of 5 stars0 ratingsVendetta eta beste ipuin batzuk Rating: 0 out of 5 stars0 ratingsMinotauro Rating: 0 out of 5 stars0 ratingsBarrikadak Rating: 0 out of 5 stars0 ratingsUra saltoka: Natura eta kultura jolasean Rating: 0 out of 5 stars0 ratingsHiruko Rating: 0 out of 5 stars0 ratingsMendiko behatokia Rating: 0 out of 5 stars0 ratingsSano erradikal Rating: 0 out of 5 stars0 ratingsTriangelu hautsia Rating: 0 out of 5 stars0 ratingsEmakume gaiztoak Rating: 0 out of 5 stars0 ratingsHarkaitzaren magalean Rating: 0 out of 5 stars0 ratingsGaueko azken expressoa Rating: 0 out of 5 stars0 ratingsGu, nafarrok Rating: 0 out of 5 stars0 ratingsItoko dira berriak Rating: 0 out of 5 stars0 ratingsEskarmentuaren paperak Rating: 0 out of 5 stars0 ratingsOtto Pette Rating: 0 out of 5 stars0 ratingsLotsati: ilunpetik argira Rating: 0 out of 5 stars0 ratingsArgia sortzen den izartegia Rating: 0 out of 5 stars0 ratingsGorputzeko humoreak Rating: 0 out of 5 stars0 ratingsEzjakintasunak Rating: 0 out of 5 stars0 ratingsLehorreko koadernoa Rating: 0 out of 5 stars0 ratingsAltzeta Rating: 0 out of 5 stars0 ratingsOdolaren sua Rating: 0 out of 5 stars0 ratingsBittor eta biok. Bittor Kapanaga "Euskal Sokratesen" gogoeta ondarea. Rating: 0 out of 5 stars0 ratingsNeure buruaren alde Rating: 3 out of 5 stars3/5Septentrio Rating: 0 out of 5 stars0 ratings
Reviews for Txirritaren baratzea Norteko trenbidetik
0 ratings0 reviews
Book preview
Txirritaren baratzea Norteko trenbidetik - Juan Garzia Garmendia
JUAN GARZIA GARMENDIA
TXIRRITAREN BARATZEA NORTEKO TRENBIDETIK
saiakera
ALBERDANIA
Bitartean ibillico dira becatutic becatura amilduaz; oraiñ pensamentu batean gueroseago itz loyak gozotoro aditzean: oraiñ escuca, edo queñada batean, guero musu edo laztanetan: oraiñ ipui ciquiñac contatzen, guero dantzan, edo dantza ondoan alberdanian.
(J.B. Agirre)
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza
izan du liburu honek; egileak, berriz, Gipuzkoako Foru
Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuarena.
Azala: Antton Olariaga
© 1997, Juan Garzia Garmendia
© Argitaraldi honena: 1997, ALBERDANIA, S.L.
Istillaga, 2, behea C. 20304 Irun
Tf.: +34 943 63 28 14
alberdania@alberdania.net
www.alberdania.net
ISBN digitala: 978-84-9868-595-4
ISBN papera: 84-8869-51-8
Legezko Gordailua: S.S. 1303/97
TXIRRITAREN BARATZEA
NORTEKO TRENBIDETIK
GELTOKIKO BURUTAZIOAK
Batek aspaldidanik ezagutu uste du Ereñozukoaren bertsogintza gehiena; aztertu ere zertxobait aztertua du inoiz, irakaskintza aitzakia; berrikitan egina du, bestetik, propio, corpus horren bigarren irakurketa arretatsuago bat, lehendik zituen zenbait susmo, intuizio —eta, seguruasko, aurreiritzi— askotarikoak kontrastatu nahian. Apunte mordoa badu dagoeneko bat horrek, handik eta hemendik jaso, lotu, sailkaturiko xehetasun ustez interesgarri ugari. Halako ideia aski zehatz bat ere bai, zer esan nahi lukeen horren guztiorren inguruan… moduarekin asmatuko balu.
Izan ere, adierazteko moldearenean datza behin berriro ere gakoa. Edo, sinpleago esanda, nondik nora ekin, eta nola. Modu egokia bilatu behar baita, zalu eta erosoa, ahalegina bere helmugara onik iritsiko bada.
Eta, askotan bezala, begien bistan zegoen bitarteko hori, hortxe egona zen betidanik, Txirritak berak garbi asko eskainia, ezertarako biartzen bada
: Norteko trenbidea, noski.
Aste ontan jarriak
dio paperburuak, eta halakoxe berriak dirudite, hain zuzen, Lujanbioren bagoiak, ibilaldi horretarako aproposenak, Goicoechearen talgoa baino dotoreago, Abiadura Handiko Trenarenak baino seguruago. Deskuidoan hartarako premiarik sortuz gero, gainera, ez dago kuidadorik: kotxe bakoitzak komona
, nork bere gustura erabil dezan.
Gure bertsomakinistak hirurogeita hamaika urte ditu (1931an gaude), zahartzera egina, beraz, baina mutila oraindik. Bere lan horretan gustura dihardu, bidaiariak gustura ikusten baditu. Eta halaxe aitortuko du gerora, harro: zenbait umore eder jarri det Kantabriako partian
. Gainerakoan, alfer fama pixka bat badu; beraren hitzetatik ere zerbait atera edo liteke horretaz: Alper askori gustatzen zaio bestek egina jatia
dio batean, eta beste batean, berriz, inoren ahotan baina: neonei asko gustatutzen zait bestek egina jatia
.
Fernando Amezketarraren eskolan ikasia, alferkeria ezezik, pikardia gaiztoagorik ere ontzat hartuko dio hari eta, ondorioz, bere buruari ere, pobreak maliziagabe izatea desgrazia doblea duela aitzakiatuz edo:
intzizu batek aña malezi
bazuben Fernando zanak
barruti gutxi erosi eta
beti ardiyak gizenak
arrazoia da saiatutzia
premiyan dagon gizonak I-145
Alde horretatik, kristau etsipen ortodoxo eskasagoa ageri du, beraren pertsonaiaren batek baino, hala nola harako maizter etxegabetuak: gure Jainkuak nai duen arte nonbait mantenduko al gera!
Izan ere, erlijioaren aldeko amorratua agertu arren, interpretazio badaezpadako samarrik ere egiten du sarri, bere interes edo sinpatien araberakorik. Hara adibide bat:
gure Jainkuak salbaziyorik
orri ematen badiyo
umildade ta errezatziak
askorik eztu baliyo II-22
Gusto guztiak kunplitu
ezin litezkeen mundu honetatik aldegin bitartean, ordea, bizi-plan xumea du gure Jose Manuelek: ondo jan eta eranaz
deskantsuz
bizitzea, askotan errepikatzen duenez. Gorputza bapo gobernatuaz
, alegia.
Bestelako gobernuaz, berriz, arras pragmatiko ageri da, hala nola Errepublikari buruz:
gerrik onena baño pakia
badakit degula obe;
orañ Alcalá Zamora dago
Españiko jaun da jabe,
nolabait ere konpondu dira
odolik ixuri gabe II-87
norbaiten mende bizi biagu,
ortan eztago dudika
biar bezela ipintzen bada
ona da errepublika II-141
Edota, beste zabalago eta pikardiatsuago honetan:
Maite zaituztet, presidentiak,
ministro, diputaduak,
biar bezela gauzak egiñaz
izan tzizute graduak;
garai onetan zuek zerate
Españiako buruak,
despreziyorik eztu merezi
Elizak eta kleruak,
guk republika maiteko degu
bañan ekarri fueruak. II-97
Akats gaberik ez gara inor jaio, noski, eta badu Txirrita ere esaten dioten gure makinistak, tripazaku handi samar batez aparte, trauma koxkorren bat edo emakumeekiko, tokatu zaion garai eta gizarteari dagokionaz gainera, itxuraz hain umoretsu hartzen duen bere mutilzahartasun porrokatu horrek emendatua, agi danean. Neska zahar zein gazteen itxuraz, adibidez, oso kezkaturik ageri zaigu. Fijazio latza du, besteak beste, gona motx nahiz ile laburrekin; eta Freudi gozatu ederra emango liokeen punturaino erasotzen die, zirriz ezin eta ziri zorrotzez: gona motx oin azpiyan daukazu etsaya
.
Lagun hurkoa nork bere burua bezala maitatzeko agindua ere ez dirudi beste sexuraino iristen zaionik; ikus, bestela, nola tratatzen dituen harako ama-alaba zurrutera haiek, berak (ni askotan bezela tabernan nenguan…
) hainbestetan harro asko aitorturiko bekatu bera egiteagatik. Eta, hori gutxi zaiola, haiek lanean hastea ere kritikagarri zaio, bizio horren amorez egina delakoan lan hori (eta horrenbestez bere alfertasuna ia bertuteen gradura altxaturik, bide batez):
zurrut geiago egitiâtik
arraia saltzen asiyak II-157
Hala, behin hasiz gero, ezer ere ez dio barkatuko neska gaixoari, ezta eskaini dion proporziyo
bakana ere, satiratik haraxeago pasaturik:
bere buruba ola ofrezitzen
eztabill neska jatorrik
Egia da, hala ere, bere interesen defentsak nolabait justifikatzen duela kontu horretan:
baño gaxuak nere kontura
etzuen busti muturrik
Mutilzahar porrokatutik adardun negartira dagoen aldea salbaturik, tangoetako edipo-kexuaren antza hartzen zaio honi ere:
Nere amaren aldamenian
bizi nintzana pakian,
iya juduak Kristo bezala
lotu ninduten katian I-210
In extremis, baina bere autokritika umoretsuak salba lezake, agian, epai zorrotzegitik:
ni izandu naiz alako batek
merezi bezelakua:
lenago iru baldin badira
ai zer nolako laukua!
ta berak ere etzekiyen ni
zurruterua nitzanik;
alkarrengana bildu bagiña
etzen gurekin gauz onik II-158
Izan ere:
ezkontzeko ideak
banituan ustez,
ardua maitatzen det
andriaren partez II-28
Ez dira noski emakumeak bakarrik Txirritak begiz jota dauzkanak. Ijitoak, adibidez, lehenbiziko bertsotik juzkatzen ditu, eta hortik aurrerakoa horren ilustrazioa baizik ez da:
alperrak edo mozkorrak dira,
erdi lapurrak gehienak,
okasiyua ta eskandalua
faltatutzen etzaienak II-64
Erabiltzen ari garen gehienak baino heldugabeagoa dugu ijitoei buruzko sail hau bestela ere, baina ez genioke akaso esperientzia falta horregatik ere barkatuko, baldin eta abokaturik bikainenak atera ez balitzaizkio honetan ere Txirrita suertosoari: ijitoek berek gustura entzuten omen zizkioten-eta bertsook. Tira; behingoz protagonista sentitzearen pozak ahantzaraziko zien, nonbait, aditu behar gaizto guztia.
Azken finean, berarengandik ikasitako jatortasunez esan beharko zaio berari ere:
barkatzen dizut baño
gaizki dago oso II-164
… Txistu eta marru
hotsa da, ordea, eta abiatu beharra dago. Gustu duena bagoira bedi, hamalau bertso--geltoki…
Juan Garzia Garmendia
Oharra: Bertsoak (atari honetakoak zein geroko aipamenak) AUSPOAko 101-102 eta