Discover millions of ebooks, audiobooks, and so much more with a free trial

Only $11.99/month after trial. Cancel anytime.

Samuel eta Slawo
Samuel eta Slawo
Samuel eta Slawo
Ebook168 pages1 hour

Samuel eta Slawo

Rating: 0 out of 5 stars

()

Read preview

About this ebook

"Pieza laburrak, mikroipuinak eta narrazio laburrak, biltzen ditu liburu honek, antzerkirako gidoi ere izan litezkeen kontakizun luzeagoekin batera. Egileak guztiz bereak dituen gai eta obsesioak ageri zaizkigu orrialdeotan, inoiz baino depurazio handiagoz emanak. Umore gordinak, absurdoak, kaosak, karikaturek, muturreko egoerek irribarrearen marra leuna marraztuko dute irakurlearen ezpainetan. Maiz keinua ere izoztuko zaio, ordea, irakurleari… Gutxi du artifiziotik Karlos Linazasorok darabilen prosa biluzi zuzenakalabaina, bere ahots zeharo identifikagarriak poetika guztiz minimalista, sotila eta
jantziagoa eskaintzen digu, eraginkortasunetik. "
LanguageEuskara
PublisherAlberdania
Release dateMay 2, 2022
ISBN9788498687323

Read more from Karlos Linazasoro

Related to Samuel eta Slawo

Related ebooks

Related categories

Reviews for Samuel eta Slawo

Rating: 0 out of 5 stars
0 ratings

0 ratings0 reviews

What did you think?

Tap to rate

Review must be at least 10 words

    Book preview

    Samuel eta Slawo - Karlos Linazasoro

    HITZAURREA

    Hasier Rekondo Laskurain

    Eta esaten dit haizeak idatz dezadala

    poemarik onena mundua salbatzeko,

    eta nik badakit hori jada ezinezkoa dela...

    K. Linazasoro

    Eldarnio baten ondoriozko hitzaurre antzeko bat

    (edo ipuin-liburu baten egilearen buruaren gainean

    lausengu larregi jaulkitzeko arriskuez)

    Karlos Linazasororen obra mamitsu eta malapartatuaren (berriro gogoratu behar al dugu egile parerik gabeko hau, zentzurik literalean, euskal literaturaren tropel totemikoan zokoratu dutela adituek eta ez-adituek?) ipuin hauen hi­tzaurrea idazteko enkargua eskaini zidatenean, ezin nuen sinetsi. Batetik, miretsi egiten bainuen tolosarraren artefaktu literario anitz eta ezberdinen malgutasuna, egungo gure letrek eman duten obrarik heterodoxoenaren jabe denak denetarik egin baitu eta sarri merkatuak eskatzen duenetik arras aldenduta. Ez da erraza ganorazko hitzaurre bat idaztea, haren lanek genero batetik bestera jauzi egiteko erraztasuna kontuan izan gabe eta kontraesanetan erori gabe: nobela, ipuina, mikro-ipuinak, poesia, aforismoak... Baina zer da Karlos Linazasoro gure kontraesanak ageri-agerian, eztiaz, ezti-ozpinduaz edota hitz-joko lortuez zein zabarrez, uzten duen kontraesan handi bat baino? Dirudienez, sare sozialetan irakurri ahal izan dudanez, Linazasorok bartleby bihurtzeko aukera hartu omen du. Ez du gehiago idatziko literaturaren oihartzunak, edo bizitzak, edo biek ala biek, sortzen dioten higuinaren eraginez, edo batek daki zergatik, zaila baita, oso, haren buruan zein obran murgiltzea.

    Linazasororen literaturaren moldeari zein gaiei erreparatuz gero, oso iheskorrak zaizkigu interpretazio logikoak edo akademikoak: absurdoaren, gustu txar eta onaren arteko esparru labainkorretan mugitu baita betidanik; haren sustraietan dagoen helezintasun literarioak zein filosofikoak ez zidan zenbait hilabetez loa soseguz hartzen utzi; ondorioz, askotxo atzeratu nintzen apetazko hitzaurre hau entrega­tzeko garaian. Linazasoro oparoa bezain txaplata denez gero, ekinari ekin behar.

    Alta, bada, gorazarrerako aukera ematen duten beste generoak ugari dira tolosarraren literatur ibilbide oparoan (zenbat aldiz esan dut oparo honezkero?). Bere-berea duen aforismoaren esparruan, esaterako, Alferrik ez balitz (Elkar, 2014) liburuan Berriarako neronek egindako iruzkin batean aipatzen bainuen honako hau: «Topikoen kontrako borroka antzu horretan, egileak gure gizarte post-postmoderno eta hiper-teknologizatu honetan aintzat hartzen diren zenbait gai politikoki ez zuzenak ere lantzen ditu». Izan ere, hori baita Linazasororen literatur ahalmenetako bat, alegia, funtzionario gisa eroso bizi arren, errealitatearen eta pentsamenduaren sustrai herdoilduak goitik behera zalantzan jartzeko ironia fina, eta gizartearen uste guztiak goitik behera zalantzan jartzeko abilezia, baita bere sinesmen guztiak ere, sinesmen gutxiko gizasemea izan arren.

    Bestalde, nekatzeraino aipatu ohi dira, tolosarraren gaineko erreferentzia literario gisa, egilea liburuzaina dela, hari egindako elkarrizketa guztietan ez baita falta liburuzain izatearen gaineko galderarik, eta nola ahaztu, bide batez, beste idazle-liburuzain ospetsu batzuk? Hala nola, Jorge Luis Borges edota Philip Larkin, haiek ere badute zerikusirik Linazasorok liburutegitik libururaino egin bidaia iniziatikoarekin. Horrez gain, ugariak dira liburuetatik hartutako maileguak Linazasororen obra guztian zehar: Greziako eta Erromako idazle klasiko ugariez gain, Beckett, Ionesco, Oulipo taldeko Queneau edo Peréc, Borges, Camus, Onetti, Cortázar jostagarriena eta abar luze bat. Ezaguna da Borgesen ipuin bateko Pierre Menard pertsonaiak xede zuen lan prometeikoa, Cevantesen On Kixote hitzez hitz berridaztea baina harekin zerikusirik izan gabe. Menard-ek liburu kontingentetzat eta ez-beharrezkotzat jotzen du Kixotea bera, haren hitzak baliatuz idatz zezakeen Kixotea bera tautologian erori gabe. Antzeko zerbait gertatzen da Linazasororen obran, baina alderantziz, batzuetan kasik tautologiatik hasita edo erreferentzia oso indartsuen jabe izanda, Linazasorok mundu propio eta imitaezina erdiesten baitu, haren atzetik abiatzea joko literario aberasgarria eta gozagarria izan daitekeen arren.

    Linazasorok kutun-kutuna duen Marco Valerio Marcial poeta erromatarrak idatzi epigramen gaiak bost ataletan bana daitezke: Mel (ezti) deritzotenetan laudorioak jaurtitzen zituen Tarracon bizi zenak, ez dezagun ahaztu Mezenas baten atzetik zebilela ia beti, egun zenbait idazle, asko, diru-laguntzen atzetik ibili ohi diren legez; tolosarrak maitasun poemetan hedatuko du eztia batez ere; hortxe agertzen ditu, besteak beste, errima klasikorako eta olgetarako duen joera eta metrika askotarikoak menperatzeko gaitasuna, bertsolaritzaren moldeetatik erabat aldenduz. Borgesek berak (berriro Borges?) esan baitzuen poetak molde klasikoak mendean hartu behar dituela.

    Ipuinlari-poetaren adimenak esaten ez dituenak eta esaten dituenak estuki uztartuak daude, tolosarraren beste ezaugarri ohiko baten adierazle, ipuinotan esaten ez direnak, edo hobeto esateko, existentziaren absurdo existentzialaren aurrean esan ezin daitezkeenak, baina esan behar direnak. Alta, bada, guztiz jakitun izanda artista oro «fail» bat dela Beckett-en berbetan, sorkuntzak berak galera izan nahi duela alegia. Agian lore gehiegi eskaini dizkiot egile paregabe honi (barka errepikapena), baina hark bere aforismo liburu batean gogoratzen didanez, «Lore bat botatzen ziotenean, pentsatzen zuen: lore honek ez dit lorategia ikusten utziko».

    Marcialera itzuliz, fel (satirikoak) eta Acetum (ozpinduak) ditu hark beste epigrama mota batzuk. Linazasororen kasuan, satirikoak gehiago dira ozpinduak baino. Izan ere, tolosarraren pentsaeran, absurdo handi horren aurrean zerbait egiterik baldin badago, umorez eta ironiaz egin beharko genuke, ez baitago haren izaeran ozpin larregirik botatzerik besteen aurka, eta egiten duen bakarretan munduaren bidegabekeria salatzeko izan ohi da, gizakiaren nahi eta ezinen eszenatoki krudel eta alaia izan ohi den mundua.

    Askok pentsatuko dute, apika, Linazasoro ez dela idazle konprometitua; alabaina, Audenek poesiaren gainean arestiko aipuan dioen legez, literaturarekin ezin daiteke mundua salbatu, edo ez behintzat literaturarekin soilik, baina horrek ez du kentzen, bidegabekeriaren berri umorez eman beharra sentitzen ez duenik, gizakion sarraskien zein ustezko Jainko ezberdinen larregizko boterearen zama kentzearren.

    «Absurdoa lege den munduak eraikitzen ditu Linazasorok, eta, horietan, zentzurik ezarekin batera, heriotzaren eta oinazearen presentzia itogarria da idazlearen mundu-ikuskera beltzaren erakusgarri. Gizon-emakumeek heriotza nola hartzen duten, haren aurrean zein jarrera hartzen duten arakatzea da Linazasororen obsesioetako bat, eta horregatik ia ipuin guztietan egiten du agerraldia heriotzak (bere forma guztietan: suizidioa, hilketa, berezko heriotza…). Bizitzaren zentzurik ezak belztu, ilundu, egiten du ipuinotako mundua, pertsonaiak sufrimenduaren eta oinazearen ataka estuan jarriz, era guzietako gaitz eta gabezien eramaile»*, idatzi zuen Ibon Egañak Ez balego beste mundurik (2000) ipuin bildumari egin iruzkinean. Jakina, Linazasorok, aukeran, beti hautatuko ditu umorea eta ironia, eta, ez dezagun ahaztu, baita maitasuna ere, bizitza, eta batez ere heriotza den bidegabekeria lazgarri horri aurre edo atze egiteko, eta ez dezagun ahaztu Godot ez datorrela jarrera horren kontra agertzeko, gu esperoan izan arren.

    Behin eta berriro norberaren aipu bat aipatzea oso gustu txarrekoa den arren, ezin izan diot tentazioari eutsi: Trilogia hiperlaburra (Elkar, 2016) liburuaren gainean neronek ida­tzitako kritika baten bukaera bat hartuko dut, Kixote-a hitzez hitz berridaztea baino gehiago kostatu zaidan ditxosozko hitzaurre honen koda gisa: «Literatura lan on batek eta bizitza guztiek gauza txar bat dute, amaitu egiten direla». Otoi, Linazasorok idazteari uzteko hartu erabakiaren gainean denok hausnar dezagun. Zertan huts egin diogu? Liburu hau zerbaiten amaiera baldin bada, literatur unibertso oparo, errepikakor, ironiko eta talentuz betetakoaren amaiera da.

    * Euskal Literaturaren Hiztegia. http://www.ehu.eus/ehg/literatura/?p=395

    V

    SAMUEL ETA SLAWO

    BURDINDEGIAN

    Burdindegiko jabea naiz. Bezeroak bere burua urkatzeko soka bat eskatu dit. Kasu hauetan erabiltzen den ohikoa jaulki diot. «Nahi duzu biltzea?», galdetzen diot, adeitasunez. «Ez, ez, oraintxe erabili behar dut. Mila esker». Irribarre egiten diogu elkarri. Zerbait

    Enjoying the preview?
    Page 1 of 1