Discover millions of ebooks, audiobooks, and so much more with a free trial

Only $11.99/month after trial. Cancel anytime.

Eta orain zer?
Eta orain zer?
Eta orain zer?
Ebook247 pages2 hours

Eta orain zer?

Rating: 0 out of 5 stars

()

Read preview

About this ebook

Ignazio Arregi euskal jesuita da, oñatiarra. Jesuiten hezkuntzako hamabost urte luzeak beteta proposamen berezi bat egin zioten bere nagusiek: gizarte-komunikazio ikasketak egitea, jesuitek mundu horretan sartu beharra zeukatela-eta. Horretarako lehen pausoa zera izan zen: jesuita batzuk zientzia berri horiek ikastera bidali, gero besteen maisu bihur zitezen. Milanera joan zen kazetaritza ikastera eta bide batez, han sartu zitzaion komunikatzeko arteaz gero eta gehiago jakiteko grina.

Hiru izan dira, besteak beste, bere grina horri bide emateko lekuak: Loiola Irratia, bere proiektu kutuna, Eusko Irratia (Euskadi Irratia eta Radio Euskadiren hasierako urteak) eta Vaticano Irratia, hogei urteko lana informatibo buru eta programazio saileko arduradun-ordeko.

Ibilbide profesional luze oparo horren talaiatik ari da Ignazio Arregi. Idazteko modu neurtu, kritiko eta komunikatibo bat erabiltzen du kazetaritzaz ari dela, erlijioaz ari dela, ibilbide horretan ikusi eta ezagutu dituen pertsona ezagunez ari dela ere. Kontatzeko gauza asko dituen gizona.
LanguageEuskara
PublisherAlberdania
Release dateJan 1, 2010
ISBN9788498682687
Eta orain zer?

Related to Eta orain zer?

Related ebooks

Reviews for Eta orain zer?

Rating: 0 out of 5 stars
0 ratings

0 ratings0 reviews

What did you think?

Tap to rate

Review must be at least 10 words

    Book preview

    Eta orain zer? - Ignazio Arregi

    Eta orain, zer?

    ETA ORAIN, ZER?

    Gure urte haiek (1931-2009)

    © 2010, Ignazio Arregi Zendoia, S. J.

    © Azala eta diseinua: 2010, Antton Olariaga

    © Argitaraldi honena: 2010, ALBERDANIA,SL

    Plaza Istillaga, 2, bajo C. 20304 IRUN

    Tf.: 943 63 28 14 Fax: 943 63 80 55

    alberdania@alberdania.net

    Comunicación Interactiva Adimedia, S.L.-ek digitalizatua

    www.adimedia.net

    Paperezko edizioaren ISBN zenbakia: 978-84-9868-206-9

    Edizio digitalaren ISBN zenbakia: 978-84-9868-268-7

    Legezko Gordailua: S.S. 1220/10

    IGNAZIO ARREGI S. J.

    ETA ORAIN, ZER?

    Gure urte haiek (1931-2009)

    A L B E R D A N I A

    S A I A K E R A

    SARRERA

    Liburuxka hau idaztea ez da erabaki erraza izan.

    Azken urteotan nire nolabaiteko autobiografia edo memoria idatzi beharko nukeela esan izan dit zenbaitek. Nik ezetz beti. Nire ezezkoaren aldeko arrazoiak, hauek ziren: ez du merezi, ez litzateke interesgarria izango, ni ez naiz liburua idazteko behar den kategoriako pertsona.

    Baina egunak joan, egunak etorri, behin eta berriz, galdera bera azaltzen zen nire baitan.

    2008ko irailean, hala behar-eta, erakunde interesgarri baten bileretan hartu nuen parte, bigarren aldiz. Gaia: Euskal Herria nola azaltzen den edo nola ikusten duten kanpotik eta nola azaldu beharko ote litzatekeen. Mahaikideen artean maisu handi batzuk aurkitzen ziren, kultura, komunikabide eta informatika mundukoak bereziki. Ni zaharrenetakoa nintzen. Egun pare bat bete genituen gure gogoetak egiten. Bilera haietan ordu batzuk igaro ondoren, gauza batez konturatu nintzen: nire garaikoek, nahiz eta Unibertsitateko maisu handien tamainakoak ez izan, badugula zer esana. Jakinduriaz aparte, esperientziak ere badu bere garrantzia. Eta orduan konturatu nintzen, niri, beste hainbat gizakiri bezala, Euskal Herriaren historian gertatu diren garai interesgarri batean bizitzea tokatu zaidala. Beharbada ez dut nire kasa erabaki asko edo handirik hartu nire bizitzan. Ia dena eginda edo besteren batek erabakita bezala azaldu zait. Hori bai, era askotako gertaeratan murgildu naiz kazetari lanean, hori egia da. Alde horretatik, beraz, nire esperientzia hau, behar bezala moldatzen asmatzen badut, zenbaitentzat interesgarria izan daitekeela iruditu zait.

    Hemen sartu ditudanak, nik neronek ikusi, ukitu edo egindakoak dira. Beste edozeinek bere modura kontatuko du berak begien bistan testigu bezala ezagutu duena. Alegia, norberak bere esperientzia du eta ez bestearena.

    Lehenengo erabaki hori hartu ondoren, beste galdera batek egiten zidan kosk: zer hizkuntzatan? Gaztelaniaz ala euskaraz? Noski, askoz ere errazagoa izango litzaidake gaztelaniaz idaztea. Baina, beste askok ere pentsa zezaketen gauza bera. Hala ere, zorionez, asko dira euskara aukeratzen dutenak beren liburuak edo filmak, edo telesaioak egiteko. Eta horra nik ere euskaraz idaztea erabaki. Noski, zaila egin zait gai batzuetan eta nireak eta bost egin ditut gai batzuk nire euskaran adierazteko. Baina, bestalde, guk euskaldun zaharrok geure hizkera erabili behar ez badugu, nork orduan?

    Baina bestalde, badu honek bere alderdi ona. Euskaraz idatzita, nire irakurleekin harreman estuagoak izan nitzakeela uste nuen. Txikia da Euskal Herria eta zoritxarrez ez gara asko txikitatik hizkuntza hau ikasi dugunok. Beraz, sarritan, erraza zaigu geure artean hitz egitea edo ulertzea. Ingelesez esango nuke, nolabaiteko feeling bat badugula, gai batzuetan euskaldunon artean.

    Aurkezpen gisa eta liburuxka honen izenburua Eta orain, zer? Gure urte haiek 1931-2009 kontuan harturik, nor naizen esatea beharrezkoa iruditzen zait, esango ditudanak gero hobeto uler ditzazuen.

    Gipuzkoako Oñatin jaio nintzen, 1931ko abuztuaren seigarrenean.

    Hamaika urte nituela, jesuiten Durangoko ikastetxera joan nintzen jesuita bihurtu asmoz.

    Gero, handik Xabierko gaztelura joan eta han bete nituen Batxiler ikasketak, denera sei urte bete arte.

    Loiolako santutegian egin nituen bi urte jesuita-nobizio eta, ondoren, beti Loiolan, Humanitate-ikasketak egin nituen beste bi urtez.

    Loiolatik Burgosko Oñara joan nintzen hiru urtez filosofia ikasketak egin eta lizentziatura lortzeko; Oñan aurkitzen baitzen urte haietan jesuiten ikastetxe handi bat filosofia eta teologia ikasketak egiteko.

    Filosofia egin eta, Jesusen Lagundiko hezkuntza jarraituz, hiru urteko probaldia egin nuen, ikastetxe batean maisu; Iruñeko San Ignazio ikastetxean hain zuzen ere.

    Iruñean hiru urteko probaldia egin ondoren, Burgosko Oñara joan nintzen teologiako lau urteak egin eta lizentzia lortzeko. Hirugarren urtearen ondoren, 1961. urtean, apaiz egin nintzen, Loiolako Santutegian, beste zenbait jesuita ikaslerekin batera. Hogeita hamar urteko gaztea nintzen ordurako.

    Teologia ikasketak egin eta 1962 urtean, jesuitentzat ohikoa den azken urtebetea egin nuen, Jesusen Lagundiko dotrina eta historia sakonki ikasten. Urtebete hori, Valentziako Gandian, San Frantzisko Borjaren jauregian bete nuen.

    Honenbestez, jesuiten hezkuntzako hamabost urte luzeak beteta zeuden. Baina, orduan, proposamen berezi bat egin zidaten nire nagusiek: gizarte-komunikazio ikasketak egitea, jesuitok mundu horretan sartu beharra geneukan-eta. Horretarako lehen pausoa zera izan zen: jesuita batzuk zientzia berri horiek ikastera bidali, gero besteen maisu bihur zitezen. Garai hartan ez zegoen, gerora sortu diren kazetaritza fakultaterik eta gutxi ziren atzerrian ere horretarako zabalik zeuden ikastetxeak. Bilatu ondoren, jakin genuen Italian, Milanen Elizaren Unibertsitate katolikoak bazeukala horretarako zentro bat eta hara joan nintzen bi urterako, 1963-1965 tartean hain zuzen. Unibertsitateak Bergamon zeukan horretarako bere kazetaritza zentroa.

    Beraz, hogeita hamalau urte nituela amaitu nuen nire hezkuntza luzea, jesuitekin lehenbizi eta gero Milango Unibertsitatean. Ondoren, maisu jardun nuen klaseak ematen, aldizkari batzuetan idazten, hitzaldiak ematen, edo zine-forumak gidatzen. Baina, horiekin batera, Loiolako Herri Irratian izan zen nire lanik handiena.

    Horren osagarri, Madrilgo Prado del Reyn Espainiako Telebistak zeukan egoitzan egin nituen ikastaldi eta praktika batzuk.

    Horrela, zinema, telebista eta irrati lanetan hamazazpi urte bete ondoren, 1982. urtean EITBra joatea proposatu zidaten, eta Euskadi Irratiko zuzendari gisa bereziki. Eusko Irratia-Radiodifusion vascako zuzendari izan nintzen hiru urte pasa.

    Ondoren, 1986. urtean, Eusko Irratian nire lana amaitu nuenean, Vaticano Irratitik eskatu zidaten hara joateko, bertan informatiboetako buru eta programazio saileko arduradun-ordeko izateko. Han hogei urte bete nituen, 1986tik, 2006ra arte.

    Azkenik, nagusiek berriz ere Euskal Herrira itzultzea proposatu zidaten eta hala etorri nintzen 2006. urtean.

    Lehenengo urtea Donostiako jesuiten egoitzan egin nuen. Bide batez, Loiola Media Herri Irratiko aholkulari izendatu ninduten.

    Azkenik, Donostiatik Bilbora etorri nintzen eta hemen, bereziki, Aita Pedro Arruperen mendeurreneko ospakizunetan hartu nuen parte, kazetaritza lanetan.

    Hona beraz, nire bizitzaren aztarrenik ezagunenak eta nik 1931-2009 urte bitartean bizi izandakoak.

    Liburuxka honetan, noski, ez dut dena kontatu. Zer esan, ala ez esan aukeratu aurretik, baldintza bat jarri diot nire lanari: euskaldun, apaiz eta kazetari gisa bizi izandako esperientziari eman lehentasuna.

    Beraz, goazen aurrera orain. Zorte ona izan dezagun bide honetan zuk, irakurle, eta nik. Euskal literaturak ez du liburu honengatik aurrerapen handirik egingo, baina, beharbada, interesgarriak gerta daitezke zenbaitentzat orain kontatzera noan kontuak.

    1

    NORK BERE JAIOTERRIA MAITE

    Gipuzkako Oñatin jaio nintzen 1931ko abuztuaren seigarrenean.

    Txikitan, zenbat urte nituen esaten nuenean, sarritan erantzun ohi zidaten: Beraz, hi, Errepublikako urtekoa haiz. Urte asko igarota gero jakin nuen horrek zer esan nahi zuen.

    Asko dira uste dutenak, gu, txantxikuok oso Oñati maiteak garela. Oraindik orain, izen handiko bati hau entzun nion: Ni Sevillan jaiotako oñatiarra naiz.

    Bestalde, hainbat hiri baino txikiagoa izan arren, Oñati beti estimatua izan da bere inguruagatik, eta baita herri barruan dituen edertasunengatik ere. Honetan herritarrik gehienek beti nahi izan dute herriaren nortasun eta itxura hori errespetatu eta zaindu.

    El señorio de Oñate, independiente del Pais Vasco honela irakur daiteke web orri batean. Nondik datorkio Oñatiri bere burujabetasun hori? Dagoen bailaran egoteak ere beharbada lagundu dio bere bakardadean bizitzen. Luze zabaleran, handienetakoa da Gipuzkoan, nonbait Seguraren ondoren. Gaur ere, asko dira bere baserriak eta handiak bere basoak. Auzo asko izan ditu beti eta batzuk ez hain txikiak.

    Gebara familiakoak, Oñatiko agintariak izan ziren 1149an hasita. Eta azkenik 1845 urtean, Oñatik Gipuzkoarekin bat egin zuen. Hemeretzigarren mendeko gerrateetan, karlisten erregeak bere Gortea Oñatin jarri zuen zenbait aldiz. Ez da beraz harritzeko, histori horrekin, jauregi, eliza eta plaza ederrak antzinatik izatea. Ni txikia nintzela la pequeña Toledo deitzen zioten batzuek.

    Oñatin jaiotako jende handiaren artean, Lope de Agirre (1514-1561) da ezagunena eta popularrena, nahiz eta denek dakiten tiranoetan handienetakoa izan zela bera Ameriketan eta neurrigabeko zorakeriak eta kalteak egin zituela. Hitz gutxitan esan daiteke, Oñatik izan dituela: bekatari handi bat, Lope de Agirre, santu bat, Mikel Aozaraza (1598-1636) eta jakintsu bat, Rodrigo Mercado Zuazola (1460-1548).

    Kaletarrak eta baserritarrak

    Ni txikia nintzen urte haietan, Oñatik sei mila biztanle pasa izango zituen. Erdiak kalean bizi ziren, beste erdiak, auzo eta baserrietan. Hamabost inguru ziren auzoak, eta baserri ugari.

    Oñatiko ekonomia nolakoa zen orain 70 urte jakiteko, interesgarria da Entziklopedia zahar batek dioena: Produce cereales, castañas, lino, legumbres y hortalizas; cría de ganado; industrias de aserrar maderas; carretillas, clavos, chocolates, curtido de suelas, fuelles, gaseosas, herramientas y pinturas. Horiek bakarrik ez. Produkzioan bere garrantzia zuten beste honako hauek ere bai: errotak, guardasolak, otarrak, hortz-ziriak, burdinak, altzairuak, guraizeak, pilak, eta, lehenengo Talgo trena eta Lube motozikletak.

    Izenez, Onena zen gure etxean egiten zen txokolatea. Herri bakoitzak izaten zuen orduan bere produkzio berezia: villa cerrajera, villa armera, edo villa algodonera deitzen dira oraindik ere herri batzuk. Oñatin ordea txokolate lantegiak ugaritu ziren. Ni gaztetxo nintzelarik, baziren zazpi. Gurea, beharbada, zaharrenetakoa izango zen, buruz baitakit 1888. urtean sortu zela. Denda ere bagenuen, orduan esaten zen bezala ultramarinos jeneroak saltzeko. Gure kale zaharreko etxe handi hartan nahiko leku zen sei anaia-arrebok gurasoekin bizitzeko. Etxe barruan sartzen ziren baita ere, denda, txokolate tailerra eta garajea. Fiat markako auto bat izan genuen, telefonoa ere bai, irratigailu bat eta Singer josteko makina.

    Nire sendikoak kaletarrak ginen, baina tratu handia izan genuen beti baserritarrekin. Gure izeba batek baserritarren sindikatuak eraikitako denda zeukan bere zuzendaritzapean. Eta deitu ere Sindikatua deitzen zioten dendari. Baserritarrek, kalera etortzen zirenean, erosi behar zituzten hainbat gauza aurkitzen zituzten han salgai. Beste hainbat etxetara bezala, gurera ere goizero etorri ohi zen emakume baserritar bat esne freskoa ekarriz.

    Nekazariak, batez ere, astero ikusten genituen larunbatetako azoka ederrean, orduan plaza de abastos deiturikoan. Handia da Oñatiko lurraldea eta asko ziren orduan nekazaritzatik bizi ziren baserritarrak. Hilero ostera, feria egin ohi zen, handia benetan, Santa Marina enparantzan. Baserri handi asko dago Oñatin eta azken urteotan ez dira gutxi berriztatu eta dotoretu dituztenak.

    Bestalde, orain gutizia diren janari batzuk izaten genituen, noizbehinka. Gure aita ehiztaria eta arrantzalea zenez gero, inoiz izaten genuen beste hauek jateko modua ere: amuarrainak, eperrak, galeperrak, usoak…

    Bizitzen jarraitzea nahikoa zen garai hartan, aldaketarik ez baitzen inondik ageri. Gehienak nola edo hala, nahiko estu eta benetako pobrezan bizi ziren, ustez jaiotzez norberari modu batean bizitzea tokatu zaiolakoan. Bazirudien horrela jarraituko genuela beti. Baina aurrera zaleak, eta bizimodu hobe baten bila aritu zirenak ere baziren. Jakinekoa da zenbait enpresari handi, jaiotzez baserritarrak izan zirela, eta asko Ameriketara beste bizimodu baten bila joandakoak. Hori bai, langile porrokatuak ziren denak gure herrian, borondate handikoak, eta herri-maiteak. Horrez batera, kristau sinismenak garrantzi handia zeukan eguneroko bizitzan eta batez ere gertaerarik handienetan: jaiotzak, ezkontzak, hiletak, lehen jaunartzea, eta igande eta festa egunetako mezak.

    Gosete urteak (1942-1945) gogorrak izan ziren. Urte haietan baserritarrek kaletarrek baino janari gehiago zuten. Zenbait urtetan, ogia aurkitzea ere zaila bihurtu zen. Ikusita nago geure etxean ere ogia egiten, aurkitzen ziren irinak erabiliz. Urte askoan, ez zen erraza izan ogi zuria aurkitzea. Eta artoa eta baserriko ogi zuria oso estimatuak ziren.

    Gasolina ere urte batzuetan falta izan zen, baina baita asmatu ere Gasogeno deituriko beste zerbait haren ordez. Itxuragabeak ziren benetan, auto bakoitzaren atzealdean bi depositu handi haiek. Gure artean zabaldu zen marka Beroa zen. Ez zuen asko iraun gasogeno xelebre hark.

    Eguneroko bizimodua orain 75 urte

    Gure etxean benetako elebitasuna bizi izan genuen beti. Orain xelebrea iruditzen baldin bada ere, guraso eta anaion artean beti euskaraz hitz egiten genuen: arrebekin ordea, gehienbat erdaraz. Uste zen euskara baldar xamarra zela, atzeratua, baserri bizimodurakoa, baina hizkuntza harekin ez zegoela kulturan aurrera egiterik.

    Urtean zehar, bi ziren festa handiko egunak Oñatin. Gorputz eguna eta San Migel eta Arrosarioko festak. Horietan herri osoak hartzen zuen parte. Oso herrikoia zen Arrosarioko biharamuna. Eta bai festetan eta baita igandeetan ere, musika-bandak lagundutako dantzaldiak ere oso estimatuak izaten ziren. Baina ohiturak aldatu baldin badira ere, eta ez gutxi, harrigarria da Oñatiarrek nola parte hartzen duten orain ere Gorputz eguneko ibilbidean. Gaur egun ere handikiro ospatzen da antzina bezala.

    Zinema ere bazen; bata helduentzat, Aloña izenekoa. Bestea edonorentzat baina gaztetxoentzat batez ere, Parroki etxean. Filmak beren kezkak sortzen zituzten moral aldetik, apaiz eta lekaide-lekaimeen artean batez ere.

    Ez zen orduan polikiroldegirik. Kirol edo jolas egiteko lekuak herriko pilotalekua eta agustinoen jolastokia ziren.

    Igerilekurik ere ez zegoen. Igeri egiteko leku olinpikoa, errekan Usakoko presa zen.

    Mendira igotzeko edo basoetan oinez ibiltzeko ere nahiko bide eta leku eder ditu Oñatiko herriak. Baina aipagarriak dira benetan izen batzuk: Aloña, Aizkorri, Urbia, Aitzgain.

    Beste herrien antzera, Oñatin ere elkarte dotore bat sortu zen bertako bazkideen probetxurako, baina baita herriaren aldeko hainbat ekintza asmatu eta antolatzeko ere. Ekintza handi batzuk antolatu eta ospatu ere egiten dira, munduko ziklokros txapelketa bat besteak beste. Ordutik bere izen ospetsuarekin jarraitzen du elkarte honek: Txantxiku txoko.

    Garraioak garestiak ziren gehienen poltsikotarako. Donostiara, Gasteizera edo Bilbora joateko, bestalde, egun osoa behar zen, garraio publikoan. Auto partikular gutxi zegoen orduan. Renfeko trena hartzeko, autobusak ziren bata Brinkolara eta bestea Zumarragara. Eta orduko Ferrocarril Vasco-Navarro trenera joateko, San Prudentzioraino joaten zen tren txiki bat zazpi kilometro eginez.

    Sendia eta kristau sinismena

    Errespetuak garrantzi handia zeukan orduan, herriko agintari, apaiz, parroko, eskolako maisu eta gurasoenganakoak batez ere. Parrokia, udaletxea eta eskola ziren, beharbada, gizarte begirunerik handiena eskatzen zutenak.

    Parrokiaz aparte, beste erlijio elkarte edo komentuak ez ziren gutxi Oñatin. Hona Entziklopedia batek eskaintzen duen zerrenda: …colegios de religiosos para niños y para niñas, comunidades religiosas de franciscanos, benedictinas francesas, canónigos regulares de San Agustín, hermanas de la Caridad, hermanos Maristas, franciscanas de Santa Ana, franciscanos de la Santísima Trinidad, y Siervas de María.

    Erlijioak, eta moral katolikoak indar handia zeukaten edonon eta ez bakarrik Oñatin. Ez zegoen ezer eztabaidatzerik. Eta igande eta festa egunetako mezatara joatea nahitaezkoa zen denentzat. Sexuaren inguruan zabaldu zen morala, erabat estua, eta bere gogortasunean neurrigabea zen. Eliza eta politika ere, Gerra Zibilaren ondorengo urteetan batez ere, nahasirik azaldu ziren. Horiek arrazoi edo aitzakia bezala erabiliz ez dira gutxi elizatik alde egin dutenak. Hala ere, nahiko apaiz eta lekaide-lekaime jator ere ezagutu genuen, bai parrokian eta baita beste komentu eta elizetan ere, Arantzazuko santutegian bereziki. Asko ziren apaiz edo lekaide-lekaimetarako bokazioa izan zuten gaztetxoak. Eta gaur egun, ez dira gutxi Oñatin jaiotako lekaide-lekaime eta apaiz bizi direnak, ebanjelioa zabaltzen eta atzeratutako hainbat herriri laguntzen. Eliza katolikoan oso estimatuak izan dira beti euskaldun eliztarrak baita Erroman eta Vatikanoan ere.

    Nire arrebak Garai lantegiko bulegoetan idazkari eta bulego-lanetan jarri ziren. Baina lantegia urruti xamar zegoenez gero, erabakia hartu zuten ausardi handiz, alegia bizikleta erabiltzea lanera joateko. Eta bizikletan ahal zen ondoen ibiltzeko, baita delako falda pantalón hura erabili ere. Baina hori gehiegi zen orduko ohituretarako eta bereziki orduko morala kontuan hartuz gero eta bota egin zituzten parrokiako erakunde batetik. Elizako erakunderik ezagunenak orduan honako hauek ziren: Adoración Nocturna, Marías de los Sagrarios, Aliadas, Tarsicios eta, batez ere, Acción Católica.

    Oñatiko historian antzinatik aurkitzen dira jesuitak. Besteak beste honako hauek dira aipagarrienak: Loiolako Ignazio deun bera, bere bizitza aldatzeko erabakia Loiolako bere etxean hartu, eta lehenengo erromesaldia Arantzazura egin baitzuen. Dirudienez San Ignazioren arreba bat Oñatin bizi izan zen ezkonduta. Handik urte batzuetara, Oñatikoa izan zen, 1551n, jesuitek jasotako lehenengoetako ikastetxea. Neronek ikusita dauzkat etxe

    Enjoying the preview?
    Page 1 of 1