Discover millions of ebooks, audiobooks, and so much more with a free trial

Only $11.99/month after trial. Cancel anytime.

Arrano bikoitza: Txano eta Oscar 8
Arrano bikoitza: Txano eta Oscar 8
Arrano bikoitza: Txano eta Oscar 8
Ebook124 pages55 minutes

Arrano bikoitza: Txano eta Oscar 8

Rating: 0 out of 5 stars

()

Read preview

About this ebook

Kaixo! Nire izena Txano da eta anaia biki bat dut, Oscar.
Oporretako azken egunak ziztuan zihoazen, eta gu aitona-amonen herrian ginen, egun batzuk pasatzen.
Badakizu zer esan nahi duen horrek: denbora librea, lagunak, lasaitasuna… Edo hori uste genuen guk, behintzat.
Gau batean, ezkutaketan jolasten ari ginela, libreta zahar bat aurkitu genuen eskorta abandonatu batean.
Libreta ireki, eta izen bat, esaldi bat eta misterio bat agertu zitzaizkigun bertan.
Hiru egun behar izan genituen misterioa argitzeko, eta, azkenean, egunkarian ere atera ginen!
Ausartzen zara hiru egun horiek gurekin pasatzen?
LanguageEuskara
PublisherXarpa Books
Release dateJul 20, 2021
ISBN9788418875168
Arrano bikoitza: Txano eta Oscar 8

Read more from Julio Santos García

Related to Arrano bikoitza

Related ebooks

Reviews for Arrano bikoitza

Rating: 0 out of 5 stars
0 ratings

0 ratings0 reviews

What did you think?

Tap to rate

Review must be at least 10 words

    Book preview

    Arrano bikoitza - Julio Santos García

    Capítulo 1: Mirando estrellas

    Astebete besterik ez zen Txinatik itzuli ginela, baina Xiango gudarien istorioa eta lehen enperadorearen mausoleoan bizitakoak duela 2.000 urte gertatuak balira bezalaxe sentitzen nituen orain: urrun, oso urrun.

    Munduaren beste puntan bizitako abentura zirraragarri hark leher eginda utzi gintuen, eta nekearen arrastoak gainetik kendu ezinik genbiltzan, gainera, baina egun gutxi geratzen ziren udako oporrak amaitzeko, eta ez genuen segundo bat ere galdu nahi.

    Tartean atseden hartzeko bi egunak kenduta, esan liteke zuzenean etorriak ginela munduaren beste puntako inperio erraldoitik aitona-amonen herrira, Blondfield txiki honetara, udako azken opor-egunak bertan pasatzeko asmoz.

    Bere arau propioak dituen eta denek elkar ezagutzen duten herrixka horietako bat da Blondfield.

    Nola azaldu, bestela, aitona-amonek gure ibilera guztien berri izatea, guk geuk, behin etxera iritsita, haiei ezer azaldu baino lehen ere.

    Zuhaitz batera igo zarela denbora-pasa? Lasai! Etxera orduko, hor hasiko zaizu aitona, arbola batean igota zer egiten zenuen galdezka. Deskuidatzen bazara, zer zuhaitzetan zeunden ere esango dizu zehatz-mehatz.

    Behin, Damian jaunaren etxeko eskortako pareta saltatu behar izan genuen, bestaldera eroritako baloi bat hartzeko, eta pentsa: guk baloia aurkitu baino lehen ere jakinaren gainean ipinia zuten amona Encarna.

    Baina, tira, Blondfieldek gauza onak ere bazituen.

    Horietako bat, gauzarik onena seguruenik, kalean berandu arte egoten uzten zigutela. Berandu arte, eta bakarrik. Horrek soberan konpentsatzen zuen beste edozein eragozpen.

    Beste gauza onenetako bat, kasualitate harrigarria zena, honako hauxe: Raul gure lagunaren aitona-amonak ere Blondfildekoak bertakoak zirela eta opor-egun batzuk elkarrekin pasatzeko aukera izaten genuela.

    Eta gauza onen zerrenda amaitzeko, beste abantaila bat: gure aitona-amonen etxeak gela asko zituen, eta bertan lo egitera gonbida genitzakeen lagunak. Horregatik, Sonia eta Esmeralda ere (kuadrillako beste lagunak) gurekin pasatzen ari ziren egun haiek.

    Tira, azkenean, Soniak Raulen aitona-amonen etxean geratzea erabaki zuen, gonbidatuak modu orekatuan banatzeko, baina kontua da denok geundela han, Blondfielden.

    Lagun guztiak elkarrekin, gurasorik ez, eta herrian aske… Zer gehiago eska genezakeen?

    Tira…, zerbait eskatze aldera, opor-egun gutxi batzuk gehiago eskatuko nituen akaso, baina uda bakar batean ordura arteko bizitzan baino abentura gehiago bizi izan eta gero, ezin ginen kexatu.

    Ia gaueko hamaikak ziren, eta futbol-zelaiaren erdian ahoz gora etzanda geunden. Zementuzkoa du zorua, eta bero zegoen oraindik, eguzki-egun kiskalgarri baten ondoren.

    Erabateko iluntasunean geunden, zeru izarratura begira. Hainbeste izar zeuden, nekez aurki baitzitekeen ñirñirik gabeko zeru zatirik. Besoa luzatu hutsarekin eskutadatxo bat har genezakeela iruditzen zitzaigun.

    Bakar-bakarrik geunden han: gu beste inor ez, lurraren eta zeruaren artean. Une magiko bat bezala gogoratzen dut orain hura. Batez ere Esmeralda nire ondoan etzanda zegoelako eta nire sabela bere burkotzat erabiltzea erabaki zuelako. Aski izan nuen keinu hori une hura inoizko unerik zoragarriena bihurtzeko.

    Baina alde txar bat ere bazegoen.

    Inork ez zuen ezer esaten, baina uste dut denok sumatzen genuela buru gainean oporren amaieraren itzal astuna.

    Hainbeste gauza eta hain harrigarriak gertatu zitzaizkigun uda hartan, nekez ezagutuko baikenuen hoberik!

    Ez naiz hasiko orain denak banan-banan azaltzen, baina bat aipatzekotan, gure arreba Sara-Liri gertatutakoa nabarmenduko nuke.

    Ba al zenekien gure arreba sorgin moduko bat dela? Tira, duela 2.000 urte bizi izan zen azti txinatar baten ondorengoa omen da, berez. Baina horri gehitzen badiozu espaziotik eroritako harri berde zati bat lehertu zitzaiola ondoan, batek daki zenbat ezusteko eman behar dizkigun oraindik.

    Hori gutxi ez eta, Txinarako bidaian, Nüwa-ren zintzilikarioa aurkitu zuen, orain beti lepotik daraman hori. Nik ez dut dudarik botere magikoak dituela, nahiz eta orain arte ez dituen erabili.

    Tarte luzea generaman isilik, eta, dakizun bezala, isiltasuna iman bat bezala da Oscarren txorakerietarako.

    —Izarrei begira egotea ondo dago une baterako —esan zuen nagiak ateraz—. Baina ipurdia mugitzen hasi beharko dugu, lurrari betiko itsatsita geratu nahi ez badugu.

    Inork ez zuen ezer esan.

    Isiltasunari lagun egiten, puntu argitsu bat ikusi genuen zerua alderik alde ziztu bizian zeharkatzen.

    —Nazioarteko Espazio Estazioa dela uste dut —esan zuen Soniak, zerurantz seinalatuz.

    —Zuk uste? Telebistako irudietan, Estazioa poliki-poliki dabil —esan zuen Raulek—, eta horko hori oso azkar mugitzen

    Enjoying the preview?
    Page 1 of 1