Discover millions of ebooks, audiobooks, and so much more with a free trial

Only $11.99/month after trial. Cancel anytime.

Kristalezko kaiola: Txano eta Oscar 10
Kristalezko kaiola: Txano eta Oscar 10
Kristalezko kaiola: Txano eta Oscar 10
Ebook125 pages55 minutes

Kristalezko kaiola: Txano eta Oscar 10

Rating: 0 out of 5 stars

()

Read preview

About this ebook

Kaixo! Txano dut izena, eta anaia biki bat dut: Oscar.
Gustuko dituzu animaliak?
Guri asko gustatzen zaizkigu, eta onartezina zaigu haiei tratu txarrak ematea.
Eskolakoekin hiriko delfinariora egindako bisita batean, zerbait susmagarria ikusi genuen, eta ikertzea erabaki genuen.
Kontua da eskaintzen zuten ikuskizuna ez zela zirudien bezain xaloa eta polita, eta guk ekintzara pasatzea erabaki genuen. Animalia haiei nolabait lagundu behar genien.
Eta ustekabeko aliatu batzuek oso laguntza baliagarria eman ziguten.
Erreskatean parte hartu nahi?
LanguageEuskara
PublisherXarpa Books
Release dateMay 26, 2021
ISBN9788418875441
Kristalezko kaiola: Txano eta Oscar 10

Related to Kristalezko kaiola

Related ebooks

Reviews for Kristalezko kaiola

Rating: 0 out of 5 stars
0 ratings

0 ratings0 reviews

What did you think?

Tap to rate

Review must be at least 10 words

    Book preview

    Kristalezko kaiola - Julio Santos

    Capítulo 1: Un regalo especial

    Udaberriko larunbat bat zen.

    Borroka latza izan zen eta baja asko izan genituen harainoko bidean.

    Oscarrek eta biok Sonia, Raul, Esmeralda eta Sara-Li gure aurrean nola erortzen ziren ikusi behar izan genuen, haiei laguntzeko ezer egiterik izan gabe.

    Inguraturik geunden, lur etsaian. Helburura iristeko gure aukerak oso txikiak ziren, baina une batez ere ez zitzaigun burutik pasatu amore ematea. Misio bat genuen eta dena emango genuen hura betetzearren.

    Baina, nola arraio iritsi ote ginen egoera horretara?

    Ea asmatzen duzun…

    Bai, hori da: Oscar.

    Tira. Kasu honetan, aitortu behar dut ez zela guztia Oscarren errua izan. Denok lagundu genuen pixka bat horretan. Frankiek batez ere.

    Baina hobe izango dugu egun batzuk atzera egin eta gertatuari hasieratik heldu.

    Ikasturtea aurrera zihoan.

    Sara-Li Avalongo Ordenako magoekin ikasten hasia zen, eta, etxean ikusten bagenuen ere, ez genuen lehen adina denbora pasatzen berarekin.

    Noizean behin, eskolako jolas-orduan elkartzen zen gurekin, baina denbora gehiena gelako lagunekin ematen zuen.

    Esmeralda oso ondo egokitu zen eskolara, eta, ordurako, kuadrillako beste bat gehiago zen, bizitza osoa gurekin eman balu bezala.

    Hura egunero ikusten ohituta nengoen, eta gurekin etortzerik ez zuenean, gaixorik zegoelako edo beste edozergatik, zerbait falta zitzaidala sentitzen nuen.

    Badakizu bera berezia dela niretzat.

    Tira, horrek guztiak ez du zerikusi handirik gure egungo egoerarekin, etsaiz inguraturik gauden honetan, baina baliagarria izan dakizuke gure orduko bizitza nolakotsua zen irudikatzeko.

    Istorio hau hasten den egunean, elkarrekin geunden denok, Sara-Li ere bai, eskolako patioan, kontu kontari. Oscar aurreko gauean ikusten egon ginen telesailaren atal bat kontatzen hasi zitzaigun.

    —Itzela atzokoa, bai horixe! Unibertsitate osoa erotu izan balitz bezala izan zen. Ikasleak, taldetan banatuta, campusean zehar ezkutatu ziren. Talde bakoitzak zati bat kontrolatzen zuen, eta bere eremura hurbiltzen zen edonori erasotzen zion.

    —Armak bai itzelak! —sartu nintzen ni—. Errepikapen-fusilak, pistolatzar handi batzuk, metrailadoreak… Dena benetako bataila batean bezala, baina, munizio gisa, pinturaz beteriko bolatxoak.

    Ôscar dando cuerda a unos cochecitos de lata

    —Eta bakoitzak bere babesak eta ezkutuak prestatzen zituen, hura apokalipsi zonbia izango balitz bezala —argitu zuen Oscarrek.

    —Bada, borroka pixka baten ondoren campusa ez zen oso txukun egongo, ezta? —esan zuen Soniak—. Imajinatzen duzue hemen horrelako zerbait antolatzea? Loliri bihotzekoak emango lioke.

    —Eta gero dena garbitzera behartuko gintuzke, noski —azpimarratu zuen Sara-Lik.

    Gure Megalodon honetako zuzendaria da Loli, eta mania handi bat dauka: txukuntasuna. Ez dakitenentzat oharra: gure ikastetxeak Mercedes Garrido Lodones izena du, baina Megalodon deitzen diogu, labur beharrez.

    —Eskolan paintball bataila bat antolatzen utziko baligute, niri ez litzaidake inportako gero dena garbitu behar izatea —esan zuen Oscarrek, ziurtasunez—. Mundiala izango litzateke! Imajinatzen?

    —Bai, hori orain esaten duzu, baina ikusi nahi zintuzket gero, lanbasa eskuan, hogei gela garbitzen. Agian orduan ez zenuke gauza bera esango —esan zuen Sara-Lik, ikastetxe osoa seinalatuz.

    —Baina ez pentsa dena jostailuzkoa denik —ohartarazi zuen Raulek—. Nire anaia Javik paintball bataila batean parte hartu zuen iazko udan, eta esan zidan bolatxoek min ematen dutela, babestu gabeko toki batean joz gero.

    —Bai, zera! Ez da hainbesterako izango! Baloikada batek ere min ederra ematen du, eta zer! —esan zuen anaiak, ziurtasunez—. Mamuak komandoa izango ginateke gu! Koltxonetak hartu eta gotorleku bat muntatuko genuke gimnasioan. Azkenera arte defendatuko genuke gure posizioa! Bai horixe! Ikusten ari naiz!

    —Niri iruditzen zait txori asko dauzkazula zuk buruan —esan zuen Esmeraldak, artean ez baitzuen besteok bezain ondo ezagutzen nire anaia.

    —Asko ez, asko baino gehiago —erantsi zuen Sara-Lik—. Lolik hemen horrelakorik muntatzen utziko duzula uste baduzu, jai daukazu! Beste galaxia batetik etorri berria behar duzu izan!

    —Bai, hori zaila izango da —aitortu zuen anaiak—, baina paintball batera joan gaitezke, probatzera. Ziur primeran pasatuko dugula!

    Behingoagatik bat nentorren Oscarrekin. Baina ez gaizki ulertu: denik eta gauzarik izugarriena da gerra, eta ez litzateke inoiz existitu behar, baina hau joko bat besterik ez zen. Proba genezakeen.

    Baina, orduan, korroaren kanpotik zetorren ahots bat entzun genuen, eta elkarrizketara batu zitzaigun.

    Paintballari buruz ari zarete, ezta? —galdetu zuen ahotsak.

    Anselmo zen. Edo hobeto esanda, Frankie, halaxe deitzen baitzioten denek. Niri gogortxoa egiten zitzaidan izen hori, baina bera haserretu egiten zen Anselmo deitzen bazenion. Inork ez zeukan garbi nondik atera zen izena, baina uste dut Frankenstein delakotik datorrela, berak ere orbain handi bat duelako bekokian, txikitan egindako zauri baten

    Enjoying the preview?
    Page 1 of 1