Discover millions of ebooks, audiobooks, and so much more with a free trial

Only $11.99/month after trial. Cancel anytime.

Dogon herriaren sekretua: Txano eta Oscar 4
Dogon herriaren sekretua: Txano eta Oscar 4
Dogon herriaren sekretua: Txano eta Oscar 4
Ebook116 pages50 minutes

Dogon herriaren sekretua: Txano eta Oscar 4

Rating: 0 out of 5 stars

()

Read preview

About this ebook

Kaixo!
Txano dut izena, eta anaia biki bat dut: Oscar.
Ezagutzen duzu Dogon Herria?
Bada, orain kontatuko dizugun istorio hau han gertatu zen, Dogon Herrian. Halabeharrez, oporretan Afrikara joatea suertatu zitzaigun, eta antzinako kondaira bat ezagutzeko aukera izan genuen han, gutxien uste genuenean errealitate bihurtu zen kondaira zoragarri bat.
A, gauza bat! Estralurtarrak existitzen ez direla uste duzun horietako bat bazara, zatoz gurekin! Zorte pixka batekin, zeure begiekin ikusiko dituzu.
Zatoz gurekin Afrikara, abentura zirraragarri bat bizitzera!
LanguageEuskara
PublisherXarpa Books
Release dateJul 20, 2021
ISBN9788418875120
Dogon herriaren sekretua: Txano eta Oscar 4

Read more from Julio Santos García

Related to Dogon herriaren sekretua

Related ebooks

Reviews for Dogon herriaren sekretua

Rating: 0 out of 5 stars
0 ratings

0 ratings0 reviews

What did you think?

Tap to rate

Review must be at least 10 words

    Book preview

    Dogon herriaren sekretua - Julio Santos García

    Capítulo 1: Pruebas de vuelo

    Uda aurrera zihoan, mantso baina gelditu gabe, eta ondo merezitako atsedenaldi batez gozatzen ari ginen, Jadezko dragoiaren misterioa ondo argituta utzi ondoren.

    Baina lasaitasun egun batzuen ondotik saltsa eta martxa pixka baten beharra ere sentitzen hasiak ginen.

    Abentura berri bat bizitzeko aukera noiz sortuko zain, lorategiko zuhaitzean eraikitako etxolan ematen genuen denbora gehiena, han baikenuen kuadrilakook gure kuartel nagusia, guk «51 eremua» deitzen genuena.

    Han, bakoitzak bere gogoko zereginetan jarduten zuen. Arratsalde hartan, Raul eta biok aspertuxeak geunden, zer egin ez genekiela, eta Flash, gure katagorria, lo zetzan, leihoko markoaren kontra kuzkurtuta. Sonia eta Oscar, berriz, sormen-prozesu bete-betean sartuta zeuden, burua borborka.

    Sonia eta Oscar gure taldeko friki teknologikoak dira, eta elkarrekin gozatzeko zaletasun berri bat aurkitu zuten: droneak.

    Badakizu zer diren droneak, ezta?

    Urrunetik kontrolatutako hegazkin moduko batzuk, helize askokoak.

    Soniak eta anaiak ziotenez, gauza askotarako erabil zitezkeen.

    Han eta hemen kontsultatu ondoren, oinarrizko modelo bat erosi zuten, eta egun batzuk zeramatzaten jada tramankulu gaixoari barrenak ateratzen eta funtzionalitate berriak gehitzen.

    —Erne mundu guztia! —esan zuen ozen Oscarrek, 51 Eremua jendez gainezka balego bezala—. Prest daukagu gure lehen ABIA! ABIA 1 deituko diogu —gehitu zuen gero, dronea erakusten zigun bitartean, bere esku zabalduaren gainean hartuta.

    Oscar mostrando el DADO I en la mano

    —ABIA? —galdetu zuen Raulek, lagunaren ezusteko berri baterako prest—. Horrek irabiagailu hiperbitaminatu bat ematen du beste ezer baino gehiago.

    —ABIA, bai: Aireko Behaketarako Ibilgailu Automatikoa —erantzun zuen Oscarrek, ziurtasunez.

    —Izen ponposo samarra aukeran, ezta? —esan nuen nik, drone gaixoak zer-nolako itxura zuen ikusita, handik eta hemendik dena kablez eta zirkuituz betea—. Nik badut izen aproposago bat aparatu horrentzat: «Tramankulu Hegalari Ezezaguna» —esan nuen, txantxetan.

    —Egia da nahiko itxura xelebrea daukala —onartu zuen Soniak—, baina hau gure lehen bertsioa besterik ez da. Ondo funtzionatzen duela egiaztatu ondoren, hobekuntza batzuk egingo dizkiogu —gehitu zuen gero, oraindik Oscarren eskuetan zegoen gailutik begiak kendu gabe.

    —Tira, utz ditzagun berriketak, eta proba dezagun behingoz! —esan zuen Oscarrek serio-serio—. Gailu hau zer egiteko gauza den ikusten duzuenean, banan-banan irentsi beharko dituzue zuen txantxa guztiak.

    Eta hori esanik, mahai txiki bat leiho azpiraino arrastaka eraman, eta haren gainean jarri zuen ABIA 1a, gailuak azpian zeukan etengailu txikia aktibatu ondoren.

    Argitxo berde bat piztu zen ibilgailuaren sabelaldean, Oscarrek bere tableta abiarazi zuenean.

    Orduan, pantailaren inguruan bildu ginen denok. Oscarrek, guztion arreta bereganatu zuelako pozik, botoi bat sakatu zuen pantailan, eta dronearen helizeak biraka hasi ziren, mantso hasieran, eta azkarrago gero, Oscarrek potentzia handitu ahala.

    Handik segundo gutxira, helizeak abiada batean ari ziren biraka, eta ABIA 1a metro erdi inguru altxatu zen mahaitxotik.

    Gero, poliki-poliki, leihotik atera eta airean dilindan geratu zen, lorategiko lurretik metro batzuk gora.

    Oscarrek, orduan, beste botoitxo bat sakatu zuen, eta, istantean, gure etxearen irudi garbi bat azaldu zen tabletaren pantailan. Kamera bat instalatu zuten tramankuluan!

    Sonia bera ere, horren jakinaren gainean egon arren, harrituta geratu zen irudiaren kalitate ona ikusita.

    ABIA 1ak aurrera jarraitu zuen, mantso, Oscarren gidaritzapean. Berehala, bigarren solairuaren pareraino igo, gure gelako leihotik sartu, gelan zehar aurrera egin, eta korridorera atera zen.

    Gure arreba Sara-Li eta haren txakurtxo Maxi jolasean ari ziren beren gelan, eta korridorera atera ziren burrunbatxo hura entzutean. Dronea haien aurretik pasatu zenean, bertatik bertara bezala ikusi genituen haien aurpegiak tabletaren pantailan.

    Oscarrek ibilgailua birarazi eta eskaileretan behera gidatu zuen gero, maisutasun handiz, maniobran erabat kontzentratuta. Gezurra bazirudien ere, hura zen dronea gidatzen zuen lehen aldia.

    ABIA 1a eskaileretan behera abiatu zen, Maxik ondo-ondotik jarraitzen ziola, eta sukaldeko atearen aurrean gelditu zen. Atea erdi irekita zegoen.

    Gure ama han zegoen, janaria prestatzen, eta burua altxatu zuen, harrituta, helizeen burrunba entzutean.

    Enjoying the preview?
    Page 1 of 1