Discover millions of ebooks, audiobooks, and so much more with a free trial

Only $11.99/month after trial. Cancel anytime.

Jadezko dragoia: Txano eta Oscar 3
Jadezko dragoia: Txano eta Oscar 3
Jadezko dragoia: Txano eta Oscar 3
Ebook115 pages48 minutes

Jadezko dragoia: Txano eta Oscar 3

Rating: 0 out of 5 stars

()

Read preview

About this ebook

Kaixo!
Txano dut izena, eta anaia biki bat dut: Oscar.
Badakizu non hasten den istorio hau?
Txinako urrutiko monasterio batean. Han, jadezko dragoi bitxi batek eta hari buruzko kondairak mendeak zeramatzaten soto ilun batean ahaztuta.
Behin, lurrikara gogor batek astindu zuen Txinako inguru hura, eta erreskate-taldekoak monasteriora iritsi zirenean, osorik aurkitu zuten, mirariz, dragoia.
Patuak hala nahita, Twin Cityra iritsi zen halako batean dragoia, eta guk, nahi gabe, 800 urteko misterio baten erdian aurkitu genuen geure burua.
Abentura hau bizitzera gurekin etorri nahi?
LanguageEuskara
PublisherXarpa Books
Release dateJul 20, 2021
ISBN9788418875113
Jadezko dragoia: Txano eta Oscar 3

Read more from Julio Santos García

Related to Jadezko dragoia

Related ebooks

Reviews for Jadezko dragoia

Rating: 0 out of 5 stars
0 ratings

0 ratings0 reviews

What did you think?

Tap to rate

Review must be at least 10 words

    Book preview

    Jadezko dragoia - Julio Santos García

    Capítulo 1: Misterio bila

    Bi aste baino gehiago ziren 51 eremua inauguratu genuela. 51 eremua, bai: hala deitu genion lorategiko zuhaitz gainean eraiki genuen etxolari, gure kuartel nagusiari.

    51 eremua egurrezko txabola sinple bat zen berez, baina guretzat kuartel nagusi bat zen egiaz, ordenagailu zentral bat eta guzti zeukana —gure aurreko abenturan opari eman ziguten portatil bat—, etxeko wifiaren bidez internetera konektatu ahal genuena.

    Auzoko bizilagun batzuek botatzeko zeuzkaten altzari batzuk ere eman zizkiguten, eta hala, batzuen eta besteen oparitxoekin, hasieran zena baino askoz ere toki erosoagoa bihurtu genuen gure txabola.

    Badakizu Sonia eta nire anaia Oscar teknologiaren friki batzuk direla, ezta? Bada, txakurrak erreskatatzeagatik eman ziguten sariaren parte bat alarma-sistema bat ezartzeko erabiltzea erabaki zuten: zuhaitzaren azpian mugimendu bat detektatzean aktibatzen zen alarma.

    Bi zaintza-kamera txiki ere jarri zituzten, eta haiei esker lorategian gertatzen zen guztia ikusi ahal genuen ordenagailuko pantailaren aurretik mugitu gabe.

    Sonia mirando la pantalla del portatil

    Egia esan, ez genuen halakoen behar handirik, lorategia ikusteko aski baikenuen leihotik begiratzea, baina Soniari eta Oscarri ilusio handia egiten zien, eta horregatik jarri genituen.

    Igogailu moduko bat ere bagenuen, txirrika eta saski batez osatua, gure txakurtxoa, Maxi, zuhaitzera igotzeko.

    Igo nahi zuenean, zuhaitzaren azpian jarri eta zaunka pare bat egiten zituen txakurrak. Orduan, guk saskia behera bidali eta soka batetik tiraka igotzen genuen gora berriro.

    Badakit txakurra telepatiaz komunikatu ahal zela Oscarrekin edo nirekin, baina onartu beharra dago zaunkaren sistema hobea zela, Sonia eta Raul ere jakinaren gainean jartzen zituelako.

    Flash gure katagorriak ere 51 eremuan ematen zuen egun osoa, Oscarrekin gehienbat, baina zerbaitetan buru-belarri sartuta geundela ikusten zuenean, zuhaitzean gora eta behera ibiltzen entretenitzen zen, edo, bestela, Maxirekin jolasten hasten zen.

    Soniak eta Oscarrek alarmaren sentsibilitatea doitu behar izan zuten, Flashi lorategira joan-etorri bat egitea bururatzen zitzaion bakoitzean alarma joka has ez zedin.

    Han goian geundela, batzuetan elkarrekin aritzen ginen lanean, baina beste batzuetan bakoitzak bere gustuko gauzak egiten zituen. Eta nor berean ari zen egun horietako bat zen goiz hura.

    Sonia ordenagailuaren aurrean eserita zegoen, City Newseko berriak irakurtzen eta gertaera bereziak, guk bertan muturra sartzeko moduko misterioren bat, bilatzen.

    Raulek ordu luze bat zeraman karta-sorta batekin praktikatzen, magia trikimailu berri baterako bere burua prestatzen.

    Eta Oscar eta biok beso robotiko artikulatu bat muntatzen ari ginen Lego Technic-eko gure piezekin.

    —Hiri honetan ez da ezer interesgarririk gertatzen! —purrusta egin zuen Soniak, tarte luze batean egunkariaren web-orria irakurtzen egon ondoren—. Azken asteko albiste guzti-guztiak irakurri ditut, eta aurkitu dugun gauzarik misteriotsuena baserri bateko argi arraro batzuei buruzko berri bat izan da. Geroago jakin denez, auzoko traktorearenak ziren argiak! Horrela ezin misteriorik argitu!

    —Lasai! —esan zuen Raulek, kartak esku artean erabiltzeari utzi gabe—. Super heroi talde guztiek izaten dituzte lanik gabeko boladak.

    —Bai! Eta horretaz kexatzen diren bakoitzean, berriro kexatzeko gogoa kentzen dien super gaizkile bat agertzen da beti —esan zuen Oscarrek, burua mahaitik jaso gabe.

    Horretan, bat-batean, joka hasi zen lorategiko mugimendu-alarma. Ez zen, bada, gure super gaizkile hori izango, guri lana ematera etorria? Esku artean genuena alde batera utzita, leihora atera ginen denok.

    Ez, bizilagunaren txakurtxoa zen! Egia da noizean behin gure lorategira sartzen zela kaka egitera, baina hori ez zen nahikoa arrazoi super gaizkiletzat hartzeko. Beraz, bakoitza bere zereginetara itzuli zen.

    El microperro del vecino haciendo pis en la valla

    Zain jarraitu beharko genuen.

    —Tira, agian pasatu egin gara «super heroi» batzuk garela esatean, baina kuartel nagusia, behintzat, badaukagu —esan nuen nik.

    —Baina kuartel nagusia izatea ez da nahikoa! —esan zuen Soniak, burua ordenagailutik

    Enjoying the preview?
    Page 1 of 1