Discover millions of ebooks, audiobooks, and so much more with a free trial

Only $11.99/month after trial. Cancel anytime.

Konjuru eskarlata: Txano eta Oscar 5
Konjuru eskarlata: Txano eta Oscar 5
Konjuru eskarlata: Txano eta Oscar 5
Ebook112 pages47 minutes

Konjuru eskarlata: Txano eta Oscar 5

Rating: 0 out of 5 stars

()

Read preview

About this ebook

Kaixo!
Txano dut izena, eta anaia biki bat dut: Oscar
Ikusi duzu inoiz magia-saiorik?
Bada, Twin Cityn, munduko mago eta mentalista onenak ikusteko aukera izan dugu.
Izan ere, bertan ospatu da aurten Nazioarteko Magia Azoka.
Ez genekiena zen haien artean Merlin aztiaren ondorengoak egongo zirela, eta, are gutxiago, gure laguntzaren beharra izango zutela mundua suntsitzeko ahalmena zuen kutun ahaltsu bat berreskuratzeko.
Magia pixka bat dastatu nahi?
LanguageEuskara
PublisherXarpa Books
Release dateJul 20, 2021
ISBN9788418875137
Konjuru eskarlata: Txano eta Oscar 5

Read more from Julio Santos García

Related to Konjuru eskarlata

Related ebooks

Reviews for Konjuru eskarlata

Rating: 0 out of 5 stars
0 ratings

0 ratings0 reviews

What did you think?

Tap to rate

Review must be at least 10 words

    Book preview

    Konjuru eskarlata - Julio Santos García

    Capítulo 1: Preparando una fiesta

    Uda erdiko ostegun arrunt bat izanagatik, egun berezia zen gure kuadrillarentzat, hau da, gure adiskide Soniak eta Raulek, nire anaia Oscarrek eta nik, Txanok, osatzen genuen lagun taldearentzat.

    Lehendik ezagutzen bagaituzu, badakizu misterioak argitzen jardutea gustatzen zaigun taldea garela, eta kuartel nagusi bat dugula, 51 Eremua deitua, berez gure lorategiko zuhaitz baten gainean eraikitako txabola xume bat baino ez dena.

    Sara-Li gure arreba txikia da. Berez ez da taldeko kide, baina gure abentura gehienetan hartu du parte, eta onartu beharra dago ezinbesteko laguntza eman digula misterioak argitzerakoan. Beraz, taldekidetzat dugu bera ere; baina ez, gero, ezer esan berari, harro-harro jarriko zaigu-eta bestela.

    Tira, harira! Egun hura berezia zen, arrazoi bategatik: Soniaren urtebetetzea ospatzen genuelako, lauon urtebetetze-egunen artetik udako oporretan ospa genezakeen bakarra.

    Gainera, 51 Eremuan ospatuko genuen lehenengoa izango zen. Hori alde ona.

    Baina arazoa da —eta hau da alde txarra— festa prestatzeko lan guztia nire gain hartu behar izan nuela. Izan ere, Oscar hain zegoen urduri, traba besterik ez baitzuen egiten. Urduri baino gehiago, zeharo aztoratuta zegoen!

    Eta berak ezer esan ez bazigun ere, nik banekien zein zen urduritasunaren arrazoia: Sonia.

    Oker ez banago, azaldua dut hau aurreko abenturaren batean, baina berriro azalduko dut, badaezpada ere, berrientzat.

    Sonia aspaldiko laguna dugu, oso neska jatorra da, oso azkarra, elektronikaren eta tresna elektrikoen zalea, eta ordenagailuetan aditua. Eta susmoa dut Oscar hartaz maitemintzen hasita dagoela.

    Denon artean sorpresa batzuk prestatuak genituen Soniaren festarako, baina denetan onena Oscarrek prestatutako bat zen.

    Soniak horrelakoak gustuko dituelako prestatu omen zuen Oscarrek prestatu zuena, baina nik uste hura inpresionatu nahian zebilela.

    Bai, maitasunaren kontu horrek oso konplexua dirudi. Nik oraindik ez dut ondo ulertzen.

    Edonola ere, nire anaia urduriago zegoen orduan Star Warsen zazpigarrena ikusteko ilaran zain egon ginenean baino. Are gehiago, ni neu ere urduri jartzen hasia nintzen haren erruz.

    —Utziko duzu bakean gusanito erretilua behingoz? Tokiz mugitzen duzun hirugarren aldia da! —egin nion purrusta—. Uztazu dagoen tokian eta lagun iezadazu sandwichekin. Eta lasai zaitez, oso urduri ikusten zaitut-eta!

    Txano y Óscar preparando la fiesta

    —Urduri ni? Ni urduri? Ez nago urduri! Zergatik egon beharko nuke urduri? —Oscarrek, arrapataka.

    —Bada, ez dakit… Zure plana ondo aterako ote den zalantzak dituzulako, akaso? —esan nion nik, zirikalari—. Zure ideien arrakasta-ehunekoa jakinda, % 50eko probabilitatea dugu gauzak oker ateratzeko.

    —Zer diozu, ordea? Nire asmakizunek ez dute inoiz huts egiten! —Oscarrek, harro.

    —Horixe esan nahi nuen! —bota nuen nik, ufaka—. Zure asmakizunek ez dutela inoiz huts egiten. Ez, behintzat, hondamendiak eragiteko orduan!

    —Baina zer diozu, txatxu horrek? Noiz eragin dut nik hondamendirik? —Oscarrek, minduta.

    —Mesedeeez…! Gutxi iruditzen zaizu zure dronea amaren tiramisu-kremaren gainera erori zenean eragindakoa?

    —Aizu! Hori ez zen nire erruz gertatu! Bateria agortu zitzaion! Droneak ezinbesteko lur-hartze bat egin behar izan zuen, eta zer kulpa daukat nik krema-ontziaren gainean zegoela galdu banuen konexioa?

    —Bai…! Eta zer diozu zure posta jakinarazpen- sistema automatikoaz? Postaria elektrokutatuta hil zen ia, postontzia irekitzean. Geroztik, hurbildu ere ez da egin.

    —Hori ere ez zen nire errua izan —esan zuen Oscarrek—. Indar handiegia eginez ireki zuen postontzia, eta kable txiki bat askatu zen. Kontu handiagoz ireki izan balu, ez zen ezer gertatuko.

    Óscar imaginando el buzón con el sistema de aviso de correspondencia

    —Bai, zera! Azkenean sinistarazi nahiko diguzu mundu mailako konspirazio bat dagoela zure asmakizunen kontra. Aurpegia behar da gero!

    —Mundu mailako konspirazio bat, ez! Gertatzen dena da mundua ez dagoela prestatuta horiek bezalako teknologia aurreratuak erabiltzeko —Oscarrek, burua harro

    Enjoying the preview?
    Page 1 of 1