Discover millions of ebooks, audiobooks, and so much more with a free trial

Only $11.99/month after trial. Cancel anytime.

Lurpeko bizilagunak: Txano eta Oscar 6
Lurpeko bizilagunak: Txano eta Oscar 6
Lurpeko bizilagunak: Txano eta Oscar 6
Ebook113 pages51 minutes

Lurpeko bizilagunak: Txano eta Oscar 6

Rating: 0 out of 5 stars

()

Read preview

About this ebook

Kaixo!
Txano dut izena eta anaia biki bat dut: Oscar.
Oroitzen zara gure lehenengo abenturako meteoritoaz?
Bada, Antonov irakasleak laborategi bat muntatu zuen meteoritoa aurkitu genuen kraterraren ondoan, eta inguru hartan oso gauza bitxiak gertatzen hasi zirela konturatu zen.
Baina onena da irakasleak egun batzuk pasatzera gonbidatu gintuela hara, eta, azkenean, harri berdeak ezkutatzen zuen misterioaren benetako izaera aurkitu genuela.
Jakin nahi duzu zein den?
LanguageEuskara
PublisherXarpa Books
Release dateJul 20, 2021
ISBN9788418875144
Lurpeko bizilagunak: Txano eta Oscar 6

Read more from Julio Santos García

Related to Lurpeko bizilagunak

Related ebooks

Reviews for Lurpeko bizilagunak

Rating: 0 out of 5 stars
0 ratings

0 ratings0 reviews

What did you think?

Tap to rate

Review must be at least 10 words

    Book preview

    Lurpeko bizilagunak - Julio Santos García

    Capítulo 1: Preparando una fiesta

    Gure aurreko abenturak apur bat jota utziak gintuen denok, batez ere gure arreba txikia, Sara-Li: izan ere, arrebak demonio gaizto bat etxera bidaltzeaz arduratu behar izan zuen, eta hori oso zeregin nekeza da, ez bazenekien ere!

    Baina ez dago nekerik pizza pare batekin eta loaldi on batekin sendatzen ez denik, eta hor geunden denak, 51 Eremuan, geure saltsetan buru-belarri sartuta berriro.

    —Uau! Hau mundiala da! 3D efektua oso ondo lortua dago —esan zuen Raulek, errealitate birtualeko betaurrekoak kendu eta Soniari luzatzeaz batera.

    Sonia eta nire anaia, Oscar, 3Dko grabazio-sistema bat prestatzen arituak ziren. Horretarako, kamera pare bat gehitu zizkioten haiek berek muntatua zuten drone bati (gogoan izango duzunez, ABIA deitzen genion guk: Aireko Behaketarako Ibilgailu Automatikoa).

    Lehen prototipoa muntatu zutenetik, ABIA etengabe izan zen osatua eta hobetua, eta oraingo hau tramankuluaren hirugarren bertsioa zen.

    Raul oso pozik zegoen egindako lanarekin. Kamerek grabatutako irudiek 3Dko sentsazio sinestezina sortzen zuten Soniari urtebetetze-egunean oparitu genizkion errealitate birtualeko betaurrekoekin begiratuta. Eta egun batzuk generamatzan jada etxe inguruan probako bideoak grabatzen, Soniak eta Oscarrek, gero, betaurreko haien bidez begiratzeko presta zitzaten.

    —Ufa! Iruditzen zitzaidan hegan nindoala benetan etxe gainetik. Buruz ezagutzen dut dagoeneko zuen teilatu hori. Beste toki ikusgarriagoren batean egin behar genuke proba —gehitu zuen Raulek, sofan eseriz.

    El DADO III sobrevolando el tejado de la casa

    —3Dko bideo batzuk jaitsi ditut Internetetik, betaurreko horiekin ikusteko prestatuak, izugarri onak —iragarri zigun Oscarrek, ordenagailuko pantailaren aurrean esertzeaz batera—. Bada bat ur-jauzi batean gertatzen dena: urarekin batera erortzen zarela ematen du benetan. Egon! Segundo batean bilatu eta betaurrekoetan kargatuko dut, zuek ere ikus dezazuen!

    Oscarrek segundo batzuk eman zituen ordenagailuko pantailan kontzentratuta, eta zerbait egiaztatu zuen gero betaurrekoetan.

    —Prest! Nor izango da lehena ur-jauzian behera salto egiten? —esan zuen, betaurrekoei goian eusten zien bitartean.

    —Ni neu! —esan zuen Soniak, Oscarri betaurrekoak eskuetatik kenduta—. Betaurrekoak nireak direnez, neu izango naiz lehena.

    —Konforme, baina eser zaitez, badaezpada: sentsazioa oso erreala da —ohartarazi zion Oscarrek—. Tori, jarri entzungailuak; haizearen txistu-hotsa ere txundigarria da. Eta itxaron apur bat: ikuskera sinkronizatua aktibatu behar dut, zuk betaurrekoetan ikusiko duzuna guk pantailan ikusi ahal izan dezagun.

    Oscar ordenagailuan lardaskan zebilen bitartean Soniak entzungailuak eta betaurrekoak jantzi zituen.

    —Kito! —esan zuen azkenean Oscarrek—. Hemendik aktibatuko dizut bideoa.

    Bat-batean, ibai-arroila sakon baten airetiko ikuspegiak bete zuen pantaila osoa. Bista ederra izanagatik, niri ez zitzaidan hainbesterako iruditu. Hori bai, Sonia, irudiak 3Dn ikusteko aukera izanda, harri eta zur eginda zegoen.

    —Uau! Hegan egitearen sentsazioa oso ondo lortua dago! —esan zuen oihuka, entzungailuetan entzuten ari zen haize-hotsaren gainetik hitz egin beharko balu bezala.

    —Itxaron, hoberena orain dator eta —esan zigun Oscarrek.

    Apartekorik ezer gertatu ez zen minutu erdi baten ondoren, kamerak eskaintzen zuen ikuspegia beheratzen hasi zen, eta ibaiko ura apartsu inarrosten.

    Eta bat-batean, ibaia goitik behera amildu zen, hura dena pantailan ikusten ari ginenoi ere ikaragarrizko zirrara eragin zigun jauzi ikusgarri bat eginez.

    Soniak era biziagoan sentitu bide zuen sentsazio hori, jauzi bat egin baitzuen, erortzeko beldurrez, aulkiari gogor heltzen zion bitartean.

    —Ufa! 3Dn ikusita, eta soinuarekin, sekulakoa da! —aitortu zuen, betaurrekoak niri uzten zizkidan bitartean.

    Sonia pasandole las gafas de Realidad Virtual a Txano

    Baina betaurrekoak janztera nindoala, lorategiko presentzia-detektagailuaren alarma martxan jarri zen 51 Eremuan. Gehienetan, Sara-Lik, Maxik edo amak eragiten zioten nahigabe alarmari, lorategira zerbaiten bila ateratzean, baina oraingo honetan ez zen hori kasua, gure zoritxarrerako.

    —Kuadrilla, bisita dugu! —oihu egin zigun amak lorategitik.

    Haren ahotsean bazen zerbait bisita hura gure gustukoa izango ez zela ohartarazten ziguna. Burua leihotik atera orduko, gure susmoak egia bihurtu ziren.

    Izeba Valeria eta haren alaba Eugenia guri begira genituen, amaren albo banatan jarrita.

    Valeria osaba Albertoren (hau da, amaren anaia zaharrenaren) emaztea da. Eta arazoa ez zen gaizki edo zakar portatzen zela gurekin, baizik eta haurtxo batzuen moduan tratatzen gintuela

    Enjoying the preview?
    Page 1 of 1