Discover millions of ebooks, audiobooks, and so much more with a free trial

Only $11.99/month after trial. Cancel anytime.

Aurora misioa: Txano eta Oscar 9
Aurora misioa: Txano eta Oscar 9
Aurora misioa: Txano eta Oscar 9
Ebook126 pages56 minutes

Aurora misioa: Txano eta Oscar 9

Rating: 0 out of 5 stars

()

Read preview

About this ebook

Kaixo! Txano dut izena, eta anaia biki bat dut: Oscar.
Ikasturte berria hastear zegoen eta horrek esan nahi zuen ez genuela abentura gehiago izango denbora batean. Izan ere, egunero goiz jaikitzen, etxeko lanak egiten eta azterketak prestatzen ibili behar bagenuen, nondik atera denbora misterioak argitzen ere ibiltzeko?
Baina oker geunden, oso oker!
Esmeraldaren urtebetetzerako oparia aukeratzen ari ginela, Sara-Lik ikuspen bitxi bat izan zuen. Xake-joko berezi bat izan zen guztiaren eragilea.
Beste dimentsio batera ere bidaiatu behar izan genuen, pentsa!
Abentura prest dago. Gurekin etorri nahi?
LanguageEuskara
PublisherXarpa Books
Release dateNov 8, 2021
ISBN9788418875175
Aurora misioa: Txano eta Oscar 9

Related to Aurora misioa

Related ebooks

Reviews for Aurora misioa

Rating: 0 out of 5 stars
0 ratings

0 ratings0 reviews

What did you think?

Tap to rate

Review must be at least 10 words

    Book preview

    Aurora misioa - Julio Santos

    Capítulo 1: Un regalo especial

    Emozioz beteriko uda izan genuen.

    Inoiz baino abentura gehiago bizi izan genituen. Baina oporrak bukatzen ari ziren, eta, horretan ez pentsatzen saiatzen baginen ere, hura dena amaitzear zegoelako sentimendua gailendu zitzaigun aitona-amonen herritik itzuli ginenetik.

    Bi egun besterik ez ziren falta eskola hasteko. Goiz jaiki, klaseak, azterketak…

    Eskerrak azken kartutxoa erretzeko geneukan oraindik: Esmeraldak urtebetetzea ospatzen zuen hurrengo egunean, eta festara gonbidatuta geunden denok.

    Arazo bat genuen, ordea: ez genekien zer oparitu. Erregalu posible bat bururatzen zitzaigun bakoitzean, hura ere izango zuela ondorioztatzen genuen berehala. Izan ere, Esmeraldak denetarik zeukan.

    Beraz, gaiari (eta buruari) buelta asko eman ondoren, gure aitaren antigoaleko gauzen dendara joatea erabaki genuen, han zerbait originala aurkitzeko esperantzan.

    Badakit zaharkin denda bat ez dela neska gazte batentzako opari egoki bat aurkitzeko tokirik onena, baina hara joaten ginen bakoitzean beti aurkitzen genuen bitxikeriaren bat, eta aitak, gainera, dendaren txoko batean uzten zituen, aparte, gure interesekoak izan zitezkeela iruditzen zitzaizkion gauzak.

    Baina ez pentsa aitak Maria Antonietaren ispilu bat edo XVII. mendeko jarlekuak eta antzekoak gordetzen zizkigunik. Gure aitona-amonen garaiko edo bera txikia zeneko jostailuak izaten ziren gehienetan. Zaharragoak ere bai batzuetan. Edo jostailuak izan gabe ere gure gustukoak izan zitezkeela iruditzen zitzaizkion gauza bitxiak. Sarri bisitatzen zituen azoka horietan aurkitutako trasteak, askotan.

    Ezagunak egiten zaizkizu Cine Exin, Autocross edo Geyper jolasak? Aitak erakutsi zizkigunean, zer ziren ere ez genekien guk, baina zure gurasoek edo aitona-amonek ziur gogoratuko dituztela. Haiei galdetu besterik ez duzu.

    Dendara iritsi ginenean, aita bezero batekin ari zen hizketan. Beraz, kaixo esan, eta dendaostera pasatu ginen zuzenean. Bagenekien non uzten zituen guretzat gordetako gauzak, eta zuzen jo genuen hara, gela-hondoan zegoen mahai batera.

    Mahai gainean, latorrizko bi auto zeuden, malguki mekanismoa duten horietakoak, eta haurrentzako karta sorta batzuk, oso erabiliak, haien jabeak honezkero aitona-amona zaharrak izango zirela salatzen zutenak.

    —Ez dakit zuek zer pentsatuko duzuen, baina nik ez dut imajinatzen Esmeralda auto hauekin jolasten —esan zuen Oscarrek, auto bati giltza ematen zion bitartean.

    Ôscar dando cuerda a unos cochecitos de lata

    —Zaila izango da ez daukan zerbait oparitzea —esan zuen Soniak, mahaiko gauzak ahaztuta, ingurura begiratuz.

    —Horregatik nahi nuen hona etorri —esan nuen—. Alferrik dugu gailu teknologikoetan edo tresna modernoetan pentsatzea; seguru denetarik daukala. Zerbait originala erregalatu beharko genioke. Berak inoiz erosiko ez lukeen zerbait.

    Oscarrek latorrizko autoarekin jolasten jarraitzen zuen. Giltza eman, mahai gainean askatu, eta ertzera iritsi baino lehen eskuan hartzen zuen berriro.

    —Lehen horrelakoekin jolasten zutela pentsatzea ere! Harrigarria, ezta? Nola bizi zitezkeen Legorik gabe, elektronikarik gabe? —galdetu zuen, autoari hirugarrenez giltza emanez.

    —Bada, oso ondo pasatzen ari zarela ematen du —esan zion Soniak—. Okerreko garaian jaioa izango zara agian.

    —Tira, pixka batean ibiltzeko, ondo dago, baina aspertu naiz dagoeneko —esan zuen autoa mahai gainean utziz, bat-batean autoarekin jolasten denbora gehiegi zeramala konturatu izan balitz bezala.

    —Pentsatu behar duzu guri gaur oso modernoa iruditzen zaiguna gure seme-alabei zaharkin hutsa irudituko zaiela agian bihar —esan zuen Sara-Lik, kartak ikusmiratzen zituen bitartean.

    —Gure aitak beti esaten du gure adinean kalean ematen zutela egun osoa, lagunekin. Eta orain baino askoz dibertigarriagoa zela —esan zuen Raulek, apal batean zegoen gramofono batera hurbildu eta burua turutan sartzen zuen bitartean.

    —Uste dut gaur egungo guraso guztien leloa dela hori —erantzun zuen Oscarrek—. Gureak horrela dabiltza behintzat, etxean pantailari begira egoteari uzteko behin eta berriro esanez.

    —Egun osoa etxean eta pantailari begira egoten zaretelako izango da agian —esan zuen nire aitak, zaratarik egin gabe gure atzean agertuta—. Kaixo, mutilak…, eta neskak —erantsi zuen Sara-Liri eta Soniari begira—. Zuen gustuko ezer ikusi duzue? —galdetu zuen, ingurura begira.

    —Ez, aita. Ez zen hau buruan geneukan ideia —erantzun nuen latorrizko autoak seinalatuz.

    —Eta hau? —galdetu zuen Sara-Lik traste-pila baten atzetik aterata, esku batean xake-taula bat eta bestean piezen kaxa zituela.

    Traban zeuden gauzak baztertu ondoren, arrebak mahai gainean utzi zuen dena.

    Kaxa ireki eta taularen gainean husteko keinua egin zuen.

    Oso taula ederra zen, bidenabar esanda, oso marrazki politak zituen izkinetan.

    —Egon! —geldiarazi zuen gure aitak—. Marmol eta onizezko piezak dira, oso hauskorrak. Ez nintzen xake-joko honetaz gogoratzen. Duela aste batzuk eskuratu nuen azokan, eta ahaztuta neukan. Hasieran, oso erosketa ona egin nuela pentsatu nuen, baina ez nintzen konturatu bi pieza dituela faltan. Hor utzi nuen gordeta; horrela ezingo dut saldu. Hartu zuentzat, nahi

    Enjoying the preview?
    Page 1 of 1