Discover millions of ebooks, audiobooks, and so much more with a free trial

Only $11.99/month after trial. Cancel anytime.

Zuhara. Clionaren kanpaiak: Clionaren kanpaiak
Zuhara. Clionaren kanpaiak: Clionaren kanpaiak
Zuhara. Clionaren kanpaiak: Clionaren kanpaiak
Ebook124 pages1 hour

Zuhara. Clionaren kanpaiak: Clionaren kanpaiak

Rating: 0 out of 5 stars

()

Read preview

About this ebook

Zuhara, lehorreko egonaldiaren ondoren, itsaz azpiko bere mundura dator berriz. Bertan du zain Balea Beltzaren klan osoa. Bere botereak indartzeko asmoz, Perpetua sorginaren aholkuak beteko ditu Zuharak. Lehenik eta behin, ukendu bat erabiliko du gauero, eta, horrela, bere itsasoko jatorria ezagutuko du ametsetan. Horri esker, bere amari gertatu zitzaiona jakingo du apurka-apurka… Bitartean, Caer Ys hirian Udazkeneko Jokoen garaia da, eta Zuharak itsas azpiko beste hiri bat ezagutuko du, bestelako ohitura eta sinesmenak dituena. Hango biztanleak, ordea, ez dira Zuharaz fidatzen… Itsasoaren deiaren ondoren, Zuhararen abentura berriak!
LanguageEuskara
PublisherAlberdania
Release dateDec 16, 2022
ISBN9788498687750
Zuhara. Clionaren kanpaiak: Clionaren kanpaiak

Related to Zuhara. Clionaren kanpaiak

Related ebooks

Reviews for Zuhara. Clionaren kanpaiak

Rating: 0 out of 5 stars
0 ratings

0 ratings0 reviews

What did you think?

Tap to rate

Review must be at least 10 words

    Book preview

    Zuhara. Clionaren kanpaiak - Amaia Telleria

    Aurkibidea

    I

    II Itzulera

    III Sorginaren ukendua

    IV Bidaia eta zeremonia

    V

    VI Katedralaren hiria

    VII Clionaren olatua

    VIII Izaki egoskorroak

    IX

    X Udazkeneko jokoak

    XI Ezusteko gertakaria

    XII Itxialdia

    XIII

    XIV Ur-azalean

    XV Jörmun... zer?

    XVI

    XVII Ur Nahasiak

    XVII

    XIX Lamina-malkoak

    XX Piztia eta orraiza

    XXI

    XXII Ekaitzaren osteko... berea?

    XXIII

    XXIV Patua

    I.

    Farola lotsati batzuek ozta-ozta argitzen zuten auzoa. Bertako bizilagunek pertsianak ondo jaitsita zeuzkaten, lehertu berri zen ekaitz basatitik babesteko. Horregatik ezin zuten ikusi zaparradapean biluzik zegoen neska. Esku artean zeukan blai egindako orriari begiratzen zion, euri tanta zakarrak azalean lehertzen zitzaizkiola.

    Tximista batek argitu zuen ingurua, eta pauso bat eman zuen neska ilehoriak, zalan­tzati. Beste bat gero. Poliki-poliki gerturatu zen haizeak astintzen zuen akaziaren ondotik etxearen ate nagusira. Oinak elkartu zituen, epeltasun bila, eta txirrina jo zuen.

    Ez zuen ematen inor zegoenik, ez zen argirik ageri barruan. Bigarren aldiz jo zuen txirrina neskak, baina ez zuen inork aterik zabaldu. Besoez bere burua babestu eta estalpe txikitik atera zen, gau trumoitsuan galtzeko prest. Bat-batean ate hotsa entzun zuen.

    Etxeko zapatilak eta jertse zahar bat jantzitako mutil batek atera zuen burua, betaurrekoak zuzen jartzen zituela. Elkarri begira geratu ziren une batez. Mutilak kopetaraino jaso zituen bekainak neska larrubizi zegoela konturatzean, eta begirada zorroztu zuen, gero, hitz egin aurretik:

    –Zu…?

    II. Itzulera

    Amets arraro hura gogoan, nagiak atera zituen Zuharak. Berandu zen aurreko gauean Lumeragara heldu zenean, eta Beneditek sardinzar bat eta lehorreko gaileta batzuk eman zizkion lotara bidali aurretik. «Orain, ohera. Bihar kontatuko diguzu guztia, maitea», agindu zion, ahots leunez, eta buztinezko ontzi bat luzatu zion, «Perpetuak esan dit ukendu hau kopetan jartzeko oheratzen zarenean». Horixe egin zuen Zuharak, ondoan Kaia zurrunga batean zeukala, eta begiak itxi orduko hasi zen ametsetan. Bitxia.

    Begiak erabat zabaltzerako, Kaiaren besarkada estuak ia arnasik gabe utzi zuen Zuhara.

    –Kaia, ito egingo nauzu! –esan zion, barreari ezin eutsita, eta besarkada itzuli zion Kaiak besoak zertxobait laxatu zituenean.

    –Zergatik etorri zara hain berandu? –leporatu zion honek, haserre-plantak eginez.

    –Aitarekin nintzen oporretan, Alemaniako Oihan Beltzean, eta atzo itzuli nintzen amonaren etxera. Han neukan zain zure ama, esanez segituan murgildu behar nuela itsasoan, bidaia bat dugula-eta aurretik.

    –Ezin zenuen galdu! Caer Yseko Udazkeneko Jokoetara gonbidatu gaituzte!

    –Esan zidan zure amak, bai. Zure aitaren herrira goaz, hortaz?

    Baiezkoa egin zuen Kaiak, ohiko bizitasunaz, eta platino koloreko bere adats luzea orrazten hasi zen.

    –Zu etortzeko falta ziren egunak zenbatzen aritu naiz! –aitortu zion korapilo bereziki latz bat askatu nahian, eta begirada bihurria jarri zuen–. Eta ez naiz bakarra izan, ustez… Noiz kontatu behar didazu Gael-bisiguarena?

    Zuhara korala baino gorriago jarri zen bat-­batean, eta zer esan ez zekiela gelditu zen, hitz totelak eztarrian trabatzen zitzaizkiola.

    –Nola… Gaelena… Zer?

    –Zure hizpidea atera dugun bakoitzean aurpegi horixe jartzen du berak ere! Zer uste zenuen, ez nin­tzela konturatuko! –errieta egiteko hatza luzatu zuen, orduan–: Baina kontatzea espero nuen, Zuha!

    –Ez dago kontatzeko ezer… –hasi zen Zuhara, baina Kaiaren kopeta beltza ikusita agurtzerakoan emandako musuarena kontatzea beste erremediorik ez zuela pentsatu, eta hala egin zuen.

    Kaiak higuin aurpegia jarri zuen, bere neba inor musukatzen irudikatzean, baina «ahizpak izango gara, hortaz» esan eta begia kliskatu zion, azkenean. Berak ere oporretan Dahuden klaneko itsaslamina bat ezagutu zuela aitortu zion sekulako hitz jarioan, gero. Niah izenekoa.

    –Esploratzailea da bera ere, beldurgabea! –kontatu zion harrotasun puntu batez–. Pentsa, lehorrera bitan igo den Caer Yseko itsaslamina bakarretakoa da...

    –Hain harrigarria al da hori? –galdetu zuen Zuharak, Balea Beltzakoak lehorrera sarritan joaten zirela jakinda.

    –Dahuden klanak ez ditu gizakiak batere gustukoak… Ez naiz kontua puzten ari –azpimarratu zuen Kaiak, eta Zuharari oilo-ipurdia jarri zitzaion lagunak ohartarazi nahi ziona garrantzizkoa zela ikusita.

    Oroitzen zuen Kaiak kontatu ziola Caer Ys lehorreko hiria izan zela garai batean, bertako agintarien zabarkeriagatik olatuek irentsi zutena… Horri ote zegokion gizakiei zieten ezinikusia?

    Benediten ahots kantariak abisatu zien, ozen samar, gosaria prest zegoela, eta Kaiak hasperen egin zuen, «ez du erremediorik» marmarka esan aurretik.

    Laasek gosari oparoa prestatu zien, neskek logelatik usaindu zuten Dahuden Klanaren eran prestatutako karramarroa. Temati jarraitzen zuen Kaiaren aitak bere herriko ohiturak familiarekin elkarbanatu nahian.

    –Egun on, polit horiek! –batetik bestera zebilen Benedite, bidaiarako azken momentuko gauzak bil­tzen, baina hatza luzatu zien, hala ere, armairu batean zerbaiten bila ari zela, agindua emateko–: Gogoratu bakailao gibelaz.

    Higuina ematen jarraitzen zion arren, Zuharak irribarre egin zuen jakia ahoan sartu aurretik, Kobeagatarrek etxean sentiarazteko dohainen bat zeukatela pentsatzen zuen bitartean.

    –Hori bukatzean sardinzarrak prestatuko dizkizut, Zuhara? –esan zion Laasek, mahaian ia sartzen ez ziren bieira-katilu batzuei tokia egiterakoan.

    –Aita, alga gorririk gabe prestatu dituzu? –galdetu zion Kaiak, mesfidati.

    Laasek hasperen egin zuen, burua astindu, eta Zuharari begiratu zion, begia kliskatzearekin batera. Sukaldeko zoruko tranpola bat-batean altxatu, eta Gael azaldu zen, nagiak ateraz. Zuhararen presentziaz jabetuta, irribarre lotsatia egin zion, ahots erlastuaz «egun on» esan aurretik.

    –Egun on, maitea –erantzun zion Beneditek, zaku bat kristalezko potoetan gordetako algez bete­tzen ari zela–. Ez ahaztu irten aurretik Pierricki jaten emateaz, eta amonarenera eraman gero.

    –Ez al du esaten «harri zikin» hau ez duela ikusi ere egin nahi? –galdetu zion Gaelek sorbaldak uzkurtuta.

    Zeharka baino ez zion begiratzen Gaeli, haren begiekin bat

    Enjoying the preview?
    Page 1 of 1