Discover millions of ebooks, audiobooks, and so much more with a free trial

Only $11.99/month after trial. Cancel anytime.

Buru-hezurren itsasoan: Zuhara 3
Buru-hezurren itsasoan: Zuhara 3
Buru-hezurren itsasoan: Zuhara 3
Ebook124 pages1 hour

Buru-hezurren itsasoan: Zuhara 3

Rating: 0 out of 5 stars

()

Read preview

About this ebook

Zuhara lehorrean dago aitarekin, itsasoan bizi izandako gertaera mingarriak direla-eta, aldendu egin nahi izan zuelako.
Ustekabean, Deian, itsas azpiko lagun bat, agertu zaio, han bere beharra dutela esanez: gerra handi bat lehertzeaz izateaz gain, Gael (Zuhararen mutil-laguna izandakoa) desagertu egin da. Gael hil delako ustea zabaldu da, baina Deianek besterik uste du: Gaelek Zuhara eta biekin nonbait elkartu nahi duela, ezkutuan. Hortaz, Zuhara eta Deian uretan murgilduko dira berriz, Gaelen desagerpena argitu eta laguna bilatzeko asmoz.
Horretan ari direla, itsas azpiko mundua iraultzeko moduko batzar baten berri izango dute…
Clionaren kanpaiaken ondoren, Zuhararen abentura berriak!
LanguageEuskara
PublisherAlberdania
Release dateNov 23, 2023
ISBN9788498688474
Buru-hezurren itsasoan: Zuhara 3

Read more from Amaia Telleria

Related to Buru-hezurren itsasoan

Titles in the series (1)

View More

Related ebooks

Reviews for Buru-hezurren itsasoan

Rating: 0 out of 5 stars
0 ratings

0 ratings0 reviews

What did you think?

Tap to rate

Review must be at least 10 words

    Book preview

    Buru-hezurren itsasoan - Amaia Telleria

    I

    Bisitaria

    Ohean etzanda zegoen Zuhara, leihoa zabalik, kanpoko soinuei adi. Ahaztuta zeukan zein atsegina zen euriaren soinua. Tarteka autoren bat. Artatxorien txioak. Eta behetik aitak telebistan jarrita zeukan dokumental-katearen zurrumurrua baino ez. Sakon hartu zuen arnasa, pentsakor. Bakardadea gustatzen hasia zitzaion. Lasaitasuna. Inori azalpenak eman beharrik ez izatea. Horrelakoak ziren bere egunak, itsasoa utzi zuenetik.

    Ate hotsa entzun zen beheko solairuan, bat-batean, eta aita norbaitekin elkarrizketan. Zuharak irribarre egin zuen ikusten ari zen aldizkaria askatu gabe: aitaren marmarra iristen zitzaion eskaileratik.

    —Gero eta jende arraroagoa etortzen da hona ate joka!

    Etxeko zapatilek egurraren kontra arrastaka ateratzen zuten soinua berriro. Eta sarrerako atea.

    —Berriz atea jo eta tentel baten gisan niri begira geratzen bazara… —mehatxu egin zuen aitak, inor beldurtzeko ahots leunegiaz—. Eh… larrialdietara deituko dut!

    Hasperen egin zuen Zuharak, jaistea izango zuen onena. Ohetik salto egin eta harritu egin zen oin biluziek zoruan zutik eutsi zutenean. Batzuetan isatsa zuela iruditzen zitzaion, oraindik. Baziren bi aste, ordea, mundu hura atzean uztea erabaki zuenetik.

    Binaka jaitsi zituen eskailerak, eta aitaren sorbalda ingurura gerturatu zen, gertatzen ari zena ikusi nahian.

    —Zuhara, ez duzu ezagutuko zuk hau, ezta? Mandeulia baino astunagoa da… —esan zuen aitak, ernegatzen hasita, eta Zuharak ile beltz kizkurra eta begi gris ezagunak topatu zituen—. Ezagutzen al duzu? Ze arraiogatik ez du erantzuten?

    Caer Yseko abenturetako kidea zeukan aurrez aurre. Gaelen lagun ipurterrea. Deian Llwyd. Eta laguntza eske begiratzen zion, erdi lotsatuta. Soineko loredun zatar baten azpian kiroletako galtza handiegiak zeramatzan, eta bi oinetako ezberdin. Lehorrera irten eta lehenengo ikusitako balkotik harrapatu zuen arropa, ziur. Hain harrituta ez balego, barrez lehertuko zatekeen Zuhara.

    —Ez da hemengoa, aita. Utzi niri —esan eta besotik tira egin zion Deiani, sar zedin—. Zer egiten duzu zuk hemen?

    Egongelako sofa batera gidatu zuen eta Deianek, erantzun beharrean, jakinminez aztertu zuen etxea. Jakina, Dahuden klaneko itsaslaminak ez ziren lehorrera irteten… Bizitzan behin baino ez. Aitak mesfidati begiratzen jarraitzen zion, eseri gabe eta besoak gurutzatuta.

    —Nire laguna da, aita, lasai. Ekarriko dizkiguzu gaileta batzuk edo txokolate pixka bat?

    —Ba ze lagun… berexia… —erantzun zion aitak Deianen itxurari erreparatuz, eta sukaldera erretiratu zen.

    Aintzinako greziako dokumentalaren irudiei begira, hipnotizaturik zegoen Deian. Grekoek txanponak jartzen zizkieten hildakoei mihi-azpian, heriotzan bakea izan zezaten. Itzali egin zuen Zuharak telebista. Ez zuen denborarik galdu nahi. Bizkor makurtu zen Deianen parera, eta eskua jarri zion belaunean, begira ziezaion. Pantaila belztu zenean elkartu ziren bien begiak.

    —Deian. Zertara etorri zara? Zerbait gertatzen al da? —mutila begira-begira geratu zitzaion, zalantza aurpegiaz—. Horixe… Ez didazu tutik ere ulertzen, ezta?

    Zuharak gogoan zuen Deian ez zela lehorrera ia sekula irten, eta are gutxiago Euskal Herrian… Nola ulertuko zuen bada, euskara?

    —Baina nola demontre hitz egin behar dugu, orduan? —galdetu zion, hala ere.

    Deianek ateari keinu egin zion eta besoez igeri egiteko imintzioa egin zuen. «Itsasora joan nahi du nirekin», esan zuen Zuharak bere artean, eta hori pentsatze hutsak oilo ipurdia jarri zion. Ez zuen bueltatzeko asmorik. Eta are gutxiago hain goiz.

    Deianek etxetik irteteko keinua egin zuen berriz, eta Zuharak listua irentsi zuen. Bere bila etorri bazen, zein eta Deian, lehorreko mundua batere maite ez zuena… Zerbait larria izan zitekeen. Baiezkoa egin zion buruaz. Mutila irtetera zihoala, ordea, besotik heldu zion, bat-batean zerbaitez konturatuta.

    —Itxoin… Agian beste arroparen bat hartuko dugu zuretzat aurrena —proposatu zuen Zuharak, azkenean, barre eginez.

    trenez joan ziren biak Donostiara. Zuharak motxila handi bat zeraman, aitari esan baitzion amaren etxean igaroko zutela biek asteburua, lagunari kostaldea erakusteko aitzakian. Indarrez heldu zuen Deianek bere eserlekua trenaren burrunba sentitu orduko, eta ez zuen bide osoan askatu. Zuharari izugarrizko barregura eragiten zion hura horrela ikusteak, hain zen harroa ur azpian. Dena den, ezin zuen burutik kendu bisitan etorri izanak zerbait txarra esan nahi zuela, eta uretan murgiltzeko irrikaz zegoen. Irrikaz eta beldurrez, aldi berean.

    Egun euritsua izan arren, jende asko zebilen hiriko bazter guztietan, eta arriskutsua izango zen hondartzan bainatzea. Igeldo aldera oinez joatea pentsatu zuen Zuharak, hura leku lasaiagoa izango zelakoan, eta pausu bizkorrean egin zuten Kontxako ibilbidea. Deianek batere disimulurik gabe begiratzen zien gurutzatzen zituzten pertsona guztiei eta bereziki haien aterkiei. Oraingoan behintzat, arropa arruntak zeramatzan berak. Zuhararen aitaren galtzerdiak izan ezik, noski: Star Warseko laser ezpatez beteak.

    Itsasargitik aurrera zegoen kala batera iritsi zirenerako atertu zuen, azkenean. Tximistarriko kala. Porlanezko plataforma handi bat zegoen, koloretako graffitiz betea, eta eskaileran eseri zen Deian. Ordurako blai eginda zeuden, baina ez zitzaien gehiegi axola. Nola ba, ohituta zeuden-eta beti bustita egotera?

    Galtzerdiak erantzi zituen Deianek, eta eskua kamisetara eraman zuenean bira eman zuen Zuharak, lasai biluzten uzteko. Sar zedila aurrena Deian eta gero egingo zuen jauzi berak. Ez zen zipriztin hotsik entzuten, ordea, eta begiratzekotan egon zen, baina Deian sasi artera inguratzen ikusi zuen, ustekabean.

    —Zertan ari zara? —galde egin zion, beste behin, Deianek ezin ziola erantzun ahantzita.

    Hark hankei keinu egin zien eta begiei gero. Ondoren, sasien artean begira jarraitu zuen. Zuhara ere horretan hasi zen, zeren bila zebilen ere ez zekien arren.

    —Uste nuen uretara gindoazela, behingoz elkar ulertzeko…

    Berriro ere hankei egin zien keinu Deianek. Zer demontre esan nahi ote zuen? Deian urduritzen hasia zela ematen zuen, gainera. Zakar astintzen zituen inguruko landare guztiak, bila eta bila.

    Bat-batean hots bat entzun zuten atzeraxeago. Mutil zaharrago batzuk zeuden han, auskalo zertan. Batek oihal lodi marroixka bat zeukan eskuan eta nazka aurpegiz aztertzen ari ziren. Deianek ahoa zabaldu zuen, sinesgaitz, eta izoztuta geratu zen.

    —Deian. Zer gertatzen da? —Zuharak ez zekien zenbatgarren aldiz galdetzen zion hori, baina Deianen aurpegiak izutu egiten zuen.

    Haren begirada jarraituz ondorioztatu zuen arazoa oihal hori zela. Animalia handi baten isatsaren modukoa. Noski! Orduan gogoratu zuen hankei keinu egiten ziela denbora guztian. Bere isatsa behar zuen hark. Baina zergatik ez zen Zuhararena bezala usteldu eta desegin? Behar zuela ematen zuen… Bestela ez zen hain larri egongo.

    —Ei! Emango diguzue hori, faborez? —galdetu zien Zuharak, ahots gozoa jarrita.

    —Zertarako nahi duzue hau? —erantzun zion mutilak, isatsa astinduz.

    —Gure aita talde ekologista batean ibiltzen da, eta itsasoak ekarritako hondakinak aztertzen ditu. Aparkatzen ari da, orain etorriko da.

    Mutilek elkarri begiratu zioten, egia esaten ari ote zen edo ez igarri nahian. Isatsa zeukana Zuharari gerturatu zitzaion, emateko bezala, baina honek eskua luzatu zuenean, besteak erretiratu egin zuen, adarra joaz. Zuharak Deiani begiratu zion: ez zen mugitu ere egiten. Zerbait egin beharra zeukan. Begietara begiratu zion isatsa zeukan mutil hari, eta «ez mugitu», agindu zion hitzik egin gabe. Akaso egin zezakeen. «Geldi» errepikatu zuen. Mozolo hark

    Enjoying the preview?
    Page 1 of 1