Discover millions of ebooks, audiobooks, and so much more with a free trial

Only $11.99/month after trial. Cancel anytime.

Pikolo
Pikolo
Pikolo
Ebook97 pages42 minutes

Pikolo

Rating: 0 out of 5 stars

()

Read preview

About this ebook

Manuel txikia Extremaduratik etorri da Euskal Herrira. Baina Manuel ez da oporretan etorri, Larrañetako kuartelera baizik, aita guardia zibila duelako. Eta Manuel txikiak bere egonaldiaren berri emango digu: kuarteleko bakardadea eta pikondoko txabola, Ebaren adiskitasuna eta Keparen gorrotoa eta, azkenean, basurdeak eta errealitate belgurgarri eta burrunbatsua… Hona hemen haurrek ere irakur dezaketen ipuina, 8-88 urte bitarteko irakurleentzako istorio hunkigarri eta zirraragarria, agian gure inguruari eta gure albokoari desberdin begiratzen lagunduko diguna.
LanguageEuskara
PublisherAlberdania
Release dateMay 5, 2020
ISBN9788498685510
Pikolo

Read more from Patxi Zubizarreta

Related to Pikolo

Related ebooks

Reviews for Pikolo

Rating: 0 out of 5 stars
0 ratings

0 ratings0 reviews

What did you think?

Tap to rate

Review must be at least 10 words

    Book preview

    Pikolo - Patxi Zubizarreta

    Pikolo__100.jpg

    Bitartean ibillico dira becatutic becatura amilduaz; oraiñ pensamentu batean, gueroseago itz loyak gozotoro adi­tzean: oraiñ escuca,

    edo queñada batean, guero musu edo laztanetan: oraiñ ipui ciquiñac contatzen, guero dantzan, edo dantza ondoan alberdanian.

    J.B. Agirre)

    Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza

    izan du liburu honek.

    Azala: Jokin Mitxelena

    © 2008, Patxi Zubizarreta & Jokin Mitxelena

    © Euskarazko argitaraldiarena: 2008, ALBERDANIA, S.L.

    Istillaga, 2, behea C, 20304 Irun

    Tf. +34 943 63 28 14

    alberdania@alberdania.net

    www.alberdania.net

    ISBN digitala: 978-84-9868-551-0

    ISBN papera: 978-84-9868-046-1

    Legezko Gordailua: SS-1660/2008

    PATXI ZUBIZARRETA

    JOKIN MITXELENA

    PIKOLO

    OSINBERDE SAILA

    ALBERDANIA

    1. Pikolo

    –Zuk beti burua tente eraman, eta ez jaitsi sekula begirada.

    Aitak goizean esan dit hori, eskolako atariraino lagundu didanean. Baina gero, gelan, lotsatu egin naiz eta burua jaitsi dut. Maisuak aurkeztu nauenean gertatu da.

    –Gaur ikasle berri bat etorri zaigu: Manuel. Berarekin jatorrak eta atseginak izango zaretela espero dut.

    Orduan neska-mutil asko ikusi dut aurrez aurre, igoal hamar gehi hamar baino gehiago, eta lotsa sentitu dut, eta urduritasuna. Orduan asko kostatu zait buruari tente eustea eta begirada ez jaistea.

    Joseba, Estibaliz eta Ebarekin eseri nau maisuak eta ni harritu egin naiz haien izenekin, eta besteen izenekin. Cáceresko nire gelakideek izen normalak zituzten: Lucía, Pedro, Rocío… Baina hemengoek oso izen arraroak dituzte: Aitziber, Maialen, Markel…

    –Zure izena euskaraz Imanol da –esan dit Ebak, irribarre­tsu, beraren mahaian eseri naizenean.

    Hala ere, atsedenerako txirrinak jotzen duenean, Cáceresen edo Larrañetan, ikasleak berdin jaisten dira patiora, hau da, ziztu bizian eta algaraka. Baina hemengo eskolako patioa hangoa baino txikiagoa da. Beno, egia esan, eskola bera da txikiagoa. Eta han ikusitakoaz eta gertatutakoaz gutxienez hiru gauza esango ditut:

    d Bat:

    Hasieran harriturik geratu naiz. Patioan haurrak hara eta hona zebiltzan eta baloi bat baino gehiago ikusten nuen gora eta behera. Hala ere, laster konturatu naiz. Patioa hain txikia izanik, aldi berean bi partida jokatzen dira. Eskolako atearen parez pare, saskibaloiko bi saski zeuden; nire aurretxoan, bat, eta beste aldean, bestea. Baina, eskolako atearen ezker aldean, futboleko porteria bat zegoen, eta eskuin aldean, beste bat.

    Ez dakit esplikatu naizen. Adibidez, esan nahi dut iparrean eta hegoan bi saski zeudela, eta mendebaldean eta ekialdean, bi porteria. Iparrorratz batean bezala. Eta neska-mutilak aldi berean lau taldetan bi partida jokatzen ari ziren: bi talde nire parean, saskibaloian, eta beste bi talde ezkerretik eskuinera, futbolean. Ez dakit esplikatu naizen. Kontua da saltsa eta anabasa handia zegoela, eta batzuetan, txokeren bat egoten zen edo bi baloiek elkar jotzen zuten, eta partidak berriro hasi behar ziren, eta batzuetan, haur batzuk maldizioka edo borrokan hasten ziren.

    d Bi:

    Hasieran bakarrik samar egon naiz. Ez dut jakin zer egin eta partidei eta eskolari begira egon naiz. Baina, halako batean, eskolako hormatik zabaltzen den teilatu txiki bat ikusi dut. Hegal bat. Ez, hobeki esan bertan trabatuta zeuden lau baloi eta hiru pilota ikusi ditut. Eta pentsatu dut seguruenik gehiago egongo zela teila artean.

    Ongi begiratzen aritu naiz. Bai, iruditu zait alboko zuhaitz batera igota, teilatuko hodira jauzi egin, eta eskalada apur bat eginez gero, bazegoela esferikoak berreskuratzeko aukerarik.

    Aurreneko ahaleginean, enborretik jausi naiz, oso laua zen eta, oso leuna. Bigarrenean gorago egin dut, baina gero irristatu egin naiz. Baina hirugarrenean gehiago saiatu naiz eta adarretatik hodira iristea lortu dut. Igoal amak Nire kattagorritxoa esaten didalako, edo igoal Eba txirikorda horail luzeekin behean begira-begira ikusi dudalako. Gero,

    Enjoying the preview?
    Page 1 of 1