Discover millions of ebooks, audiobooks, and so much more with a free trial

Only $11.99/month after trial. Cancel anytime.

Joan, Joana
Joan, Joana
Joan, Joana
Ebook112 pages1 hour

Joan, Joana

Rating: 0 out of 5 stars

()

Read preview

About this ebook

Joana jaio zenean, Joan zela uste zuten denek, eta hala inskribatu zuten.
Joanaren ikastetxean futbol txapelketa bat egitekotan dira, eta badirudi zirraragarria izango dela, baina ez golengatik bakarrik. Joanak neska talde bat antolatzen du, baina ikastetxeko zuzendaritzak mutiltzat du bera, Joanak neska sentitzen dela behin eta berriz errepikatzen badu ere.

«Jolas ordutik itzuli ginenean, egundoko istilua zegoen iragarki taularen inguruan. Nire ikasgelako mutilak, 6. A-koak, kortxoaren aurrean pilatuta zeuden, zalapartaka. Batzuek eskuak burura eramaten zituzten, irakurtzen ari zirena sinetsi ezinik. Beste batzuk barrez lehertu beharrean ari ziren, baina urduritasunagatik zen. Gehienak, hala ere, serio-serio zeuden. Seguru asko, ezer ez zutelako ulertzen.
»Ni metro batzuk atzerago nengoen, eszenari begira, ni izan bainintzen orri hura ipini zuena eskolako iragarki taularen kortxoan. Ni nintzen han sortu zen iskanbila itzelaren arduraduna.»
LanguageEuskara
PublisherAlberdania
Release dateSep 25, 2023
ISBN9788498688238
Joan, Joana
Author

Francisco Castro

Francisco Castro (Vigo, 1966) es escritor, director general de Editorial Galaxia y miembro de la sección de Pensamiento del Consello da Cultura Galega. Ha publicado numerosas novelas, algunas de las cuales se han traducido a varios idiomas. Sus libros han sido incluidos en las listas del IBBY, que cada dos años hace una selección internacional de libros destacados para niños y jóvenes. Colabora también en La Voz de Galicia y en la prensa catalana.

Related to Joan, Joana

Titles in the series (1)

View More

Related ebooks

Related categories

Reviews for Joan, Joana

Rating: 0 out of 5 stars
0 ratings

0 ratings0 reviews

What did you think?

Tap to rate

Review must be at least 10 words

    Book preview

    Joan, Joana - Francisco Castro

    OSTIRALA, MAIATZAK 21. 12 EGUN GERATZEN DIRA FUTBOL LIGA HASTEKO

    Etxera itzuli ginenean, Berto, nire atzean esertzen direnetako bat eta etorkizunean eskolako ligan gol gehien egingo dituena, korrika hurbildu zitzaidan, beti bezala baloia besapean zuela.

    –Ez dizuete lagako jokatzen, Joanita.

    Beste bi zeuden berarekin, bat Montxo izena duena eta bestea Kevin izena duena. Bi horiek ere nire atzean esertzen dira. Atzekoak dira. Barre egin zuten. Ez ditut batere gogoko. Eskolako patioan sor­tzen diren borroka guztietan tartean sartuta ibiltzen dira beti.

    Gauza horiek gertatzen direnean, nirekin sar­tzen direnean Joanita deituz eta horrela (hala amorraraziko nautelakoan), amak esaten didana egin nuen. Ez nien erantzun, eta pausoa bizkortu nuen. Uxia nire aurretik zihoan gure gelako neska batzuekin, eta harengana arrimatu nintzen.

    Uxia nire lagunik handiena da. 11 urte dauzka, nik bezala (nik 12 egingo ditut datorren hilean) eta txiki-txikitatik elkarrekin gaude, hiru urte genituenetik, haren etxearen eta nirearen artean dagoen Haur Eskolara joaten ginenetik. Ni urbanizazio batean bizi naiz, itsasoaren aurre-aurrean, eta bera etxebizitza-eraikin gris handi batean, hondartzaren aurrean hura ere. Askotan geratzen gara, hondar­tzatik hurbil dauden basket pistetan, saskibaloian jokatzera. Eta patinatzera joateko ere bai, hondar­tzako pasealekuari pegatuta patinajeko pista handi bat dago eta. Edo jolas parkera joateko. Tira, jolas parkera jada inoiz ez gara joaten. Handiak garelako, eta zabuetan ibiltzea ez zaigulako ja dibertigarria iruditzen; eta, gainera, behin oso gauza itsusia gertatu zitzaigun gizon heldu batekin, nazkagarri hark barre egin baitzidan praken gainetik gona bat, Uxik utzi zidana, neramalako; tira, ez dut kontatzeko gogorik, baina, egia esanda, gona primeran geratzen zitzaidan. Motzean esateko, hizketan hasi eta haria galtzen dut-eta, Uxia lagun handia dudala.

    –Gaur etorriko al zara gure etxera? –galdetu nion–. Pintura berriak dauzkat.

    Ostirala denez, gure etxera etortzen utziko diote eta gurekin afaltzera geratzen ere bai, eta berandu oheratzen ere lagako diote, bihar eskolarik ez dagoelako.

    –Bueno, kontserbatoriotik irtendakoan. Aitari esango diot zuenera eramateko.

    Uxia oso buruargia da, bikain ateratzen du denean eskolan, eta kontserbatoriora doa. Perkusionista da; bateria eta zarata ateratzen duten tresna guztiak jotzen dituela esan nahi du horrek. Ni ez noa kontserbatoriora. Ez kontserbatoriora, ez beste inora ere. Arratsaldeetan etxean sartuta egoten naiz, estudiatzen-eta; Uxia sarritan etortzen da nirekin ikastera edo neu joaten naiz haren etxera bestela; edo patinatzera edo saskibaloira jokatzera joaten gara, baina ni ez noa eskolaz kanpoko jardueretara, estres ikaragarria ematen dutela esaten du-eta amak (horrelaxe esaten du, baina azkeneko s-a nabarmen luzatuz: estressssss ikaragarria). Bueno, zerbait egiten dut: astean bitan Rose etortzen da etxera nirekin ingelesa praktikatzera; neska ingeles bat da, hogei urtekoa, oso sinpatikoa.

    Nik, ordea, patinatu egin nahi nuen, eskolan patinajea egotea. Baina... gure eskolan zerbait egin nahi baduzu, futbolean jokatzera joan behar duzu nahitaez. Liga bat egin behar dute. Tira, hori esan dizuet lehen ere. Eta nik neure lagunen ekipoa, Neska gerrariak, apuntatu nuela ere esana dizuet: Natalia atezain, Silvia, Cris, Sandra eta Anair. Sekulakoa da nire ekipoa, eta ni entrenatzailea naiz. Eta Bertok zer-eta, ezetz dio, ezinezkoa dela, mutilen liga dela. Eta Jose Ramon serio demonio jarri zen gure ekipoak izena emana zuela jakin zuenean.

    Uste dut astelehenean zer edo zer gertatuko dela eskolan kontu horrekin lotuta.

    Uxiari eta bioi gehien-gehien gustatzen zaiguna cosplay egitea da. Seguru zeuen buruari galdezka ari zaretela zer arraio ote den cosplay delako hori. Ba, nola esan?, manga pertsonaiez mozorrotu eta haiek bagina bezala jokatzen dugu. Igual ez duzue jakingo manga zer den ere. Ai, ama!: dena esplikatu beharra ere. Ba, japoniar marrazkiak dira, fantasiazkoak, pertsonaia epiko eta mitikoekin eta horrela. Eta cosplay egitea da, pertsonaia horiez morrorroturik, horiek bezala hitz egitea eta jokatzea eta horiek bezala jantzita bideoak egitea musikarekin. Esate baterako, ni Himiko Printzesa naiz, 11 urte bete nituenean aitak oparitu zidan manga batean agertzen dena. Himiko, japonieraz «sua ikusten duen emakumea» esan nahi du. Googlen begiratu nuelako dakit, han bada-eta gaztelania-japoniera itzulgailu bat. Aitari ez zaio batere gustatzen nik cosplay egitea eta bere ordenagailu eramangarrian manga ikustea ere ez.

    –Ez dakit zer ikusten diezun ditxosozko marrazki horiei. Gure garaian Mickey Mouse ikusten genuen, eta dibertigarriagoa zen. Edo Bambi. Ez al daukazu Bambi ikusteko gogoa?

    –Benetan?????? –galdetu nion, holaxe, galdera ikur askorekin–. Benetan esaten didazu? Bambi??? Oraindik ez al zara konturatu zure alabak 11 urte badituela??? Egun hartan aita benetan haserretu zen. Eta ez nik manga nahiago dudalako Bambi baino. Esan zuen nazkatuta zegoela niri modu hartan hizketan entzuteaz, hilabetea neramala nesken moduan hitz eginez, alaba nintzela esanez eta horrela. Esan zidan nahikoa zela eta uzteko behingoz txorakeria horiek. Ni mutila naizela eta semea esan behar dudala. Baina mutila naizela berak esaten du, zeren nik ongi baitakit, izan, neska naizela. Bederatzi urte nituenean esan nion amari aurreneko aldiz. Amari bakarrik. Aitari esaten ez nintzen ausartu. Eta ordutik, bederatzi urte nituenetik, dakit hori. Eta nesken arropa janzten dut inork ikusten ez nauenean. Behin hondartzako parkean neskaz jantzita nengoela, gizon batek barre egin zidan, eta handik aurrera parke hartara joateko gogoa joan zitzaidan betiko. Eta, horregatik, inork ikusten ez nauenean bakarrik janzten naiz neskaz. Uxiarekin nagoenean bai, Uxia nire laguna delako. Aldian behin amari esaten diot:

    –Neska naiz.

    Amak irribarre egiten du. Musu ematen dit eta ez du ezer esaten.

    –Pintura horiek ikusi nahi ditut.

    Uxia gure etxera sartu zen. Eta besarkada handi bat eman genion elkarri.

    –Jesus! Ezta urtebetean elkar ikusi ez bazenute ere! –esan zuen amak–. Gaur goizean elkarrekin egon zarete-eta eskolan.

    Bai, baina ikaragarri maite dugu elkar; elkarri besarkada estu-estua eman, eta maite zaitut esaten diot nik berari, eta berak ere maite zaitut esaten dit niri.

    –Ai, neskak! Apustu egingo nuke orain biok kuartoan sartu eta arratsalde osoa han sartuta emango duzuela, ez al da hala?

    Zenbat gustatzen zaidan amak neskei bezala hitz egiten digunean bioi, Uxiari eta niri.

    –Apustua irabaziko zenuke, ama –esan diot–. Eta ez sartu, bale!

    Amak oparitu zizkidan pintura berriak hartu nituen.

    –Ekarri al duzu arropa? –galdetu diot Uxiari.

    –Bai, noski.

    Uxiak mozorro berriak ekarri zituen, cosplay egiteko. Ez esan inori baina bideoak TikTok-era igo genituen. Bai, badakit oraindik ez dauzkagula 13 urte eta TikTok-en egoteko adin hori eskatzen dutela, baina aurki egingo ditugu (Uxiak 11 dauzka, eta nik 12 egingo ditut datorren astean, baina hori esan dizuet lehen ere). Nolanahi ere, biok neska altuak gara, eta 13 dauzkagula ematen du, justu TikToken egoteko eskatzen duten adina. Tira, berdin dio, kontua da hori egiten dugula eta primeran pasatzen dugula.

    Gaur, ordea, ni triste samar nago.

    –Zer duzu? –galdetu dit Uxiak nire kuartoan geundenean.

    –Zera! Ikusi duzu zer iskanbila sortu den eskolan gure ekipoaren kontuarekin. Ikusiko duzu Jose Ramonek nola ez dion uzten gure ekipoari, Neska gerrariak taldeari, eskolako ligan parte hartzen.

    –Ez esan lerdokeriarik –esan du

    Enjoying the preview?
    Page 1 of 1