Discover millions of ebooks, audiobooks, and so much more with a free trial

Only $11.99/month after trial. Cancel anytime.

Harri berdea
Harri berdea
Harri berdea
Ebook113 pages46 minutes

Harri berdea

Rating: 0 out of 5 stars

()

Read preview

About this ebook

Liburu ilustratuen bilduma bat duzu hau, 7 urtetik aurrerako haurrentzako modukoa.
Lehen liburua gustukoa izan baduzu, DOHAINIK deskargatu dezakezu bigarrena bildumaren web orritik.
Dibertsioz, abenturez eta misterioz beteriko 120 orri baino gehiago aurkituko dituzu, kolore bizi-biziko ilustrazio eta guzti.
Aurkezpena:
Kaixo! Txano dut izena, eta anaia biki bat dut: Oscar.
Ikusi al duzu inoiz meteorito bat zerutik erortzen? Ba, guk bai...
Uda hasieran, txango bat egiten ari ginela, halako batean suzko bola erraldoi batek zeharkatu zuen zerua gure begien aurrean, eta basoan erori zen!
Bai, badakit berehala aldendu behar izango genukeela handik, baina ez, gu meteoritoaren bila abiatu ginen.
Baita aurkitu ere!
Harri berde bitxi bat zen.
Bere distiraren atzean gordetzen zuen sekretuak betiko aldatu zuen gure bizitza.
Etorri nahi duzu gurekin sekretu hori argitzera?

LanguageEuskara
PublisherJulio Santos
Release dateFeb 18, 2018
ISBN9781370966738
Harri berdea
Author

Julio Santos

Julio: Soy informático desde mucho antes de estudiar informática y me encanta la tecnología. Hace unos pocos años, lo dejé todo y me fui a viajar por el mundo con mi familia. Y en uno de esos viajes, mientras conducía aburrido por la pampa argentina, aparecieron Txano y Óscar. No sé de donde vinieron, pero consiguieron cautivarme y a partir de ese momento me dediqué a escribir sus historias mientras Patricia enriquecía mis textos con sus imágenes.Patricia:Soy diseñadora gráfica de vocación y de profesión. Dibujo desde que recuerdo aunque no recuerdo gran parte de lo que he dibujado. Dentro del amplio mundo del diseño y de mis intereses, la ilustración siempre ha ocupado uno de los primeros puestos y cuando Julio me presentó el proyecto de crear juntos una colección de libros infantiles, no pude resistir la tentación e inmediatamente me puse a diseñar los personajes y el universo gráfico de la serie.

Related to Harri berdea

Related ebooks

Reviews for Harri berdea

Rating: 0 out of 5 stars
0 ratings

0 ratings0 reviews

What did you think?

Tap to rate

Review must be at least 10 words

    Book preview

    Harri berdea - Julio Santos

    Capítulo 1: Hola me llamo Txano

    Eguerdia zen ia. Zutik nengoen sukaldeko ate ondoan, ketchup poto batekin amari disparatu berritan.

    Eta okerrena zen anaiak gauza bera egina zuela maionesaz beteriko beste poto batekin.

    Baina oker-okerrena zera zen: biok jo genuela ituan. Nahi gabe izan zen, baina bete-betean jo genuen.

    Bai, badakit zer esango didazun: ez dela hainbesterako, tomate edo maionesa zurrusta bat ez dela hilgarria. Eta arrazoi duzu! Ez da hilgarria, baina bai aski motibo zazpigarren mailako —edo goragoko— zigor baterako.

    Badakit honek guztiak bitxi samarra dirudiela, baina ziur egon zaitezke ez genuela ez burua galdu ez patata frijitu errazio batekin nahasi ama.

    Euriarena zen erru guztia.

    Baina utzidazu hasiera-hasieratik kontatzen istorioa. Ea ba…, ekin diezaiogun berriro!

    Kaixo, Txano dut izena!

    Tira, egia esan, Jorge dut izena, baina, amona Encarnaz gain, aspaaaldi da inork ez didala horrela deitzen. Ezta gurasoek ere.

    Bi urte nituela, buruan artilezko txano gorri-berde bat eramaten hasi nintzen, eta hainbeste gustatzen zitzaidanez —lo egiteko ere ez nuen kentzen, pentsa!— «Txano» deitzen hasi zitzaizkidan etxean denak. Sei urte bete nituenean, txanoa janzteari utzi nion, baina jada ezin izan nuen erantzi izena. Egia esan, ez dit axola: mila aldiz nahiago dut Txano, Jorge baino.

    Txano y Oscar

    Dagoeneko ezagutzen duzu nire anaia. Bai, hori bera, maionesarena. Nire bikia da eta Oscar du grazia. Nahiz eta bikiak izan, ni bera baino bost minutu lehenago sortu nintzen. Neu naiz zaharrena, beraz. Eta nahiz eta itxuraz antzeko samarrak izan, gurasoek diote gaua eta eguna bezalakoak garela.

    Egia da anaia eta biok oso desberdinak garela: Oscar txoriburu hutsa da, bere ekintzen ondorioetan pentsatu gabe jarduten duten horietakoa. Baina, bestalde, teknologiaren alorrean aparteko super frikia da, eta bere asmakari horietako batean lanean hasten denean, sekulako gaitasuna dauka egunetan buru-belarri jarduteko eta gauza harrigarriak sortzeko.

    Ni, berriz, ez naiz ez hain buruberoa ez hain frikia ere. Alegia, nik buelta batzuk gehiago ematen dizkiot buruari ezertan hasi baino lehen, baina, hori bai, nire anaiaren txinparta hori falta dut.

    Niri gustatzen zaidana istorioak kontatzea da.

    Izaera aldetik hain desberdinak izan arren, zaletasun batzuk berdinak ditugu: LEGOa, bideo-jokoak eta super heroien filmak izugarri gustatzen zaizkigu. A!, baita amak prestatzen dituen espagetiak —Boloniako eran, noski— eta pizzak ere.

    Hel diezaiogun, bada, kontakizunari. Eta ez kezkatu gainerako protagonistez: agertu ahala aurkeztuko dizkizut.

    Ia astebete zen eskolak amaitu zirela, eta jada hasiak ginen gozatzen, edo, hobeto esanda, gogotik sufritzen, opor-garai euritsu eta aspergarri hura.

    Nahiago nukeen gure askatasun-aldia eguzki eta giro beroarekin hasi izan balitz —edo euririk gabe, behintzat—, baina ez, giro txarra lagun izan genuen aste osoan.

    Denbora tabletarekin edo LEGOarekin jolasten pasatzea ondo dago egun pare baterako, baina, aste oso baten ondoren, jada ez da hain dibertigarria. Anaiak eta biok ordezko plan asko genituen aukeran, baina denek zuten ezinbesteko baldintza zerua urdin eta lurra lehor egotea. Hori dela eta, ondo pasatzeko aukerak urritzen hasiak zitzaizkigun.

    Gure amak Barbara du izena, eta liburuak itzultzen egiten du lan, etxean bertan. Aste hartan, beraz, bera izan zen gure oporretako asperraldien lehen biktima.

    Goiz osoa elkarrekin ondo pasatzeko moduak asmatzen ibili ondoren, agortua genuen jada errepertorioa, eta, zeharo gogaiturik, harrapaketan eta borrokan hasi ginen etxe osoan zehar.

    Borrokaldi horietako batean, ez zaio ba bururatu Oscarri «Burger Combat» bat antolatzea!

    Bai, badakit, izen hori entzunda, ezetz esan beharko niokeela, baina, jakin-minak zirikatuta, anaiari ordukoan zer-nolako astakeria bururatu ote zitzaion jakin nahi izan nuen.

    Txano y Oscar en el sofá

    Aurretiko beste deskalabru batzuetatik ezagutzen nion distira berezi hura begietan, Oscarrek pauso seguruz sukaldera jo, eta, hitzik esan gabe, hozkailua zabaldu zuen. Ketchup poto bat eta maionesa poto bat atera eta eskuetan eutsi zien, nire aurrean.

    Orduan, serio-serio begiratu eta honela esan zidan, lehenengo potoa luzatzen zidala: «Hona hemen zure arma, soldadu. Zorte on, eta onenak irabaz dezala!». Eta hori esatearekin batera, sukaldearen beste muturreraino joan, potoa ireki, eta niregana zuzendu zuen, nahastura lirdingatsu hartatik zurrusta on bat jaurtitzeko intentzio argiarekin.

    Edozein aldetatik begiratuta ere, Oscarren zoritxarreko ideia tipiko horietako bat zen hura, eta hobe nukeen une hartan handik ospa egiteko aprobetxatu izan banu. Baina goiz-pasa txit aspergarri baten ondoren, anaiaren burutazioak

    Enjoying the preview?
    Page 1 of 1