Discover millions of ebooks, audiobooks, and so much more with a free trial

Only $11.99/month after trial. Cancel anytime.

Amatu
Amatu
Amatu
Ebook127 pages1 hour

Amatu

Rating: 0 out of 5 stars

()

Read preview

About this ebook

Ama izateak zer esan nahi duen galdegiten hasi nintzaion neure buruari haurdun nengoela jakin orduko. Eta haren atzetik etorri zen galdera-sorta ez da gaur-gaurkoz oraindik gelditu. Emakumea noiz amatzen den itaunka jardun izan dut sarritan. Baita amatzeak balizko esanahi unibertsala ote zuen beldurrez igaro ere erditu aurretiko zein ondorengo hilabete luze asko.
Ama bihurtzeak homogeneizatzen omen zaitu, eta horren ikarak eragindako aseezintasunak sortutako liburua da hau. Lehen begiratuan amagai batek bere baitara bilduta bizitako hausnarketaren emaitza dirudien honek, egungo gizarteak ama den edo izango den emakumearengan duen eragina azaleratzen du, betiere gogoetak egiazkoak baina ez nahitaez egia absolutua direla nabarmenduz.
LanguageEuskara
PublisherAlberdania
Release dateJun 1, 2022
ISBN9788498687385
Amatu

Related to Amatu

Related ebooks

Reviews for Amatu

Rating: 0 out of 5 stars
0 ratings

0 ratings0 reviews

What did you think?

Tap to rate

Review must be at least 10 words

    Book preview

    Amatu - Maite López Las Heras

    1.png

    AMATU

    Bitartean ibillico dira becatutic becatura amilduaz;

    oraiñ pensamentu batean, gueroseago itz loyak gozotoro adi­tzean:

    oraiñ escuca, edo queñada batean, guero musu edo laztanetan:

    oraiñ ipui ciquiñac contatzen, guero dantzan,

    edo dantza ondoan alberdanian.

    J.B. Agirre

    Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza jaso du

    liburu honek.

    1. argitalpena: 2022ko maiatza.

    © 2022, Maite López Las Heras

    © Argitaraldi honena: 2022, ALBERDANIA, SL

    Istillaga, 2, behea C - 20304 Irun

    Tel.: + 34 943 63 28 14

    alberdania@alberdania.net

    www.alberdania.net

    Azaleko irudia: Ainara Azpiazu Aduriz Axpi

    Inprimatzailea: Ulzama (Uharte, Nafarroa)

    ISBN digitala: 978-84-9868-738-5

    ISBN papera: 978-84-9868-737-8

    Lege gordailua: D. 664/2022

    V

    AMATU

    MAITE LÓPEZ LAS HERAS

    edizioa

    Aritz Galarraga

    ALBERDANIA

    gogoeta

    V

    AMATU

    Aita guztiei,

    baten batek irakurriko duelakoan.

    Ez koldartu, ez gogoratu munduratu zenituen seme txit maiteez; ahaztu pixka batean zure umeak direla, eta gero, egin negar. Hiltzen badituzu ere, kutunak baitzenituen, zorigaiztoko emakumea izango zara.

    Euripides

    , Medea

    Gizon batek haur bat sorraraz dezake pasioz zein bor­txaz, eta gero desagertu; ez du zertan haurra eta ama berriz ikusi, ez eta haietaz arduratu ere. Hala gertatuz gero, amak aurre egin beharko dio zama sozial handiko erabaki mingarri bati, aukera hauen artean: edo abortatu, edo bere buruaz beste egin, edo haurra abandonatu, edo hura hil, edo «sasikotzat» joko duten ume bat hazi, pobrezian normalean, legeaz bestera beti.

    Adrienne Rich,

    Emakumeagandik jaioak.

    Amatasuna esperientzia eta instituzio gisa

    Ez garelako aske izango

    amak errundako errua

    errotik erauzi arte.

    Ione Gorostarzu

    , Ez da erditzea

    V

    HITZAURREA

    Amatu, hitzaren zentzurik hertsienean, emakumeok ama­tzen gara. Baina ez emakume guztiok. Beraz, zuzenago litzateke esatea zorrozki emakumeok amatu gaitezkeela. Aldaera ugari biltzen ditu amatze prozesuak berak. Alegia, badira umetatik ama izan nahi duten emakumeak, baita beranduago amatzea erabaki dutenak ere. Badira, ordea, amatzeko asmorik gabe, eta erabakimenaz gaindi beraz, amatutakoak; eta baita amatu nahi eta lortu ezin dutenak ere.

    Baina zer da amatzea? Zer esan nahi du ama izateak? Zer suposatzen du? Zer eskatzen zaio ama den emakumeari? Nolakoa izan behar du ama baten jokaerak? Emakume batengan, amatutakoan, zer da aldatzen dena? Zer izateari utziko dio amaberriak? Noiz laga amaberri izateari?

    Galdera sorta gero eta luzeagoa metatzen hasi zitzaidan, behin, ama bilakatzean, izan nintzena utzi eta beste bat izango nintzela sentitu nuenean. Edo, utzi bainoago, amatu aurretiko emakume hari beste balio bat erantsiko zitzaiola sumatu nuenean. Litekeena da, ordea, horiek guztiak nire aurresuposizioak izatea, eta ez, derrigorrean, beste ama batzuenak.

    Esandakoagatik, bada, eta amatzeko modu anitz dagoelako, halaber amatasuna ulertzeko nahiz gauzatzeko hautabide ugari daudela jakitun, honako liburu honetan nik neureari buruz idatzi dut. Ez zehazki nire amatasun konkretuaren inguruan, baizik eta bizi, sentitu, irakurri, ikusi, entzun edo esan ditudan bizipen eta gogoeten inguruan. Sarritan, nire hausnarketa propioak garatu ditut, ezein aholku emateko asmoa eta ahalegina erabat bazterrean utzita. Nire xedea ez da inondik inora ere izan amatasunaren inguruko leziorik ematea, ezta moralkeriarik egitea ere, edota amatasuna, edozein aldaera hartzen duelarik ere, epaitzea. Eta are gutxiago autolaguntza irakaspenik egitea. Edo, azken hori, agian bai. Hain justu, nik neure buruarekin egindako bakarrizketetatik sortutako liburua izan delako, ez besterentzako ikasbidetzat kontzebitua. Bai, ordea, niretzat zer izan den, beste ama eta, zergatik ez, aita batzuekin partekatzeko intentzioz sortua. Edo ama izango diren batzuekin. Edo izan nahi dutenekin. Are izan nahi ez dutenekin ere, gaiak guztiok hunkitzen gaitu eta, aldez edo moldez.

    Ama eta aita kontzeptuak erabili ditut, orobat, oraindik emakume eta gizonen artean dauden arrakala sozialak azpimarratu asmoz, eta, batez ere, amatasun zehatz hori zaidalako ezagunen. Ez daukat neure burua hain ausartzat; ez, behintzat, arrotz zaidanaren inguruan aritzeko lain. Nire eskarmentua hartu dut oinarri. Irakurleak testuan zehar aurki lezakeen edozein erabateko baieztapen, burubide zein iradokizun ez dezala har, mesedez, halakotzat, ez bainaiz ez aholkulari ez epaile.

    Amaitzeko, eskerrak eman nahi nizkieke ama guztiei, denok garelako emakumeagandik jaioak.

    Eskerrak era berean liburu honen erditzea ahalbidetu didaten bi pertsonei: Iosuri eta Yadeli. Haiengatik amatu naizelako.

    Eta eskerrik zintzoena, nola ez, Jorgeri eta Aritzi, amatasunari buruzko liburua argitaratzeko aukera emateagatik. Dagoeneko baditu liburu honek aita diren bi irakurle.

    Horiek gabe orri hauek ez lirateke existituko.

    V

    AURRETIK

    I

    NOIZ AMATZEN ZARA?

    Ba omen da amatasun sena deitzen dioten hori. Dirudienez, emakumeok emakume jaiotzeagatik sentitzen dugun ama izateko grinari esaten zaio. Itxuran, beraz, mutilek ez dute amatasun sena sekula sentituko, aitatasunarena agian; ez dakit, ordea, jaiotzaz ala urteen poderioz bizitako esperientzien ondorioz izango ote den.

    Amatasunarena desberdina da. Hori diote behintzat horri buruz dihardutenek, aditu zein ez adituek. Badirudi emakumezko batek txikitatik haur jaioberri bat ikustean samurtasuna sentitu behar duela, nahitaez. Ume txiki baten barretxoa entzute hutsak emakumeoi poza eman behar digula uste da. Batzuk gehiago, gutxiago besteak, haurtxo baten aurrean emakumeok trebeak garela. Ume bat trata­tzen badakigula suposatzen da, emakume izateagatik soilik. Umearekin komunikatzen, haren beharrak ulertzen, harekin jolasten edota hizkuntza berezi bat sortzen badakigula. Emakume izateagatik soilik.

    Emakumeon patua dela dirudi: haurdun geratu eta ondorengoak izatea. Horri uko egiteak berekoi bihurtzen gaituela epaitzen gaituztenek ez dakit jakitun diren zer min egiten duten hori esatean. Dikotomia horren aurrean (umeak eduki ala gizarteak berekoitzat hartzen zaituen zamarekin bizi, alegia), gehiengoak lehendabizikoa aukeratzen du, aurre egiteko errazagoa delakoan. Bigarren aukera, ordea, bizkar gainean eraman beharreko pisu astuna bilakatzen da.

    Egungo gizartean, zorionez, familia ereduei dagozkien aldaketa ugari eman badira ere, badago oraindik zer hobetu. Bikote ezkonberriek familia bat eraikitzea ia-ia ezinbestekotzat jotzea da horietako bat. Emakume ezkongabe batek familia gurasobakarra sostengatzeko baliabideak oraingoz eskasak izatea, beste bat. Edo, beste bat aipatzearren, guraso izan nahi duten bikote homosexualek gaur-gaurkoz aurreiritzi zaharkituak jasan behar izatea. Nolanahi ere den, amatzea ez da beti kontu erraza.

    Emakumea izanda, daukan adina edukita, bikotea, lanpostu on bat eta osasuna, nola ez du ba umerik ekarriko? Hor hasten dira begiradak. Aurrerago, agian, diru pixka bat aurreratutakoan. Saiatzen ariko dira, akaso. Denborak emango die.

    Gizarteak erabat barneratuta dituen aurreiritzi irmoei aurre egiteko argudioak garatzen joatea komenigarria da, batez ere umerik ez edukitzea erabaki baduzu. Zailena, ordea, erabaki hori amaieraraino mantendu eta horri tinko eustea da. Izan ere, adina aurrera doan heinean, ama izateko epea murrizten joaten da. Adina, beraz, presioa da. Amatasunak iraungitze-data du eta, zenbat eta gertuago, orduan eta zailago ama ez izatearen erabakia aurrera eramatea.

    Burua zalantzaz betetzen da, batetik, inguruak nahita edo nahigabe ama izatera bideratzen zaituelako eta, bestetik, norberaren erabakien egokitasunari buruzko ideiak kolokan jartzen hasten direlako. Hori horrela, garbi izan arren, ama ez izatea hasieratik amaieraraino mantentzea erabat zaila da.

    Bakardadearen

    Enjoying the preview?
    Page 1 of 1