Discover millions of ebooks, audiobooks, and so much more with a free trial

Only $11.99/month after trial. Cancel anytime.

Ai, ama!
Ai, ama!
Ai, ama!
Ebook88 pages57 minutes

Ai, ama!

Rating: 0 out of 5 stars

()

Read preview

About this ebook

Arantxa Iturbek ez du esprientzia propio soilez idatz litekeen liburu bat osatu. Ama bilakatzearen gazi-gezak deskribatzetik haratago -dezentez haratago- doan ariketa introspektibo bat da liburu hau. Zalatzatik seguratsun ezara; beldurretik izura; espatutik aienera; maitasunetik maitasunera: ugari dira amatasunaren ibilbide zirkularraren abiapuntu-helmugak, eta denak pasatu ditu Iturbek, amatasunean hazbiderik ere bilatzeko tema osasuntsuan.
LanguageEuskara
PublisherAlberdania
Release dateDec 31, 1999
ISBN9788498681284
Ai, ama!

Related to Ai, ama!

Related ebooks

Reviews for Ai, ama!

Rating: 0 out of 5 stars
0 ratings

0 ratings0 reviews

What did you think?

Tap to rate

Review must be at least 10 words

    Book preview

    Ai, ama! - Arantxa Iturbe

    Ai, ama!

    ZERBERRI

    sailaren zuzendaria

    Joxerra Garzia

    © Arantxa Iturbe Maiz

    © Azala eta diseinua: Antton Olariaga

    © Argitaraldi honena: ALBERDANIA, S.L.

    Istillaga, 2, behea C. 20304 Irun

    Tf.: 943 63 28 14 Fax: 943 63 80 55

    alberdania@alberdania.net

    Comunicación Interactiva Adimedia, S.L.-ek digitalizatua

    www.adimedia.net

    Paperezko edizioaren ISBN zenbakia: 978–84–88669-87-2

    Edizio digitalaren ISBN zenbakia: 978-84-9868-128-4

    Mobipocket Edizio digitalaren ISBN zenbakia: 978-84-9868-127-7

    Legezko Gordailua: S.S. 674/2006

    AI, AMA!

    Durante los primeros meses llegué a pensar

    que era la única mujer en esta tierra

    que no disfrutaba del hecho de tener un hijo.

    Virginia Mataix. Maternidades

    Ai, ama!: Ez nintzen beste ezer esateko gauza izan ama bihurtu ninduena, zoriona ekarri behar zidan jaioberria, neurea, gainean jarri zidaten lehendabiziko aldian.

    Esan litekeen era guztietara esan dut harrezkero.

    Hiru kilo eta erdik eman zidaten titulua, eta inoiz ezagutu ditudan hiru kilo eta erdi pisuenak izan dira. Pisua ez baita beti kilotan neurtzen.

    Aspaldian erakutsi ziguten hori, edo antzeko zerbait, iragarki batean.

    Eta halere, ez dira fidatzekoak iragarkiak. Amatasunak bere horretan etengabeko zoriona ziurtatzen duela sinistarazten digute; benetako bizitza eta iragarkiak gauza bera balira, gure seme-alabei begira egingo genuke egun osoa amok –ez zaigu-eta zeregin hoberik bururatzen–; beti zuriz jantziko ginateke: zuria izaten da gure albornoza, zuriak sofak eta zuria ohea eta gelako hormak, baina zuri-zuria, iragarkietan bakarrik ikus litekeen zuri mota batekoa; eta umeek edozein txikizio egiten digutela ere, irribarre maitakorra eskaintzen diegu: tresneria ona daukagu, ez zaigu batere axola, edota egin dezala nahi duena, ni ama naiz esanez bezala.

    Izan ere, ama eta irribarrea beti elkarrekin doaz. Ama guztiek egiten dute irribarre: irribarre eztia, gozoa, inozoa, batzuetan lerdejarioaren atarikoa; erretratua atera behar digutela konturatzen garenean, jarri nahi izaten duguna. Amak ez du inoiz irribarrerik galtzen. Bere ezaugarrietako bat da. Ezta lanetik jenio-txartuta etorri bada ere, ezta bidean egin behar izan dituen enkarguengatik hatzetako minez lehertzen badator ere, ezta umeek duten gaitasun berezi horri esker (ez dakit izenik baduen, baina, oraindik ez badu, merezi luke, izan badenez, bakarren bat), amari gutxien komeni zaionean bihurrikeriaren bat egiten dutenean ere; jaioberriak kaka egin duelako, sei aldiz aldatu behar duenean ere irribarre egiten du amak, eta baita, irribarrerako gogorik ez duenean ere.

    Amok beti egiten dugu irribarre. Irribarre, haurdun gaudela jakiten dugunean; irribarre, umea besoetan hartzen dugunean; irribarre, loak hartu ezin duelako lasaitu behar dugunean; irribarre, zerbait egin nahi eta ezinean dabilenean, animoak emateko; irribarre, ondoezik dagoenean, gure arrimuan segituan sendatuko dela adierazteko; irribarre paseatzerakoan; irribarre, pixa egin duelako; eta irribarre, bizitzen ikasten ari dela frogatzen digun bakoitzeko.

    Bizitzako helbururik garrantzitsuena bete dugula bageneki bezala egiten dugu irribarre. Konturatu gabeko norbait geratzen bada, arduratuko dira iragarkiak hori gogorarazteaz.

    Bizitzan ere irribarre egiten dugu, jakina –ama izateak ez du irribarrea bermatzen, baina irribarrea egiteko gaitasuna suntsitu ere ez–. Negarra ere bai, jakina. Eta ez dut amarik negarrez ikusi iragarkietan. Kalean ere, apenas.

    Ai, ama! asko malkoekin batera joaten dira: ezjakinak sentitzen garenean, bakarrik sentitzen garenean, laguntzarik ez daukagula deskubritzen dugunean, umearen negarra lasaitu ezin dugunean, egun batetik bestera, ni izateari utzi, eta ama bihurtu gaituztela konturatzen garenean, gainerako ama guztiak zoriontsu direla ikusi, eta gu ez garela horren zoriontsu pentsatzen dugunean, edota titulu berria betiko dela hausnartzen hasten garenean.

    Nik bezala negar asko egin duten –eta egiten duten– ama guztiekin pentsatuta hasi naiz lerro hauek idazten. Izan badirelako. Horrelakoak eta horrelakoak ez direnak ezagutu ditut. Itxuraz ez direnak, baina, luzez hitz egin ondoren, hain desberdinak ez direnak ere bai. Eta ama batzuk –ez denak– ai, ama! etsiak lau hormen barruan esatera behartuta sentitzen gara; amak, ama den momentutik, ez duelako ama delako triste azaltzeko eskubiderik, bere nia mozorrotu, eta irribarrea eskaini beharra daukalako amak. Azken batean, ama izan aurreko pertsona ez den beste zerbait bilakatzen delako ama.

    Eta ez bada, ama arrarotzat jotzen dutelako (gaituztelako).

    Ai, ama! Noiz?

    Amak: zuen esku dago munduaren salbazioa.

    Tolstoi

    Ama izatea, orain eta hemen, aukera bat da (edo izan behar luke). Horrek esan nahi du emakume bakoitzak duela eskubidea ama izan nahi duen ala ez duen izan nahi erabakitzekoa.

    Askok ez dakite oraindik. Aukera bat denik, esan nahi dut. Ama izan nahi duten ala ez duten izan nahi ere ez dakite beste askok, baina hori norberaren kontua da edo, gehien jota, birena. Inoiz ez bizilagunarena.

    Eta bizilaguna ez da oraindik jabetu.

    Bi baldintza aski dira, edozein ezezagunek galdera luzatzeko eskubidea bere egiteko. Bat, adina (zehaztu gabe dago, baina ama izateko aproposa den edozein izan liteke, edo ezezagunari ama izateko aproposa iruditzen zaion edozein); eta bi, sexu berekoa ez den bikote-laguna izatea (gizonezkoa, alegia). Bi baldintza hauek betetzen dituen edozein emakumek entzungo du, gaur ez bada bihar, galdera guztien ama den galdera:

    –Noiz?

    Bi eta bi beti lau izaten dela

    Enjoying the preview?
    Page 1 of 1