Discover millions of ebooks, audiobooks, and so much more with a free trial

Only $11.99/month after trial. Cancel anytime.

Musu truk
Musu truk
Musu truk
Ebook212 pages2 hours

Musu truk

Rating: 0 out of 5 stars

()

Read preview

About this ebook

Bankarien diktaduraren mendean gaude. Estatu demokratikoak diktadura demokratiko bihurtu dira. Horrek esan nahi du, legea eskuan eta gehiengoaren onarpenarekin, giza eskubideak urratzen eta herriak zapaltzen direla. Ideologia demokratikoak zaharkiturik geratu dira diktadura berri horiei buru egiteko. Gainditu ezean, akabo askatasuna eta giza eskubideak.

Gure herria, euskaldunon herria, hiltzear dago. Nazionalismoak —eskuinekoak edo ezkerrekoak— sortutako defentsa estrategiak zaharkiturik daude. Bide politiko berriak urratzera behartuta gaude bizirik iraun nahi badugu. Nazionalismoa nahiz ideologia ezkertiar zaharrak dira bide berri horiek bilatzeko oztoporik handienak. Zehatzago esanda, ETAri armak kendu ezean, ez dugu irtenbiderik.

Politikak itsututa gabiltza euskaldunak. Nazio-estatu demokratiko edo iraultzailea botere eta distirak itsututa. Artaldetan bananduta. Demokratak, alde batetik; iraultzaileak, bestetik. Ezinikusiz, elkarri mokoka. Artaldetik kanpo ez dago salbaziorik, oihukatzen dute batzuek eta besteek. Nazio-estatuaren zuloan harrapaturik gaude. Ideologia demokratikoak eta iraultzaileak gainditu ezean, zulo horretan jarraituko dugu.

Zer egin zulo horretatik ateratzeko?
LanguageEuskara
PublisherAlberdania
Release dateJan 1, 2009
ISBN9788498681543
Musu truk

Related to Musu truk

Related ebooks

Reviews for Musu truk

Rating: 0 out of 5 stars
0 ratings

0 ratings0 reviews

What did you think?

Tap to rate

Review must be at least 10 words

    Book preview

    Musu truk - Galo Martínez de la Pera

    Musu truk

    MUSU TRUK

    Bitartean ibillico dira becatutic becatura amilduaz; oraiñ pensamentu batean, gueroseago itz loyak gozotoro aditzean: oraiñ escuca, edo queñada batean, guero musu edo laztanetan: oraiñ ipui ciquiñac contatzen, guero dantzan,

    edo dantza ondoan

    alberdanian.

    J.B. Agirre

    © 2009, Galo Mtz. de la Pera Urtaran

    © Azala eta diseinua: 2009, Antton Olariaga

    © Argitaraldi honena: 2009, ALBERDANIA, S.L.

    Istillaga, 2, behea C. 20304 Irun

    Tf.: 943 63 28 14 Fax: 943 63 80 55

    alberdania@alberdania.net

    Comunicación Interactiva Adimedia, S.L.-ek digitalizatua

    www.adimedia.net

    Paperezko edizioaren ISBN zenbakia: 978-84-9868-035-5

    Edizio digitalaren ISBN zenbakia: 978-84-9868-154-3

    Mobipocket Edizio digitalaren ISBN zenbakia: 978-84-9868-153-6

    Legezko Gordailua: S.S. 514/09

    GALO MARTÍNEZ DE LA PERA

    MUSU TRUK

    Balizko negoziazioa ETAren

    eta euskaldunon artean

    SAIAKERA

    ALBERDANIA

    MUSU TRUK taldeak

    indarrean jarriko dituzuen

    guztioi.

    Balizko: Litzatekeenari baina ez denari dagokiona. Balizko olak burdinarik ez (Esr. Zah.). Izan ere balizko errotak urik ez, eta hobea onaren etsai da. Balizko ogia baino hobeki jaten dena. Estatu ez diren nazioen balizko eskubideak. Balizko hipotesi horren kontra.

    [Euskal Hiztegia]

    Balizko: Hipotético, supuesto, posible. Estatu ez diren nazioen balizko eskubideak.

    [Elhuyar]

    SOLASALDIAREN PROTAGONISTAK

    IBILTARI

    Arabarra. Sortzez, erdalduna; erabakiz, euskalduna. Gatazka politikoa dela eta, Gorbeia aldera, eremutar modura, ihes egin zuen. Iharra, zimela, garai samarra, Don Kixoteren antza du; barrutik batez ere, zaldun ibiltariak bezala, berak ere, errukiaren galdutako grazia bilatzen ari baita. Elorriekin mintzatzen omen zen eta solasaldi bitxi haietatik ateratako istorioak –elorri-istorioak– bere pentsamenduaren haziak izango ziren. Elorriak, alabaina, ez dira bere maisu bakarrak. Izan ere, Ibiltariren orga filosofikoa gidatzen duen auriga Platon da; zaldiak, berriz, Marx eta Nietzsche.

    BLAS AGINAKO

    Jatorriz arabarra, aukeraz bilbotarra. Psikiatra ohia, gaur kazetaritzan dihardu. Ibiltariren lagun leiala. Diogenes zinikoaren jarraitzailea izanik, ez ditu besteek –legezaleek nahiz iraultzaileek– inposatutako kodigo etikoak onartzen. Bere etika negatiboa da: ez iezaiozu inori kalterik egin, ezta onurarik ere.

    1

    HEGOAK EBAKI BANIZKIO…

    1. Musu truk

    Bilbotik Gorbeia aldera etorri berria nintzen. Egun gutxi ziren ETAk su etena apurtu zuela. Nire lagunaren egoerak kezkatzen ninduen. Gorabehera politikoekin nola sufritzen zuen ezagutuz gero, txarrena espero nuen. Lasai eta bizkor aurkitu nuen, halere. Are gehiago, espainiarren eta nazionalista epelen jarrera ikusita, negoziazioa apurtutzat eman behar zen. Negoziazioren bidea itxita zegoen. Berriro neguko giro ilun eta hotzean sartuta.

    –Ezinean gabiltza –esan nion etsita.

    –Alderantziz. Gure garaia iritsi da –erantzun zidan tinkotasunez–. Ezin gara jada isilik geratu. Inolako mozorrorik gabe, zuzen eta zorrotz, pentsatzen duguna lau haizeetara aldarri egin behar dugu euskaldunon belarrietaraino irits dadin.

    Pentsatzen duguna lau haizeetara…. Alegia, berak, Ibiltarik, Gorbeiako eremutarrak, pentsatzen zuena lau haizeetara zabaldu. Bere pentsamendua ez zen ohikoa eta arrunta; aitzitik, ezgaraikoa eta bitxi samarra. Aspalditik, guztion iritziaren kontra, ez zuen negoziazio politiko hartan sinesten. Horregatik gehienek kexa eta negar egiten genuenean, berak ustekabeko aukera berriari probetxu atera nahi zion.

    –Espainiar Estatua negoziazio eremutik desagerturik, euskaldunoi iritsi zaigu txanda –aldarri egin zuen doinu alaiez.

    –Zer esan nahi duzu?

    –ETAk euskaldunekin negoziatu behar duela, hain zuzen.

    –ETAk euskaldunekin negoziatu behar duela? Baina, zer eskaini diezaiokegu ETAri euskaldunok?

    –Euskaldunok zuk uste baino askoz gehiago dugu. Espainia, Frantzia eta mundu osoak eskaini ezin diotena guk euskaldunok eskainiko diogu ETAri.

    –Zer eskainiko diogu, ba?

    –Zer eskainiko diogun? –doinu erretorikoz–. Bide berriak, mundu berri baten legamia.

    A! Ibiltariren bide berriak! Ezagunak nituen.

    –Zer proposatzen duzu zehatz-mehatz? –galdetu nion asaldura puntutxo batez–. Erretorikarik gabe, mesedez.

    –Erretorikarik gabe erantzungo dizut. Zer proposatzen dudan? Euskaldunok ETArengana joatea armak bertan behera uzteko eskatzera. Ez baskoak edo abertzaleak, euskaldunok baizik; hau da, euskaraz bizi nahi dugunok; euskaldunon komunitateari bizirik eta zutik iraunarazten ahalegintzen garenok.

    –ETArengana joango gara, orduan, armak bertan behera uzteko eskatzera. Ez gara lehenengoak izango, dudarik gabe –ironia apur batez–. Baina armen truke zer eskainiko diogu ETAri?

    –Ezer ez. Armak musu truk guri emateko eskatuko diogu.

    –Armak euskaldunoi musu truk emateko –mantso errepikatu nuen proposamen hark ez zuela ez hankarik ez bururik garbi uzteko–. Musu truk, hau da, armen truke ezer eman gabe.

    –Beno, ezer eman gabe… Akordio batera iritsiz gero, jai bat, hitzarmenaren jaia alegia, egingo dugu. Hitzarmenaren jaia –errepikatu zuen hitzak dastatuz–, euskaldunon aro berri baten hasiera –eta haren begirada ortzimugan galdu zen.

    –ETAkoek ulertuko al dute euskaldunon proposamena? –galdetu nion oinak lurrean jarrarazteko.

    –Iraultzaileak eta abertzaleak izanez gero, bai. Inolako dudarik gabe.

    Iraultzaileak eta abertzaleak izanez gero, errepikatu nuen nirekiko hasperenka.

    –Bai, badakit proposatzen dudanak erokeria hutsa dirudiela –onartu zuen, ez etsipenez, harrotasunez baizik–. Zeuk ere erokeria dela uste duzu.

    Orduan, bai, etsipenez begiratu zidan.

    –Hainbeste denboraz nirekin eta oraindik ez duzu ezer ulertu? Ez ote zara konturatzen proposamen horrek azkeneko urteetan zehar nik pentsatutakoa laburbiltzen duela? Zeuk[1] ulertzen ez baduzu, nola ulertuko dute besteek.

    2. ETAren dilema: errendizioa edo suizidioa

    –Gure artean, euskaldunon artean esan nahi dut –jarraitu zuen etsipenari eutsiz–, ETArekiko bi jarrera daude: batzuek ETAren erabateko errendizioa nahi dute. Horrela, uste dute, ETAren gaitza eta pozoia sustraitik erauzita geratuko litzateke. Beste batzuek, ordea, ETAren errendizioa euskaldunontzat oso kaltegarria izango litzatekeela uste dute. ETArekin ados ez egon arren, gogor kritikatu arren ere, haren errendizioak gure herriaren hondamendia ekarriko lukeela sumatzen dute. Susmo bat baino ez da. Euskal senak bultzaturik, halere, susmo hori herri xehean oso zabalduta dago: ETA errendituz gero, gure herriaren biziraupena kolokan egongo litzateke. Neuk ere susmo bera badut.

    »Espainolen artean ere bi korronte daude: batak eta besteak ETAren erabateko errendizioa lortu, ETA lurretik eta giza oroimenetik erauzi nahi dute. Bi korronte horiek, funtsezko puntuan ados daude, bidea ezberdina da baina. Batzuek errepresio hutsez bukatu nahi dute ETArekin, besteek, errepresioz eta elkarrizketaz. Biek, baina, xede bera daukate: ETAren erabateko errendizioa lortzea; hau da, ETAk Espainiako demokrazia miragarria onartzea. Batzuk, baldintzarik gabeko errendizioa –el ejército rojo, cautivo y desarmado– bilatzen dutenak, frankismoaren iturrietan murgiltzen dira. Gehiengoa da Espainia aldean, dudarik gabe. Besteek, elkarrizketaren bidez ohorezko errendizioa eskaintzen dutenak, negoziazio itxura, hau da, demokrazia itxura, erakutsi nahi dute. Baina, garbi dago zer eskatzen duten batzuek eta besteek: ETA errenditu behar da, Espainiako demokrazian sartzeko.

    –Orduan, zure ustez, espainolek eskaintzen duten negoziazioa onartzea errendizioa baino ez litzateke izango.

    –Bai, halaxe da. Demokrata legezaleek, kontserbadoreek nahiz sozialdemokratek, erabateko errendizioa eskatzen diote ETAri, iraultza zer zen arrasto guztia herritarren oroimenetik errotik erauzteko asmoz. Ez dute presarik, halere. Izan ere, biolentzia giroan demokrata neoliberalak oso ondo murgiltzen dira. Hainbat heriotza, hainbat atentatu oso eramangarriak dira, onuragarriak ere bai. Biolentziak, ondo kudeatuz gero, dibidendu goxoak ekar ditzake, politikoak nahiz ekonomikoak. Eta hori inork baino hobeto dakite demokrata sutsu horiek –baieztatu zuen Ibiltarik–. Horregatik, dagitena dagite.

    –Horren arabera, ETA dilema horren aurrean dago: edo errenditu edo, borroka armatuari eutsiz, bere buru politikoaz beste egin.

    –Bai, errendizioa edo suizidioa, hori da, hain zuzen, ETAren dilema. Zein baino zein okerragoa.

    –Eta zein da, orduan, euskaldunon papera? Besteek lortzen ez duten errendizioa zurikeriaz eta amarruz lortzea?

    –Ezta gutxiago ere. Ez gara ETArengana joango errenditzeko eskatzera. Guztiz kontrakoa, ez errenditzeko eskatuko diegu.

    –Baina dilema horren arabera, errenditzen ez badira, borroka armatuari eutsi beharko liokete.

    –Dilema horren arabera, bai. Baina agian, euskaldunok ETAkoei dilema hori nola saihestu erakutsiko diegu. Horregatik, demokrata neoliberalek bezala, guk ere armak bertan behera uzteko eskatuko diegu. Zergatik? ETA harrapatzen duen dilema gainditzeko ezinbesteko baldintza delako. Baina, aldi berean, indar eta deliberamendu osoz ez errenditzeko eskatuko diegu.

    –Zergatik ematen diozu ez errenditzeari hainbeste garrantzirik? ETA errendituz gero, esan duzu, gure herriaren biziraupena kolokan egongo litzateke. Zein da susmo horren funtsa?

    3. Presoen kriseilua

    –Ezagutzen al duzu presoen aldeko ekitaldietan kriseilu bat (Picasoren Gernikatik ateratakoa dela uste dut), presoen borroka adierazten eta sinbolizatzen duena? Ez ote duzu ikusi nola pasatzen den kriseilu hori aitona-amonen eskuetatik bilobenetara? Zer da kriseilu hori? Zeren sinboloa da? Zer adierazi nahi du?

    –Independentzia? Iraultza?

    –Bai horixe! Horiek dira kriseiluaren hegoak, nolabait esateko. Ba al dakizu zer bilatzen duen inkontzienteki ETAk negoziazioan? Hain zuzen, eremu egoki bat kriseilu horren ahalmena emankor izan dadin. Hori da, izan ere, ETAk bilatzen duen negoziazioaren helburua.

    –Inkontzienteki izango da, zeren eta kontzientzian duena Nafarroa dela baitirudi.

    –Halaxe da. Baina ETA sorginduta dagoelako, nolabait esateko. Horregatik haren benetako kontzientzia iraultzailea inkontzientean erreprimituta geratzen da. Halere, inkontziente iraultzaile horrek eragin handia du. ETAk, adibidez, negoziazio-prozesu guztietan aitzakia bat aurkitzen du negoziazioa bertan behera uzteko. Zergatik?

    –Utzi asmatzen: inkontziente iraultzaile horren eraginagatik.

    –Ez da txantxetako gauza –errieta doinuz–. Onar dezagun inkontziente iraultzaile hori hipotesi modura, behintzat.

    –Onar dezagun, ba.

    –Hala bada, ikuspegi horretatik negoziazioaren gakoa kriseiluarentzat leku egokia bilatzea izango litzateke eta negoziazioaren funtsezko galdera honako hau: Nazio-estatu demokratiko espainola (edo frantsesa) leku egokia izan liteke presoen kriseilua jasotzeko? Dagoen bezala ez, jakina, baina, erreforma batzuk eginez gero, leku egokia izan liteke? Badakizu zein den gero eta gehiago abertzaleen artean nagusitzen ari den erantzuna? Honako hau: presoen kriseilua Espainiako (edo Frantziako) nazio-estatu demokratikoan sar dadin atea zabaltzea ez litzateke nahikoa izango; aurrealde osoa ere bota arren, ez genuke leku egoki bat aurkituko kriseilua ipintzeko.

    –Zer esan nahi duzu? Erreformak egin arren, Espainiako edo Frantziako nazio-estatu demokratikoetan ez legokeela inolako leku egokirik presoen kriseilua jartzeko?

    –Erreformak egin arren. Argituko dizut zergatik. Presoen kriseilua aberriaren eta iraultzaren aldeko borrokarekin lotuta dago. Bestela esanda, iraultza eginez eta aberria sortuz gauzatzen eta zabaltzen da kriseilu horren ahalmena. Zertan geratuko litzateke ahalmen hori iraultza jazartzen eta aberria ukatzen duen Estatu batean? Zertan geratuko litzateke bere ahalmena, bi hegoak (aberria eta iraultza) ebakiko bagenizkio? Eta zer da Espainia eta Frantziako Estatuek negoziazioan eskatzen dutena? Bi hego horiek ebakitzea, hain zuzen ere. Kriseilua sar liteke, beste kriseiluen ondoan trofeoen erakustokian jartzeko, baina hegorik gabe. Badakigu ondo baino hobeto euskaldunok zertarako balio duten hego gabeko kriseiluek. Adibide asko dugu, adierazgarriena EEkoa. Mago abilak ziren EEkoak, independentzia eta sozialismoa gogoaren muinean ere tatuatuta zeukaten, baina alferrik. Hegoak ebakirik, kriseilu eramaileak, oso abilak eta azkarrak izan arren, begira nola eta non bukatu zuten.

    –Orduan negoziazioaren ordaina kriseiluari hegoak moztea izango litzateke.

    –Halaxe da. Bestela esanda, errenditzea eta… garaileen grazia itxarotea.

    –Baina orduan hainbeste urte pasatu eta gero EEk egindakoa errepikatzera behartuta ote geundeke?

    –Hori da tentazioa. Boterearen tentazioa, hain zuzen. Kriseiluari bi hegoak ebakiz gero, dio tentatzaileen ahotsak, mugarik gabeko boterea jasoko duzue. Eta tentazio horretan, asmo onez gehienetan, bata bestearen atzetik erori dira ETArengandik banandu diren taldeak. Asmo onez esan dut, hau da, bake konponbideren bat bilatzeko asmoz, baina horretarako presoen kriseiluari hegoak ebaki behar izan zizkioten. Asmo onez, agian, baina, Estatuaren botereak liluratuta eta itsututa ere bai. Hegoak ebakiko bazenizkiote, boterea eskuratuko zenukete, dio tentatzaileak. ETAk, ordea, eutsi egiten dio, presoen kriseiluari ez baitizkio iraultza eta aberriaren hegoak ebaki nahi.

    –Horregatik euskaldunok ETArengana joan behar dugu tentazio hori saihets dezaten.

    –Demokrata neoliberalek bezala geuk ere armak bertan behera uzteko eskatuko diegu. Baina errenditzeko ordez, presoen kriseiluari eusteko. Baina horretarako gure laguntza beharko dute, guk zer edo zer asmatu ezean, haiek dilema horren adarretan harrapatuta jarraituko dute.

    –Gure laguntza? –galdetu nion larritasunez–. Nor gara gu laguntza emateko?

    –Nor garen? Euskaldunak, hain zuzen –erantzun zidan irmotasunez–. Hau da, presoen kriseilua jaso dezakegun komunitate bakarra. Zer esango diegun? Hasteko, espainiar Estatuarekiko negoziazioan kriseilua ezin dela sartu. Horregatik, negoziazio horri bizkarra eman behar diotela. Are gehiago, negoziazio hori onartuz gure herriari traizioa egingo liokeela, esango genioke ETAri.

    –Traizioa?

    –Bai, nazio-estatu espainolarekin negoziatzen badu, hau da, negoziazioaren ate estutik pasa dadin, kriseiluari hegoak ebakitzen badizkio, ez bakarrik Euskal Herrian mundu osoan baizik, ETAk berak piztu zuen zapalduen itxaropena zapuztuko luke. ETAk hiru borroka frontetan eragiten du. Hiruretan, bankarien demokrazia ustelaren kontra borrokatzen du. Nazio-estatu espainiarraren aurrean errendituz gero, hiru eremu horietan bankarien diktadura justifikatuko luke; bankarien demokrazien gezurra egiaztatuko luke. ETAk demokrata neoliberalen ideologia bere odolez sinatu eta

    Enjoying the preview?
    Page 1 of 1