Discover millions of ebooks, audiobooks, and so much more with a free trial

Only $11.99/month after trial. Cancel anytime.

Ez lemaio: Arrasateren erreketa
Ez lemaio: Arrasateren erreketa
Ez lemaio: Arrasateren erreketa
Ebook139 pages1 hour

Ez lemaio: Arrasateren erreketa

Rating: 0 out of 5 stars

()

Read preview

About this ebook

Izenburuak iradokitzen duen bezala, Arrasateren erreketaren garaiko istorio bat kontatzen da nobelan. Egoera historikoak ezartzen du testuingurua, oinaztarren eta ganboatarren arteko borroka latzak, baina "egia" historikoaren gainetik fikzioa gailentzen da, pertsonaien arteko harremanak, gorrotoa, maitasuna. Istorioak bi hari jarraitzen ditu, parez pare, edo elkarrekin txirikordaturik: Oinatiko Gebaratarren ibilbidea eta Aramaioko Butroetarrena, izarren patuak lotu eta parekatuko balitu bezala. Bien erdian, Arrasate, grina bortitzen gurutzebide eta, aldi berean, bake-nahiaren habia.
LanguageEuskara
Release dateFeb 6, 2017
ISBN9788416809264
Ez lemaio: Arrasateren erreketa

Read more from Juan Kruz Igerabide

Related to Ez lemaio

Related ebooks

Reviews for Ez lemaio

Rating: 0 out of 5 stars
0 ratings

0 ratings0 reviews

What did you think?

Tap to rate

Review must be at least 10 words

    Book preview

    Ez lemaio - Juan Kruz Igerabide

    Contenido

    SINOPSIA

    I

    Mondragoe nahi

    1

    2

    3

    4

    5

    6

    7

    II

    Amodioa lege

    1

    2

    3

    4

    5

    6

    7

    III

    Arrasate dabenak

    1

    2

    3

    4

    5

    6

    7

    Arrasateko erreketaren baladaren zati bi

    EGILEA

    LEGEZKOA

    SINOPSIA

    Izenburuak iradokitzen duen bezala, Arrasateren erreketaren garaiko istorio bat kontatzen da nobelan. Egoera historikoak ezartzen du testuingurua, oinaztarren eta ganboatarren arteko borroka latzak, baina egia historikoaren gainetik fikzioa gailentzen da, pertsonaien arteko harremanak, gorrotoa, maitasuna. Istorioak bi hari jarraitzen ditu, parez pare, edo elkarrekin txirikordaturik: Oinatiko Gebaratarren ibilbidea eta Aramaioko Butroetarrena, izarren patuak lotu eta parekatuko balitu bezala. Bien erdian, Arrasate, grina bortitzen gurutzebide eta, aldi berean, bake-nahiaren habia.

    Juan Kruz Igerabide

    Ez lemaio

    Arrasateren erreketa

    Aramaio dabenak ez lemaio.

    Oñetaco lurrau yabilt icara,

    lau araguioc vere an verala.

    I

    Mondragoe nahi

    1

    Mila eta laurehungarren urtea oraindik iritsi gaberik, abenduaren 24ko ilunabarrean, zaldi-hotsa Arrasateko karriketan. Lurra, ikara.

    Hiru zaldun trostan hurbildu dira Pedro errementariaren olara. Kinki-kanka ari dira barruan. Kalean, Gabon-kantak entzuten dira han-hemenka, haurren ahotsak gehienak, helduren batena edo besterena ere bai. Etxeetan, sukaldeak bero, Gabon gaueko janariak prestatzen. Ola gehienak itxirik; dendak ere ixten, bata bestearen atzetik. Pedro errementariaren burdinolan ere, azken kinki-kanka hotsak jotzen ari da Pedroren semea.

    Pedro errementaria Arrasateko bi alkateetako bat da, bi baititu hiriak, mila biztanlera iristen ez bada ere; alkateetako bat, oinaztarra, Juan Ortiz Guraiako; bestea ganboatarra, Pedro Bañez, errementari aberatsa, Espainia eta Europa guztira ezpatarik eta aiztorik zorrotzenak saltzen dituena. Oinaztarrak nagusi dira Aramaion, eta Arrasateren erdia ere berea dute. Ganboatarrak, aldiz, nagusi dira Bergaran eta Oñatin, eta Arrasateren beste erdian. Ezinikusia aspalditik dator, mendekuak, dirua eta boterea tarteko. Anaiak elkarren kontra borrokan ari dira Euskal Herrietan; batak bestea hilez kate amaigabean.

    Ez da Pedro errementariaren ezpaten parerik Europa guztian; sekretu bakarra du: burdina eta langintza fina. Arrasate inguruetako meatzetan ateratzen den burdina sei edo zazpi bider jar daiteke gori-gori, eta mailuaz jo: gogortu eta zorroztu, beste burdinak ez bezala egiten da. Izan ere, beste burdinetan onenek ozta-ozta onartzen dituzte bizpahiru beroaldi.

    Semea azken lanak amaitzen utzita, Pedro zaharra lagun batzuekin bildurik dago, urteko Gaurik handienean herriko ganboatarrei zoriona eta bakea opa nahirik; kopla batzuk asmatu dituzte herrian zabaltzeko:

    Mondragoeko semeak,

    ganboatar prestu lerdenak,

    Jaioberriak ekar ditzala

    Eguberririk onenak.

    Gabonak gabon anaiok... jarraitzen du leloak.

    Bien bitartean, Pedroren seme bakarra, hura ere Pedro izenekoa, azken ukituak emanez etxeko afari gozoa amesten ari da. Tripazorriak ditu, arratsalde guztian gogor lan egin ondoren. Langile guztiak joanak dira; Pedro gaztearen beso indartsuak soilik jarraitzen du kinki-kanka.

    Lurrak ikara egin du zaldien apatx-hotsarekin burdinolaren ondoan; Pedro gaztearen haragiak ere ikara egin du. Bota mailua, hartu ezpata, eta atea zabaldu du.

    –Nor dabil hor?

    Besterik galdetzeko betarik ez du izan. Gezi batek ziztatu dio eztarria, beste batek bihotza, hirugarrenak sabela.

    Zaldien trosta Arrasateko kaleetan, lurra ikara, zaldunen haragiak bezala. Pedro errementari zaharraren koplak kalez kale dabiltza lagun batzuen ahotsean, Gabon zoriontsuak opa dizkiete ganboatar prestuei…

    Hiru zaldiak, berriz, ilunpearen babesean Aramaiora bidean, trostan-trostan. Aramaio dabenak, ez lemaio, ez lemaio…, errepikatzen du amorruz ahots batek.

    Gabon gaua burumakur igaroko dute Mondragoeko ganboatarrek. Afaria hozturik, kantak isilik, eskuak ikara. Pedro errementariaren seme galanta hil dute, Pedro errementariaren seme galanta hil dute, zabaltzen da zurrumurrua kaleetan zehar.

    Gabon gauean, Mondragoeko oinaztarrak festa ospatzen, janean eta edanean, berandu arte, irri eta irrintzi, kanta eta dantza. Berandu arte, baina ez halere eguzkia irten arte, zeren, goizaldera, Juan Ortiz alkatearen etxea sutan! Juan Ortiz alkatearen etxea sutan! zabaldu da oihua oinaztarren artean. Ezin esnaturik, erdi jantzian, jendea sua itzaltzera abiatu da ahal duenak ahal duena eskuan harturik. Oraindik ez du eguna zabaldu. Goizeko izarrak kirika egiten du bazterretik, negarrez balego bezala, Eguberri eguna zapuzturik, Eguberri eguna odoldurik, Eguberri eguna erreta.

    Juan Ortiz alkatea lurrean datza, arnasa hartu ezinik; orobat haren emazte eta alabak, aurpegiak zurbil. Alaba zaharrenak aurpegia eta eskuak erreak ditu, betiko desitxuraturik.

    Bederatzi eta erdiak. Jende multzoa bildu da oinaztarren aldetik, ezpatak eta lantzak goraturik. Jende multzoa bildu da ganboatarren aldetik ere, ezpatak eta lantzak goraturik. Badoaz elkarren bila, eztarriak urratuz.

    Hor datoz, presaren presaz, parrokiako hiru apaiz, gurutzeak jasota. Elkarrengandik gertu daude bi taldeak, eta hiru apaizak erdian sartu dira, gurutzeak tinko.

    –Eguberri egunean ez! Eguberri egunean ez! Bakea! Bakea! –oihukatzen dute hiru apaizek.

    Ganboatarrek eta oinaztarrek elkarri mehatxu egiten diote, ezpatak eta lantzak jasorik, oihu bizian. Emakume bat irten da ganboatarren artetik, eta apaizen artera sartu. Pedro errementariaren emaztea da.

    –Hator hona! –dei egiten dio senarrak, baina emakumeak erdian dirau.

    Une hartan, beste emakume bat irten da oinaztarren artetik, eta hura ere apaizen artera sartu da, burumakur.

    –Hator hona! –deitu dio eztulka Juan Ortiz Guraiakoak, baina emakumeak erdian dirau.

    –Zoazte etxera! –egiten du oihu berriro apaizak–. Bakea bedi Eguberri egunean!

    Orain bata, orain bestea, alde bietatik, bakoitza bere etxerantz abiatzen da, ezpatak zein lantzak jaitsirik. Azkenean, bi gizon bakarrik geratu dira aurrez aurre, eta erdian apaizak eta bi emakumeak. Pedro errementariak eta Juan Ortizek elkarri zorrotz begiratzen diote, batak bere seme galanta galtzearen minez, besteak bere alaba eder errearen saminez. Ez dira mugitzen, ez dute zirkinik egiten. Bietako bat mugituz gero, bestea harengana oldartuko litzateke otso amorratuaren pare. Oinaztar emakumea apaizen artetik irten da; senarrari besotik heldu dio, eta atzeraka darama. Juan Ortiz Guraiakoak ez dio bizkarrik ematen arerioari, baina emazteari utzi egiten dio handik eraman dezan.

    Badoaz apaizak. Pedro errementariak zutik dirau, estatua baten pare, ezpata eskuan. Emaztea ere geldirik dago, kalearen erdian; belaunikatu egin da, eskuak sabelera eraman ditu, eta negar zotinka hasi da. Inguruko etxeetako leihoetan, begiak kirika.

    Pedro errementariak buelta hartu du, eta badoa, oinak arrastaka, munduaren nekea eta mina bizkar gainean dituela, kolpean ehun urte gaineratu balizkiote bezala. Emazteak lurrean belauniko eta burua jaitsirik dirau, marruka. Norbait errukitu da. Esku eme batzuek heldu diote sorbaldetatik, zutiarazi, eta etxeraino lagundu.

    Handik egun batzuetara, zaldi eta mando batzuk irten dira Arrasateko harresiaren ate batetik. Hor doa Pedro errementari aberatsa bere emaztearekin, biak bakarrik, biak burumakur. Saldu dute ola, saldu dute etxea, saldu dituzte ondasun guztiak, eta badoaz joan. Ganboatarrak alkaterik gabe geratu dira.

    Juan Ortiz oinaztarra laster berreraikiko duten dorre errearen gorenetik begira dago; morroi batzuek abisatu diote zer gertatzen ari den. Arerioa bidean aurrera aldentzen ikusi du, Bergara alderantz. Muino baten atzean desagertu denean, Juan Ortizek tu egin du, eta behera jaitsi da baso bat ardo edatera. Dorrearen goreneko oihal belztuak dardara egin du haizeak jota; orein baten irudia ageri da oraindik oihal erdi errean, oinaztarren ikurra, jauzika balebil bezala.

    –Topa! –egin dio bere buruari ispilu baten aurrean.

    Ardoari dasta mikatza hartu dio.

    Oñatirako bidegurutzean, eskuinera hartu, eta herri hartarantz jo du Pedrok. Errementariaren adiskide dira Oñatiko jauntxo Gebaratarrak; haiei baserri bat eskatzeko asmoa du alkate ohiak; hantxe emango ditu bizitzako azken urteak bere emaztearekin.

    Badoaz erreka baten ertzetik, baso sarrian barrena. Itzal batzuk dabiltza bide ertzeko maldetan, azerien pare. Pedrok eta emazteak burumakur jarraitzen dute aurrera, barruko tristura errekaren hotsarekin baturik.

    Bihurgune batean, harri handi bat erori da malkarrean behera. Zaldiek hankak jaso dituzte. Lurrera erori dira senar-emazteak, biak ala biak uhalei heldu gaberik zihoazen eta. Pedro ez da zutitu, emaztea ez da zutitu. Zaldiak eta mandoak ihesi doaz; aurreraxeago, norbaitek geldiarazi ditu.

    –Altxa hadi, koldarra! –dio ahots zakar batek.

    Pedro errementaria mugitu ere ez da egin. Lantza batek sastatu dio saihetsa, gero beste batek, gero beste batek. Gizonak azken arnasa eman

    Enjoying the preview?
    Page 1 of 1