Discover millions of ebooks, audiobooks, and so much more with a free trial

Only $11.99/month after trial. Cancel anytime.

Road movie
Road movie
Road movie
Ebook56 pages33 minutes

Road movie

Rating: 0 out of 5 stars

()

Read preview

About this ebook

Estatu Batuetara joan, han auto bat alokatu eta milaka filmetan ikusiaren ikusiz gure herrikoak balira bezala ezagutzen ditugun errepide eta autobide galduak zeharkatzea proposatu zidaten. Thelma eta Louisena bezalako esperientzia bat bizitzea, road movie baten protagonistak izatea, gure Easy Rider edo Paris-Texas propioa eraikitzea. Baiezkoa eman nuenean banekien zeren bila nindoan, zer topatu nahi nuen paraje urrun haietan, zein zen hartara bultzatzen ninduen indar ezkutua. Ameriketako toki urrun haiek guztiak inoiz bisitatu gabea izanagatik ere, apur bat nireak ere bazirela begitantzen zitzaidan. New York, Kalifornia, San Frantzisko, Los Angeles… oroitzapen asko, bizipen ugari iradokitzen zizkidaten izenak ziren, ordura arte Atlantikoa fisikoki zeharkatzeko aukera inoiz ez eduki arren. Nire belaunaldiko asko eta asko bezala, Patti Smith, Velvet Underground edo Johnny Thunders entzuten hezi naiz. Nire nerabezaroan orduak eta orduak egin ditut New Yorketik zetozen doinuak entzuten. Estatu Batuetako estoldetan filmaturiko hainbat pelikula betirako geratu ziren nire erretinetan itsatsirik hain hunkierrazak garen aro hartan ikusi eta gero. Kerouack, Bukowski, Thompson… oroitzapen bikainak dakarzkidaten izenak dira.
LanguageEuskara
PublisherAlberdania
Release dateMay 5, 2020
ISBN9788498685732
Road movie

Related to Road movie

Related ebooks

Reviews for Road movie

Rating: 0 out of 5 stars
0 ratings

0 ratings0 reviews

What did you think?

Tap to rate

Review must be at least 10 words

    Book preview

    Road movie - Gotzon Hermosilla

    Zerk bultzatzen du bidaiaria etxeko epeltasuna utzi eta toki ezezagunetara abiatzera? Bidaiari bakoitzak bere arrazoiak ditu, noski, nik neureak nituen bezalaxe. Baina arrazoi guztiak bi multzotan sailka daitezke, ene aburuz. Partitzen garenean zerbaiten bila joaten gara edo, bestela, zerbait ahaztu nahian, zerbaitengandik ihesi.

    Estatu Batuetara joan, han auto bat alokatu eta milaka filmetan ikusiaren ikusiz gure herrikoak balira bezala ezagu­tzen ditugun errepide eta autobide galduak zeharkatzea proposatu zidaten. Thelma eta Louisena bezalako esperientzia bat bizitzea, road movie baten protagonistak izatea, gure Easy Rider edo Paris-Texas propioa eraikitzea. Hasierako asmoa Ipar Ameriketako mendebaldean barrena norabide finkorik gabe ibiltzea zen. Zuzenean Kaliforniara eramango gintuen hegazkinik ezin topatu, ordea, eta beste irtenbide bat bilatu behar izan genuen: hegazkinez New York-era joan, han egun batzuk eman lagun baten etxean, eta geroago San Frantziskorako beste hegazkin bat hartzea. Bigarren aukera hau lehenengoa baino kilikagarriagoa zen niretzat: autoz egin beharreko ibilaldia apur bat atzeratu behar bagenuen ere, New York ezagutzeko parada ematen zidan horrek.

    Baiezkoa eman nuenean banekien zeren bila nindoan, zer topatu nahi nuen paraje urrun haietan, zein zen hartara bultzatzen ninduen indar ezkutua, gainerako taldekideek zituzten zioez guztiz bestelakoa, ziur aski.

    Ameriketako toki urrun haiek guztiak inoiz bisitatu gabea izanagatik ere, apur bat nireak ere bazirela begitan­tzen zitzaidan. New York, Kalifornia, San Frantzisko, Los Angeles… oroitzapen asko, bizipen ugari iradokitzen zizkidaten izenak ziren, ordura arte Atlantikoa fisikoki zeharkatzeko aukera inoiz ez eduki arren. Nire belaunaldiko asko eta asko bezala, Patti Smith, Velvet Underground edo Johnny Thunders entzuten hezi naiz. Nire nerabezaroan orduak eta orduak egin ditut New Yorketik zetozen doi­nuak entzuten. Estatu Batuetako estoldetan filmaturiko hainbat pelikula betirako geratu ziren nire erretinetan itsa­tsirik hain hunkierrazak garen aro hartan ikusi eta gero. Kerouack, Bukowski, Thompson… oroitzapen bikainak dakarzkidaten izenak dira.

    70eko hamarkadako New Yorkeko punk musika mugarria izan zen gure bizitzan, baina baita Kaliforniako hard­corea ere. 80ko hamarkadaren hasieran, gazte mukizu batzuk­ punkaren herentzia hartu eta azken muturrera eramaten saiatu ziren, kantuen abiadura eta letren gordintasuna areagotuz. Germs, Black Flag, Dead Kennedys… Gerora mundu osora hedatuko zen (eta Euskal Herrian hain garrantzi handikoa izango zen) mugimenduak han izan zituen bere ­hastapenak. Leku haiek ezagutzeko aukerak ere izugarri erakartzen ninduen.

    Beraz, Estatu Batuetara joateko nire burua prestatzen hasi nintzenean, nire asmoa ez zen ezezagunaren bila joatea. Edo ez hori soilik: edozein bidaiatan, aurreikus ezin daitekeena, abentura eta ezustekoa nahitaezko osagaiak dira. Baina nik oso ongi ezagutzen nuen zerbaiten bila nindoan. Nire izaeraren, nire bizipenen, nire oroitzapenik kutunenen bila nindoan Ameriketako lurralde urrun haietara.

    Zerbait saihesteko asmoz, zerbait ahaztu guran ere abiatu nintzen Ameriketara, jakina. Baina hori beste istorio bat da.

    Gaueko hamaikak inguru ziren bus geltokira ailegatu nin­tzenean. Geltokiko kafetegian telebistari so eman nuen gauerdi arteko denbora, piercing moda berria zertan datzan azaltzen­ zuen saio aspergarri bat ikusten. Nire gogoa, baina, pantailan agertzen ziren gorputz zulatuetatik oso urrun

    Enjoying the preview?
    Page 1 of 1